Asteleheneko egunkarien azalak

egunkarien azalak

Badirudi Espainiako erredakzioei nostalgia zaiela sartu. Euskal gatazkak egunkariak betetzen zituenekoa. Izan ere, El Paísek eta El Mundok euskal kutsuko lerroburuekin hasi dute astea. Cebrianen egunkariak Urkulluk Rajoyri egin eskaria dakar: ETAren amaiera azkartzeko pausuak eskatu ditu lehendakariak. El Mundok ere ETA aipatzen du, baina Podemos eta Pablo Iglesias lokazteko asmoarekin. Ez ote dute ikasi oraindik, halako albisteak doako marketina direla Complutensen jaiotako alderdi ezkertiarrarentzat? Hona hemen gaurko azalak.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.