Master Class -soinu bandak- Bingen Mendizabal

Bingen Mendizabal ibilbide profesional emankorra duen musikagilea da. Hamarka filmetako soinu bandak konposatu ditu. Batzuk aipatzearren; Alas de mariposa, Airbag, La hora de los valientes, Cosas que hacen que la vida valga la pena… Azken honetan eginiko lanagatik Festival de Cine de Comedia de Montercarlo-n Soinu Banda Hoberenaren saria irabazi zuen.

Bingen 1

Edukiak:

Soinu Bandak
Metodologia (Lan egiteko erak; gidoi irakurketa eta musikaren konposizioa)
Generoak ( Musika eta zinea)
Ikuspuntu berriak
Adibideak

Non eta noiz:

Non: Donostiako Musika eta Dantza Eskola. Aula: B02
Atotxako Zelai Plaza, 3. DONOSTIA.
Eguna eta ordua: Larunbata, apirilak 12 goizeko 10:00- 13:00.

Informazio gehiago.

 

MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak,musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.