Ezkerrekoa esku zuzena denean

Ezkerrekoa esku zuzena denean

Ezkerrekoa esku zuzena denean

Duela 14 bat urte, aurreiritzi batzuk ezabatu nahian, egun batzuk Marokon eman nituen. Basamortuko dunetan astakeriak eginez, klabikula hautsi nuen. Nola edo hala, hurrengo egunean ospital batean artatu ahal izan ninduten. Besoa sabel aldea loturik, beste egun batzuk pasatu nituen herrialde hartatik.

Entzuna neukan, ur gutxi eta papera garestia den tokietan bostekoa ematean ezkerreko eskua debekatuta dagoela, ipurdia garbitzeko erabiltzen dutelako, nonbait. Mugaturik ibili nintzen egun horietan debeku horrek nahikoa indarra duela ikusi nuen, laguntzeko ahaleginetan ari ziren marrokiarrei eskerrak ematekotan, ezkerreko eskua luzatzen nielarik, harridura aurpegia jartzen zidaten eta.

Pasadizo honekin gogoeta eginez, euskuen erabilpena eta hizkuntzarekin balizko loturetan erreparatu nahi ditut. Izan ere, gizakiarengan euskuek garrantzi itzela dute. Eskuen erabilpen ezberdinduak gure garunaren aldebikotasuna berieztu omen zuen eta bi hemiferioen berizitasunak hizkuntzarekin ere harreman estua ei du.

Jakina da latinez eta italieraz ezkerreko eskua “sinistram-sinistra” dela eta hortik “siniestro” hitza dator. Gazteleraz “derecho “ eta “torcido” bereziten dira, “derecho”-a zuzena delakoan. Euskaraz, berriz, desberdin jokatzen dugu: eskubi-eskuma dugu gorputzaren alde batean, ezkerra beste aldean. Mesede bat egiten digutenean, “eskerrak“ ematen ditugu. Zuzentasuna ez da eskubitasuna, eta nola edo ala “eskuBI”, sinbolikoki, bigarren eskua dela pentsa genezake.

Hona burutazioa: euskaldunok noizbait, akaso bere garbiketa intimoenak egiteko, eskubia erabili zezaketen. Bestela, lagunok, eskuinez idazten dugunok, proba dezagun ezkerrez uzkia garbitzen, ura eta pareraren laguntzarik gabe. Ikerketa eskatologiko hau egin ostean, pentsa dezagun pixka batean beste kontutxo batzuetan.

Gizonezkoen ohituretan, kultura askotan, bostekoa ematen da. Bostekoa eskeintzeak laguntasuna, hitzarmena ala agurra baketsua adierazten du, eskuan armak ezkutatzen ez direla adierazten du eta. (emakumezkoen ohituretan aukera gehiago daude kultura gehinetan). IparAmerikako zenbait herri indigenek agur bakertsua adierazteko eskuaren ahurra erakusten zuten (pelikuletako “JAU”, horrela idaztea zilegi bada). Zakurra duen orok ere badaki, zakurrek gure aurkepira eta gure eskuetara begiratzen dutela gizakion asmoak interpretatzeko. Jaio berriekin ere komunikazioa aurpegi eta eskuez egiten da nagusiki.

Euskaldun hitzaren etimologia zaharrena agian “eusku ahal duna “ izango zen, hau da eskuekin trebezia duen izakia ala eskuez komunikatzeko gaitasuna duen gizakia. Haitzuloetan margoturik dauden eskuak (munduzabalean daude, ez solik geurean) ia kasu guztietan ezkerreko eskuak dira. Dirudienez, gizakion %90a eskubiz aritzen gara nagusiki, hortaz, logikoa da leitzezuloetako esku horiek ezkerrekoak izatea, horietako asko pintura tutu batetik putz eginez egiten baitziren.

Eta euskal orubean, aintzineko arbasoen munduan eskubia betebehar prosaiko eta arruntetarako erabili izan balitz? eta ezkerra, aldiz, mundu poetiko, magiko , komunkazio eta erritoetarako erabil izan balitz?

Ura gure errotara eramanez

Bi lagunekin laguntzaz kaleratu berri dugun liburuxka batean Batzarren fenomenoari buruz ikerketa egiten genuelarik, aintzineko euskal munduan erreparatzea proposatu dugu, balizko Euskal Herria berria eraikitzeko ahaleginetan osgaietako bat izan daitekeelakoan. Eskubi eta ezkerrari buruzko gogoetatxo honekin lotu nahian, liburuan proposatzen dugun metodoetako bati heltzea proposatzen diogu irakurleari, euskaraz pentsatzen zuen gizakiaren buruan kokatzea, eta egun euskaraz pentsatzeko gai garen gizakion pentsalmodearekin uztartzea, alegia.

Jarrai dezagun arlo sinbolikoan pentsatzen eta umoretsu. Mundu zabalean uzkia ezkerreko eskuz garbitzen duten kulturak nagusitu dira, “garrantzitsuak” diren eginbeharrak eskubiz egiten dituztelako. Kultura nagusi horietan ez dago poesiarako tarterik ez ametsetarako, eskubian aginte-makila daramate eta eskubialdean gordetzen dute diruzorroa.

Ameslariok berriz, ez dugu ahaztu eskubiz idazten duen orok ezkerreko begi duela nagusia eta begia ez ezik, ezker aldeko garuna ere. Eta garrantzitsuena, bihotza denok ezkerrean dugula. Petra Kelly  zanak liburu batean adierazi zuen moduan, “bihotzez pentsatu “ nahi dugunok txanda hartu behar dugu. Eskubidearen diktadura eskuinaren diktadura bilakatu da, betebeharrak eskuinaz egiten dutenen mundua, “posibilismoaren” diktadura.

Zuzentasunaren garaia da eta bai Euskal Herrian , bai lur osoan ere, ezkerreko eskuaren zuzentasunaren beharra baitugu.

Ezkerrekoa esku zuzena denean

Donostiarra Pasaiaratua.

Zer duzu buruan “Ezkerrekoa esku zuzena denean”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-01-19 16:40

    Eskubi/eskuma/eskuin.
    Mitxelena: “Las distintas formas y variantes para ‘derecha’, parecen provenir de eskuon- ‘buena mano’.

    Ez-ker. Ez-gai, ez-abil? Oker, muker-en erro bera ote du? Auskalo.

    Inguruko erromantzedunek (iberikoek eta gaskoiek) ez zuten latinetiko hitza erabiltzen, beharbada, tabu eta adur txarreko kontzeptuekin egin ohi den bezala, nahiago izan zuten hitz eufemistiko, atzerritar, ilunago bat erabili.

    Baina klaro, hizkuntza zahar, misteriotsu, magiko, enigmatiko batez ari garenez gero, igual ez digute balio mundu osoan ontzat ematen diren metodo estandar eta kontrastatuak.

    Hala ba. Mila goraintzi, eskumin, eskumun eta eskumuinak.