Espainolak izan nahi ez duten espainolez jositako herrian

Espainolak izan nahi ez duten espainolez jositako herrianJoxe Manuel Odriozolak nekez eskuratuko du ardura politikarik herri honetan. Mezu “gordinegia” baitarabil, errealitate dosiak partitzen ditu sukaldetik igaro gabe, alderdi abertzaleen ardura (edo ardurarik eza) azpimarratuz. Horrela ez dago besaulki ofizialik lortzerik! Hala ere, besaulkiotan daudenek jaramon apur bat egingo baliote, kalterik ez. Berrian oraintsu egindako elkarrizketatik ateratakoak dira bere hitzok:

Eskolaz
Eskolak eskaintzen duen gaitasun komunikatiboa oso mugatua da
; … eskolaz kanpoko esparru komunikatiboetarako gaitasuna oso mugatua dute eskolatik datozen belaunaldiek. … erabilera hiztunen proportzioaren araberakoa da, eta etxeko kideak erdaldunak badira, erdaraz egin beharko du… Euskaldunen artean euskara ez da beti erabiltzen. Gaitasun komunikatiborik ezarekin badu zerikusia… esango nuke hizkuntza minorizatu bat hizkuntza hegemoniko baten parean ikastea ia ezinezkoa dela. Hain zuzen ere, ez duelako aukerarik ematen sozializazio linguistikorako.
Eskolarekin batera gainerako gizarte egiturak euskaldunduko balira, osatuko litzateke eskolak ematen duen gaitasuna. Eskolaren ekarpena oinarrizkoa da gaitasun komunikatiboa lortzeko, baina, horretarako, euskarak gutxieneko presentzia behar du gizartearen funtzionamendu komunikatibo guztietan. Bestela, eskolaren eragina antzua da.

Erdaldunak erakartzeaz
Gizarteak espainolez eta frantsesez funtzionatzen du, eta espainiarrek eta frantsesek nahikoa dute inertzia horri eustea, beren hegemoniari eusteko. Ez daukate ezer esplizitu bihurtu beharrik; hizkuntz politika esplizituak guk egin behar ditugu, minorian dagoenak… Erdaldun batek badauka bere statu quo aldekoa. Gozo sentitzen da hor; erosotasuna, normaltasuna dakar hegemoniak… Hori nola erakarriko dugu? Horretarako behar diren indarrak sinestezinak dira. Mundu abertzalea gehienbat erdaraz bizi dela badakigu; mundu abertzaleko erdaldunak erakartzeko gauza ez bagara, esango didazu nola erakarriko ditugun gainerako erdaldunak.”

Abertzale erdaldunez
Herri honetan espainola izan nahi ez duten espainolez beteta gaude; abertzale erdaldunak dira horiek… Izan nahi dugu euskararen nazioa? Nahi badugu hori, has gaitezen zerbait egiten.
Mundu abertzaleak ez dirudi euskaraz biziko den herri baten proiektua daukanik,
eta hori garatzeko asmorik eta gogorik daukanik.

Bizikidetzaz
Komunitate hegemonikoak sinesten du hizkuntzen bizikidetzan
. Bere estatusa bermatzen diolako, eta hor eroso bizi delako… Bizikidetzaz hitz egingo dugu bi komunitateen arteko tentsioa nabarmena bada eta gatazka bat pizten bada. Baina gure artean Estatu etnozidak asimilazio prozesu bat burutua badu, hizkuntz bizikidetza zertan da?
Hizkuntz zapalkuntza ez da jazarpena bakarrik; jazarpenaren ondoren, asimilazioa eta ordezkapena burutua dagoenean, estatuak lortzen du sumisioa, zapalduak ez aldarrikatzea. Giza eskubideetarako aldarria ere desegiten du… Nazio edo hizkuntza minorizatuen kasuan, gertatzen da borrokarako grina ere desegin egiten dizula. Ordezkatua, asimilatua bazara, estatuaren hizkuntzan eta erreferentzietan bizi bazara, zer egin behar duzu?

Asimilazioa eta etnozidioa
Euskaldun gutxi ohartzen da horretaz. Denborak gure kontra funtzionatzen du, eta ohartu gabe daude gehienak. Frankismoaz-eta hitz egiten dute gehienek, honi buelta emango balitzaio bezala. Asimilazio edo etnozidio prozesu hauekin, garaiz erreakzionatzen ez bada… hilgarriak dira. Euskaldunak, oro har, ez gara konturatzen problematika honen berezitasunaz… Askotan esaten dugu euskara bizirik atera dela. Bai, baina zein baldintzatan atera da bizirik?Garai bateko herri euskaldunaren hondakinak geratu dira bizirik, arnasgune horiek. Azken 50 urteetan egin dugu halako berreskurapen prozesu bat. Nahiko indar badago? Gai izango da normalizatzeko? Oraingoz ez dut ikusten egiturazko nahiko dinamikarik honi buelta emateko.

