Odolik ez da faltako: Zumalakarregi Vs Agirre

atatun‘Ataun of the Dead’ zonbien filmak segida izango du. Bigarren zatiak Joxean’s Hileben darama izenburu, eta Jose Antonio Agirre lehendakariari egiten dio erreferentzia. Urtarrilaren 17an estreinatuko da, eta trailerra gaur eman dute argitara.

Lehenbiziko atalean Zumalakarregi kapitaina berpiztu ondoren, odol festak aurrera darrai ‘Ataun of the Dead: Joxean’s Hileben’ film laburrean. Xabier Padin eta Beñat Iturriotzen gidaritzapean dozenaka banpiro eta zonbien arteko lehia krudela bizituko dute Nafarroan. Zumalakarregi eta enparauek Partidu Nazionalista Banpirokoen nagusitasun politikoa kolokan jarriko dute. Hartara, banpiroek haien liderra berpiztea beste aukerarik ez dute izango. Jose Antonio Agirre eta Zumalakarregiren arteko borroka historikoa izango da; jokoan Euskal Herriaren aginte makila.

Informazio gehiago hemen.

2012ko ekainean grabatu zuten ‘Ataun of the Dead’ laburraren bigarren zatia, “profesionaltasun handiagorekin” egileen arabera. Urtarrilaren 17an estreinatuko du “Katihotsak kultur logiak” film laburra. Aurrerantzean Joxean’s Hileben ikusi nahi duenak katihotsak@gmail.com helbidean eskatu beharko du.

ilus

Film laburra iragartzeko hiru ilustrazio (gehiago hemen).