I. Euskararen Aldeko Amara Berriko Krossa

Datorren Ekainaren 7an, arratsaldeko 19:30tan, Amara Berrin Euskararen Aldeko lehen krossa ospatuko da. Proba Amara Berriko Euskara Batzordearen eskutik dator, eta bere helburua auzoan euskararen erabilera kirolaren eskutik sustatzea du. Lasterketak “Euskara ahoan. Oinak auzoan. Euskara auzotik auzoarentzat” lemapean korrituko da.

cartel_euskararen_a_amaraberri_k

Proba maila guztietara zabaltzeko asmoz, 6 km-ko ibilbidea eskeintzen du Amara Berri eta Loiolako Erriberetan zehar. Bi bira eman beharko dira lasterkari zein ikusleengan pentsatuta sortu den zirkuitoari. Parte-hartzaileen artean sari ugari zozketatuko dira eta giroa ziurtatuta izango da bere ordutegi berezia dela eta.

Mapa

Izen-emateak www.herrikrossa.com webgunearen bitartez egin ahal da 5 euro-ren truke. Lasterketa egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, hori bai, kasu honetan 8 euro-ko prezioarekin. Besterik gabe jende guztia parte hartzera gonbidatzen dugu auzoa euskaraz eta kolorez bustitzeko asmoz.

AMARA BERRIKO EUSKARA BATZORDEA