Nork altxako du antieuropeismoaren bandera garaiago?

jobikk--644x362

Maiatzeko hauteskunde europarrak geroz eta hurbilago dira eta estatuek troikaren doinuen konpasean egiten dute dantza. Hainbat herrialdetan oso nabarmena da alderdi antieuropeisten eragina eta artikulu honetan horietarik batzuk errepasatuko ditugu. Espainiar Estatuan aldiz, ez dago batere argi zer gertatuko den batasunaren aldeko/aurkako errebalida honetan. Indar oreka aldatuko da?

Antieuropeismoak indar handia duen 6 herrialde:

    • Erresuma Batua: UKIP, independentziaren aldeko alderdia (bozken %23). Nigel Farage alderdiko europarlamentariak eztabaida politiko britaniarra baldintzatzea lortu du, Europatik ateratzeko erreferenduma eskatuz.
    • Alemania: Alemaniarentzat alternatiba; Alemaniako lege elektoralak gutxienez bozken %5a eskatzen du, eta horrek asko zailtzen dio parlamentuan presentzia izatea alderdi antieuropeista honi. Baina eskuinetik Angela Merkelen CDUri kalte egin diezaioke.
    • Hungaria: ‘Jobbik’, Hungaria hobe baten aldeko Mugimendua (bozken %14,7). Identitate nazionalaren aldeko eta globalizazioaren aurkako mugimendu gisa definitzen da Jobbik. Ultraeskuinean kokatua, kirats faxista dario, Europar Batasunean egotearen aurkako alderdi honi.
    • Grezia: Egunsenti Urrekara alderdiak bozken %7a du. Greziak bizi duen egoera tamalgarriaren ondorio gisa uler daiteke, alderdi antieuropeistek bertan duten arrakasta. Alderdi Komunistaz eta Syrizaz gain, alderdi neonazia arrazista da batasunaren kontrako bandera garaien altxatzen duena.
    • Herbehereak: Askatasunaren aldeko Alderdia (bozken %10,1). Talde honen zimenduak Geert Wilders alderdiaren sortzaile polemiko eta karismatikoaren pertsonan sustraitzen dira. Herbehereetako immigrazioaren eta Europaren aurkako agendaren zentralitatea du.
    • Finlandia: Benetako Finlandiarrak (bozken %12,3). Ezkerreko alderdi abertzale finlandiar honek, Euro-tik irtetzea eta ekonomia antikapitalista palnifikatura itzultzea aldarrikatzen du. Timo Soini du izena haien liderrak.

lepen

Frantziar Estatuan?

Frantziar Estatuan, Le Pen familiaren Frente Nazionalak ozen oihukatzen ditu Europar Batasunaren aurkako aldarriak. Errepublikako zentro eskuin baldarraren akatsetatik gizentzen den alderdi honen presentziara ohitu da gizartea, eta geroz eta arriskutsuagoa bihurtzen ari da bere ideia arrazistak lau haizeetara zabaltzen. Bozen %17,9a lortu zuten azken hauteskundeetan Marine Le Pen eta bere lakaioek.

Eta Espainian?

rosa-diez-foto
Rosa Diez, UPyDko liderra. Europeista.

Espainiako bi alderdi nagusiak, eta bozken ehuneko nagusia europeista izan da oraintxu arte, baina, baditugu arrazoiak tendentzia hau aldatu egingo dela pentsatzeko. Krisi garaiotan, Espainiar Estatuko langabezia inoizko zenbaki altuenetan den hontan eta Europatik eskubideen gutxiagotzea inposatuta datorren honetan, nola ezkerra, hala eskuina zalantzan jartzen hasi da Europar Batasunaren ontasuna. Espainiar Estatuaren subiranotasuna ezbaian jartzeak EB-ren zilegitasuna ere ezbaian jartzen du herritar askoren buruetan. Inposaketa larriena eta adibide garbiena “Konstituzioaren erreforma bizkorra” izan zen, erreferendumik gabe onartu zena.

Estrasburgoko Parot Doktrinaren aurkako epaiak ere, argi eta garbi utzi du PPko hegal erradikalenak Europar Batasunarengan duen fede eta maitasuna.

Maiatzeko hauteskundeetara itxaron beharko da, europeista vs antieuropeista pultsuak Espainian duen bilakaera ezagutzeko. Edozer gerta daiteke, baina badut halako susmo zikin bat, berriz ere diru gehiena dutenen aldeko, kapitalen eta merkatu librearen aldeko izanen dela emaitza.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

4 pentsamendu “Nork altxako du antieuropeismoaren bandera garaiago?”-ri buruz

  • Eskuin muturrak oso jarrera antieuroparra dauka. Baina ezker abertzalean ere, tamalez, antieuropartasun horrek leku handia du. Teorikoki ez, beste Europa bat baino ez du nahi, baina Europa esan eta berehalakoan datozen hitzak negatiboak dira: Merkel, merkatariak, bankariak… Oso jarrera europeista txikia du, ez du aldarrikatzen gure txoko natural, Euskal Herriak munduan daukan leku bezala. Mugimendu iraultzaileetan normala da antikolonialismoa, Afrika edo Latin Amerikarekiko lilura, baina europar nortasuna ere defendatu beharko luke.

  • Estatu propiorik gabe ezin dugu ezer erabaki. Kolonialismoari buruz gure Estatua okupatua dagoen bitartean kolonialismoa gero ta gehiago indartuko da. Ezin dugu ahaztu Estatu depredadoreak diren Frantzia ta Epaiana ez direla okupazioaren egoerakin konformatuko, haien benetazko helburua da gure desagerpena.

  • Guztiz ados xabitxu. Ezin hobeto azaldu duzu

  • Maiatzako hauteskundeetan euskaldunek, nabartarrek, ezin dugu parte hartu, berriro… beno bai…. baina espainolez edo frantzesez trabestituak.