5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko

Opari egunak pasata askok telefono adimendun berria izango duzue patrikan. Autobusean edo komunean jesarri zarela, denborapasa ibiltzeko tresna ezin hobeak ere badira sakelekoak. Jarraian dauzkazu behin hasita ezin eten daitezkeen doako bost jolas. Dibertigarriak izanagatik, hobe lukete engantxatzeko arriskuari buruzko oharra balute. Baduzu beste proposamenik?

1. Apalabrados

Scrabble mahai jolasean ibilitakoei ezagun egingo zaizue. Letraz letra hitzak osatzea da jolas honen oinarria. Puntuazioa biderkatzen duten laukitxoetan letra puntuagarrienak jartzea da irabazteko gakoa. Lagunen aurka online jolastea da jokoaren bertute handiena. Euskarazko bertsioa dauka. Deskargatu hemen: iOsAndroid – WPapal

2. Angry Birds Star Wars II

Tiragomarekin hegazti xelebre batzuk jaurti eta eszenatokia hankaz gora jarri. Horra hor Angry Birds klasikoak (2009an jaio zen) eskaintzen duena, aukeretan biderkatuta egin ere Star Warsen bigarren edizioan. Itunes plataforman bakarrik 12 milioi deskarga izan ditu. Deskargatu hemen: iOsAndroid – WP (0,99$)

star-wars-angry-birds-2

3. Preguntados

Trivial jolasa zakarrez hustu eta test galdera joku erraza egin. Horixe Preguntados-ek eskaintzen duena (espainolez eta ingelesez). Apalabrados jolasaren egileena da, eta hemen ere lagunekin lehiatzea da jolasaren pizgarria. Lagunari desafioa egindakoan lortzen diren koroak dira (Trivialeko gaztak) irabazlearen dominak.  Deskargatu hemen: iOsAndroid

preguntados

4. Dots

Sinpleenak funtzionatu egiten du. Eta Dots jolasak harrapatuko zaitu, lehenbizikoan egin ere. Borobilak hatzarekin lotu eta puntuak egitea da abiapuntua. Puntuazio handia lortzen duzunean entzuten den soinua bakarrik nahikoa da beste partida bat egiteko bulkada sentitzeko. Deskargatu hemen: iOsAndroid – WP (DCD)

Dots-1.0-for-iOS-teaser-001

5. Candy Crush Saga

Gozokiak birtualki txikitzea bezalako umekeria ez da inoiz hain arrakastatsua izan. Zutabe eta ilarako koloretazko gozokiak konbinatuz leherketak egin eta puntuak irabaziko dituzu. Loop etengabean zauden sentsazioak burua ere zurrunbiloan irentsiko dizu. Candy Crash Sagan ez jolasteko 10 arrazoi ere zerrendatu dituzte, hain da handia sortzen duen menpekotasuna. Deskargatu hemen: iOsAndroid – WP (Candy Fun)

candy-crush2

 

 

3 pentsamendu “5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko”-ri buruz

  • Gauzatxo bat, windows phone ez da esistitzen ala? Geroz eta gende gehiago dauka wp mugikor bat!

  • Peru Zarate 2014-01-07 11:51

    Igo ditut WPrako estekak. Hala ere, konturako zara joko batzuk kopiak besterik ez direla. Gaur gaurkoz Windows Phone-n denda bi lehiakideengandik oso urrun dago #horihalada

    • Joku batzuk ez dira egongo, bale, baina beste batzuk egongo dira besteetan ez daudenak. Eta candy crush hori betiko “bejewelled”(edo horrelako zerbait) jokoaren kopia da.
      Dena den, milesker estekak jartzeagatik!