ETAren agiriaren berri Euskal Herriko azaletan soilik

ETAren agiriaren berri Euskal Herriko azaletan soilik

Gaur argitaratu du ETAren agiria Garak, baina atzo ere bazen bere edukiaren berri. Hala nahi izan duten egunkariek aukera izan dute euren azaletan tokia egiteko, baina hala ere, Euskal Herritik kanpo oso gutxi izan diren aipamena egin duten hedabideak; hona ekarri ditugunen artean, Kataluniako El Punt Avui soilik.

Euskal Herrikoak begiratuz gero ere, alde handia dago batetik bestera. Berria eta Garak nabarmendu egin dute albistea azalean, eta Noticias taldeko egunkarien azaletan ere lehen begiratuan irakurtzen da. Aldiz, El Correo eta Diario Vascok bigarren mailako albiste gisa jarri dute.

Ondorio mediatiko-soziologikoak zuen esku!

ETAren agiriaren berri Euskal Herriko azaletan soilik

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “ETAren agiriaren berri Euskal Herriko azaletan soilik”-ri buruz

  • ETA munduko erakunde armatu antzerkilariena izan behar da seguru. Ez da normala. Komunikatu bat argitaratzen dute hurrengo egunean beste komunikatu bat igorri egingo dutela esateko. Eta bitartean inork ez die (betikoak alde batera utzita) ezta puto kasurik egiten.

  • Normala puto-kasorik egitea. Orain dela urte batzuetatik hona pena besterik ez dute ematen. Pentsatzen nabil guztiz infiltratua eta gidatua ez ote dagoen momentu hauetan