Julen Madariaga: “Borroka armatuak oinarrizko etika bat behar du”

Julen Madiaraga: “Borroka armatuak oinarrizko etika bat behar du” –

Julen Madiaraga hil da eta 2014an egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. ahotsak.eus

Julen Madariaga

Julen Madariaga (1932) ETAren sortzaile izandakoak  Egiari Zor argitaratu berri du, “hil baino lehen idatzi behar zuen liburua”. ETAren azken 60 urtetako bilakaeraz hausnartu du bertan, autokritikatik eta ahoan bilorik gabe. Ahotsak.eus ekimenaren baitan, elkarrizketa luzea egin zioten duela bi urte, eta orain, liburuaren argitalpena aitzakia ona izan daiteke orduko berriketa oparoaren ale batzuk gogora ekartzeko.

5 orduko solasaldia izan bazen ere, soilik bere bizitzaren lehenengo erdiaz hitz egiteko astia izan zuten, baina hain izan du bizitza berezi eta interesgarria, non pertsonala baino, interes orokorreko elkarrizketa den. Ahotsak atarian bertan hala laburbildu dituzte Madariagaren lehenengo urte haiek:

Bilboko Abandon jaio zen. Aita eta aitona legegizonak zituen. Aitona izan ei zen Lizarrako Estatutuaren (1932) idazle nagusiena. 1937ko martxoan itsasontziz Iparraldera ebakuatu zuten amarekin eta neba-arrebekin batera, eta handik gutxira Arrotxelan barkua hartu eta Txilera joan ziren bizitzera, senideak baitzituzten han. Bilbora itzuli zen 1946an. Deustun eta Oviedon egin zituen unibertsitate-ikasketak, “abokatu-ekonomista” karrera, hain zuzen. !962an Doktoradutza egin zuen Cambridge-n. 1952-53 aldera EKIN taldearen sorreran parte hartu zuen eta 1959an ETArenean, Txillardegi, Benito del Valle eta beste batzuekin batera. 

“Aita Urrutiak, jakin gabe, Ekin sortzen lagundu zuen”

“Txillardegi eta biok 17 urterekin ezagutu ginen, Donostian”

“Ezagutu ginenean, Txillardegi eta biok ez genekien euskaraz”

Ekinen sorrera

“Lan asko egin genuen funtsezko gaien inguruko formazio materiala sortzen”

“Askapen nazionala, askapen sozialaren aurretik”

“Lau egun eta lau gauz torturatu ninduten, saihetsak apurtu arte”

“Borroka armatuak oinarrizko etika bat behar du”

Elkarrizketaren pasarte gehiago ikus ditzakezu hemen. ahotsak.eus

2014-06-07

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Julen Madariaga: “Borroka armatuak oinarrizko etika bat behar du””-ri buruz

  • Armairu zaharraren usaia duen entrebista eta pertsonaia. Etika eta ETA esaldi berean egoteak begikomiña egiten dit.