Euskalgintzaz
Bakoitzak bere proiektua aurrera ateratzen egiten dugu ahalegina.
Askotan jarduten dugu ikuspegi globalik gabe. Eta, beharbada, hobe hala jarraitzea. Ikuspegi globaletik gauzak begiratuta, egoera nahiko etsigarria da: ez dago dinamika makrorik euskararen alde. Euskalgintzak egiturazko dinamikak bideratzeko gaitasunik ez dauka, ezta politika ofiziala euskalgintzan barneratuta ere. Euskalgintza oraindik ez da gauza gaitasun komunikatiboa duten hiztunak fabrikatzeko. Hizkuntza hegemonikoan daukan gaitasuna hizkuntza minorizatuan lortzen ez badu elebidunak, ez daukagu zer eginik.

Kontsentsuaz
Adostasunak desiragarriak dira, baldin eta akordio horietan hizkuntz komunitate hegemonikoaren ordezkariek onartuko balute badagoela injustizia historiko ikaragarri bat, diskriminazio positiboa egiteko aukera ematen dutela, aitortzen diotela euskarari eta euskal komunitateari berdintasunerako eskubidea, eta baldintzak sortzeko prest badaude.
Hizkuntza kontuetan espainolek duten jarrera ikusita—eta zer esanik ez frantsesek—… kontsentsu horietan lor daitekeenaz oso ezkorra naiz. Historia daukagulako lekuko.
Ez dute onartu nahi berdintasunaren printzipioa: euskaldunok beraiek hainbat eskubide dugula, eskubidea dugula euskaraz bizitzeko eta horrek inplikatzen dituen egiturazko aldaketa soziolinguistikoak eragiteko. Gauzak behingoz errotik hartu, eta guztia batuko lukeen politika integral bat behar da. Gauza asko egin dira… baina, hala ere, egindakoa oso gutxi da. Jendeak esaten du: Nola geunden orain dela hogei urte?

Asko egin dugu… baina gutxi da
… Egin dugun guztia egin dugu, eta, hala eta guztiz ere, zein urruti gauden Bilbon edo Donostian euskaraz bizitzetik.
Benetako neurriak hartzen badira gutxieneko masa badagoen eskualdeetan, borondatea eta indarra badago, zerbait egin daiteke.
Eta denborarekin uhin hori Donostiara eta Bilbora irits daiteke. Benetako borondaterik baldin badago euskaraz bizitzeko.

Espainolak izan nahi ez duten espainolez jositako herrian

7 pentsamendu “Espainolak izan nahi ez duten espainolez jositako herrian”-ri buruz

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-07 20:55

    Odriozolak egia borobilak esan ditu.

    Euskarak pragmatismo gehiago eta folklorismo gutxiago behar du. Euskara “nahi” izatetik “behar” izatera pasa behar gara, baina administrazio publikoaren bultzada gabe.

    Immigrazioak eta demografia hondamendiak -hau da, presio demografikoak-, helburu hauek guztiak handitu besterik ez ditu egingo: Utopia eta zuzentasun politikoa alde batera utzi beharko genuke.

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-07 20:57

    “helburu hauek guztiak ZAILdu” esan nahi nuen.

  • Madril zein Parisen barrez egongo dira, jabe direlako ez dutela ez armadarik ez epailerik behar Euskal Herriaren genozidio etnikoa burutzeko. Badakitelako guk geu, sasi-abertzaleok, kontzientzia etnikorik gabeko flowerpower modernook hilko dugula Euskal Herria inbaditzaile kanpotarrei ateak zabalduz, familia eta amatasuna suntsituz eta gure tradizio, kultura zein hizkuntza ahaztuz. Langile kontzientzia nazionala, nortasun etnikoa eta kontserbazio arrazialaren instintoa modernitatearen, progresismoaren, multikulturalismoaren, mestizajearen, feminismoaren, homosexualismoaren, hedonismoaren, animalismoaren eta horrelako borroka eta ideologi ezkertiar tentelengatik ordezkatu dugu. Guk geu, sasi-abertzale des-ideologizatu eta lobotomizatuok bukatuko dugu Euskal Herriarekin. On egin.

    • Erabat ados. Kezkatuago gaude Gazan gertatzen ari denaz gure suizidioaz baino. Juduturrengandik ikasi beharrean Yihadistak suizidak ditugu eredu.

  • Endlösung der Judenfrage( hori bai euskolabel!!!!)…. Aupa zuek!!!

  • Oso ekarpen ona. Joxe Manuel Ohi bezain zorrotz eta zintzo.