Zein hizkuntzatan bidaltzen dute propaganda alderdiek?

Zein hizkuntzatan bidaltzen dute propaganda alderdiek?

UPyD

Postontzian jaso dudan hauteskunde propaganda guztia epaitzeko EAJ eta Ezker Anitza-IU Iratzarri-EKI faltza zaizkit oraindik, baina beste bi postekin inor nekatu gabe, eta hausnarketa egunerako “sailarekin” amaitzeko, azterketa orokorrago bat egin dut, bi irizpideren arabera: gutunazala eta hizkuntza.

Gutunazala

PP, PSOE, EH Bildu eta UPyDk ohiko neurriko gutunazala hautatu dute, baina pertsonalizazioari dagokionean ezberdintasunak nabariak dira: UPyDk gotik behera aldatu du azala (magenta kolorea emanda); EH Bilduk eta PSOEk gutunazal zuria erabili dute, baina ikur bereizgarriak gehituta; azkenik PPk gutunazal erabat zuria aukeratu du, ikurrik gabea.

EAJk bestalde, erabat pertsonalizatutako gutunazala bidali du, ohikoa baino handiagoa. Azkenik, Ezker Anitza-IU Iratzarri-EKI koalizioak gutunazalik gabeko eskuorria zabaldu du.

Hizkuntza

Euskarari garrantzia gehien eman diona EH Bildu izan da, euskarazko mezuek espainerazkoak baino tamaina handiagoa baitute. EAJ, PSOE eta Ezker Anitza-IU Iratzarri-EKI koalizioak ere elebitan bidali dute hauteskunde propaganda, bi hizkuntzei tarte bera eskainita.

PP eta UPyDk aldiz, espainiera hutsean idatzitako propagandarekin bete didate postontzia.

Bitxikeria gisa, PSOEk EAEko postontzietara elebitan bidali du gutuna, baita Sakanara ere; Iruñera ez ordea.

Propagandaren mamia ezagutu nahi duenak, aurretik idatzi ditudanak edo bere postontzi propioa arakatu ditzala.

Zein hizkuntzatan bidaltzen dute propaganda alderdiek?

NIRE KONTRA ESANAK