Arrakala dokumentala ikustera eramango zaituzten 8 aipu

Arrakala dokumentala ikusi berri dut, eta ezin izan diot gomendatzeko tentazioari eutsi. Dena den, nire hitzek baino dokumentaleko protagonistek esandakoek gehiago balio dutelakoan, aipu interesgarrienetako batzuk -ez denak- bildu ditut hemen. Donostian egin zuten aurkezpena duela hiru bat aste, eta geroztik hainbat herritan ari dira aurkezpenak egiten. Baina gehiago itxaron nahi ez baduzu, Euskal Herriko hainbat txokotan duzu erosteko aukera.

Arrakala dokumentala ikustera eramango zaituzten 8 aipu

EDURNE EPELDE PAGOLA

“Heteroarautik kanpo daude: zu baino gazteagoa den norbait desiratzea, zure sexu bereko norbait desiratzea, pertsona bat baino askoz gehiago desiratzea, heteroarautik kanpo daude praktika sexual mordoa, eta baita ezberdinak diren gorputzak ere”.

ANA TXURRUKA ETXEZARRETA

“Gaur egungo sistema ekonomikoa kapitalista eta heterosexista dela diogu. Merkatuen eta monetaren zentralitatea ezinbestekoa da baina generoen eraikuntza ere zentrala da sistema ekonomiko honek aurrera jarraitzeko”.

LORE ETXEBERRIA LUJANBIO

“Identitateak sozialki eraikiak dira, beraz ez dira jaiotzetikoak, biologikoak edo naturalak, eta horrenbestez, bizitzan zehar alda daitezke”.

JONE ARRAZOLA MAIZTEGI

“Heteroaraua apurtzea da zuk zure buruari gerra deklaratzea. Ez dago etsai erreferenterik: Rajoy, Merkel… manifestazioa zure barruan egin behar duzu, eta talka egiten duzu zure dogma guztiekin”.

AINHOA ETXAIDE AMORROTU

“Heterosexualitatea nagusi izateko, erreproduzitzeko eta beste aukerekin parez pare beharrean nagusitasunetik lehiatzeko sortutako sistema bat da heteroaraua”

ZURIÑE MBAZTA

“Heteroarauak jende mordoa uzten du kanpoan. Ez hori bakarrik, segun eta gizarte hori nola dagoen antolatua, zapaldu, mespretxatu eta erahil egiten ditu”.

JOKIN AZPIAZU CARBALLO

“Armairutik ateratzeak badu ahalduntze puntu bat, dela esatea ez dugula arazorik gure sexualitatearekin, sexualitate batzuk bizi eta praktikatzeko jasotzen ditugun zigorrekin edo beste leku batera bideratzen gaituzten arauekin baizik; arazoa ez dugula guk”.

MIREN ALKORTA IDIAKEZ

“Bakoitza libre da nahi duena sentitzeko, eta nik sentitzen badut bost aitona ditudala nork esango dit ezetz? Zergatik ezin da hori libre izan paperetan ere? Legea moldatu dadila gure sentimenduetara, eta ez alderantziz”.

Arrakala dokumentala ikustera eramango zaituzten 8 aipu