“Gasteizko euskararen ahotsak” proiektuari lagundu nahi?

"Gasteizko euskararen ahotsak" proiektuari lagundu nahi?

Duela 20 egun crowdfunding bidezko diru-bilketa jarri genuen martxan Gasteizko euskararen ahotsak proiektua abiarazteko. Bide erdia egin dugu dagoeneko, %46 eskuratuta; baina beste erdia falta zaigu oraindik. Lagundu nahi?

Ekainaren 18an jarri zen martxan www.karena.eu euskarazko lehenengo crowdfunding plataforma, eta honekin batera baita Gasteizko euskararen ahotsak proiektua ere. Gasteizko euskarak ere baduela ahotsik erakutsi nahi dugu proiektu honetan. Izan ere, orain artean, herri-hizkera jaso izan dugu Ahotsak.com-eko testigantzetan, baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizi-bizirik dagoela erakutsi nahi dugu. Gasteiztarren lekukotasunak ere bildu nahi ditugu, euskara nola bizi duten jakiteko, euskaraz nola bizi diren ezagutzeko.

Bide erdia egin du dagoeneko proiektuak, baina oraindik ere jendearen bultzada behar dugu helmugaraino iristeko. 19 egun geratzen zaizkigu proiektua martxan jartzeko behar dugun dirua eskuratzeko. Bultzada eman nahi? Hementxe duzu aukera: www.karena.eu/proiektua/gasteizko-euskararen-ahotsak

“Gasteizko euskararen ahotsak” proiektuari lagundu nahi?

2 pentsamendu ““Gasteizko euskararen ahotsak” proiektuari lagundu nahi?”-ri buruz