Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak

eche“Asier eta Biok” aretoetan eman berritan, euskal gatazka biolentoa mintzagai duten ikus-entzunezko lanak udazkeneko perretxikoen tankeran ari dira hazten. “Echevarriatik Etxeberriara” izenburua duen dokumentala estreinatzear dauka Bartzelonan Oiartzungo Ander Iriarte zuzendariak. Hain zuzen ere, Iriartek Bartzelonako adiskideei sektore abertzalearen barruko bizipenak kontatu nahi izateak egin dio dokumentalerako akuilu lana; Aitor Merinoren antzeko kasua da. 

Oiartzunen ezker abertzalean ibili direnek biolentziarekin izan duten harremana dauka mintzagai. Horretarako, dozenaka lagun elkarrizketatu ditu, galdera baten bueltan:  zer ezaugarri antropologiko daude bizi kalitate on bat duen gizartean jendeak armak hartu eta kausari bizitzeko emateko? Azken finean, ETAren iraupena ulertzea dauka helburu, eta oiartzuarren alde anitzeko bizipen biolentoak biltzea. “Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak”, du izena.

“Dokumentala ez da objektiboa, baina bai zintzoa”, aipatu du Iriartek Oiartzun Irratian egin elkarrizketan. “Iritzi guztiak islatzen saiatu naiz”, dio Iriartek. Elkarrizketatu gehienak Oiartzungoak dira, tartean Rufi Etxeberria bera, “ETAri publikoki aurka zegoela esan ziona”. Joseba Zulaika antropologoa edo Ludger Mees irakaslea jarri ditu kameraren aurrean, beste herritar askoz gain. Denek gauza bat dute komunean: ezkerrekoak eta abertzalekoak sentitzen dira.

Bartzelonako Euskal Etxean urtarrilaren 31an jarriko dute.

5 pentsamendu “Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak”-ri buruz

  • “Iritzi guztiak islatzen saiatu naiz.”

    “Denek gauza bat dute komunean: ezkerrekoak eta abertzalekoak sentitzen dira.”

    XD

    Zer uste zuten ba kolonialistek, beraien errelatoa bakarrik egongo zela?

  • Ez dakit zer dela eta aldatu duen abizena, ez ortografia bakarrik. Ez ote luke EtxebArria izan behar? Ados Bilbo ingurua oso erdaldundua daukagula, baina…

  • Aupa Borja, uste dut “Etxebarri” eta “Etxebarria” konfunditzen ari zarela, bata (Etxebarri) Bilboren ondoan dagoen herria da (erdalduna bada ere, bere euskalki duena) eta bestea (Etxebarria) Markinaren ondoan kokaturiko herrixka euskalduna (Amets Txurrukaren sorlekua dena, hain zuzen). Dena den, bat nator zurekin, ez dut ulertzen “Echevarría”etik “Etxeberria”ra pasatzeko aldaketa, “barria” berria delako bizakieraz, euskaraz, hortaz.

    Ondo ibili

    • Oker ez banago, bi pertsonaren abizenak dira Echevarria eta Etxeberria. Lehena Antonio Echevarria Albisu da, Oiartzungo alkate frankista izana. ETAk hil zuen, 1975ean. ETAk hildako lehen politikaria izen zela dio Wikipediak , eta Franco hil ondorengo lehen biktima (ETArena). Bigarren Etxeberria Rufi Etxeberria Arbelaitz da (Wikipedia beharrik ez da, noski, zein den jakiteko). Bata lehen biktima, bestea borroka armatua bukatzearen aldeko apustua egin dutenetan ezagunenetakoa. Biak Oiartzungoak. Hortik izenburua…

  • Eskerrik asko Lexoti argitzearren!