Robin Williamsen Top 10a

Robin Williamsen Top 10a

Atzo gauean hil zen Robin Williams, bi belaunaldirentzat ikono izan zen aktorea. Hamaika filmen protagonista eta marrazki bizidunen bikoizlea izateaz gain, Oscar saria eta bost Urrezko Globo jaso ditu. Zer hobe, gehien gustatu zaizkigun 10 filmeekin agurtzea baino?

 

1. Hook (1991)


2. What Dreams May Come (1998)


3. Jumanji (1995)

4. Good morning Vietnam (1987)


5. Good Will Hunting (1997)

6. Dead Poets Society (1989)


7. Night at the Museum (2006)


8. Flubber (1997)


9. One Hour Photo (2002)

10. Popeye (1980)

Robin Williamsen Top 10a

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Robin Williamsen Top 10a”-ri buruz

  • Awakenings (Despertares)
    The Birdcage (Una jaula de grillos)
    Patch Adams

    3 filma hauek behintzat faltan ranking honetan…
    Komiko ikaragarria eta aktore bikaina…
    Milesker hain momentu onak pasarazteagatik…

    Robin Williams – stand up comedy full performance
    https://www.youtube.com/watch?v=AdIRME3EpFY

    Actors´ Studio – Robin Williams
    https://www.youtube.com/watch?v=U48KpK1srx4
    https://www.youtube.com/watch?v=Hyd6smXGBlM

  • Aitor Abaroa 2014-08-12 16:34

    Filmen aipamenak egiten ditugunean, nik proposatuko nuke beti jatorrizko izenburuaren aldeko hautua egitea. Badakit izenburua itzulita duten filmen kasuan gehienoi (Hego Euskal Herrian) gaztelaniazko izenburua egiten zaigula ezaguna, baina uste dut ahaleginak merezi duela. Badira alor batzuk non gaztelaniak euskara guztiz zapaltzen duen, nahiz eta egunerokoan ez garen horretaz konturatzen, eta zinearena da horietako bat. Nire iritziz, guztiontzako mesedegarria litzateke jatorrizko izenburuak mantentzea, eta irakurlearentzako errefrentzialtasunik ez duela uste bada alboan euskarazko itzulpena baliatzea.

    Noski, filmen jatorrizko izenburuak hizkuntza askotan egon daitezke, eta kasu guztietan errespetatzea zaila da, adibidez, Txinako filmetan. Kasu horietan, normalean, ofizialki izaten dute ingelesezko beste izenburu bat. GAZTEZULOn, adibidez, jatorrizkoaren alde egiten dugu ingelesez, frantsesez, alemanieraz, katalanez… diren izenburuetan. Eta txineraz, japonieraz… direnen kasuan ofizialki ingelesezkorik duen begiratzen dugu.

    Hala ere, goian aipatutakoa azpimarratuko nuke. Jatorrizkoak erreferentzialtasunik ez duen kasuetan, aukera egokiena iruditzen zait parentesi artean euskarazko itzulpena jartzea, irakurleari filma identifikatzea errazago egiteko. Baina honek ere badu arazo bat, izan ere, itzulpen zuzenak jatorrizkoaren eratorria izan behar luke, eta banatzaile espainiarrek (frantziarrek gehiago errespetatzen dutela esango nuke) izenburuak itzultzerakoan egiten dituzten sarraskiak kontuan hartuta… ez dakit lagungarri den.

    Agian berebiziko garrantzirik ez duen kontua izan daiteke, baina EITBko euskarazko telebista zein irratietan behin eta berriz izenburuak gaztelaniaz entzuterakoan barruak irakiten dit.

    Goiko zerrendan gaztelaniaz ageri diren filmen jatorrizko izenburuak ondokoak:

    2- What Dreams May Come.
    6- Dead Poets Society.
    7- Night at the Museum.
    9- One Hour Photo.

    • Obabako Kalaportutik 2014-08-12 20:58

      Aitor Abaroa, bat nator esaten duzunarekin. EiTBrena lotsagarria da, autokritika eskatzen dut. GAZTEZULO aldizkariari txalo zaparrada, lan bikaina egiten duzue. Nire filmak Dead Poets Society eta Good Will Hunting dira, oso onak. Lehenean Robin Williams eta bere Oh captain, my captain! (Walt Whitman, Abraham Lincoln) eta gero bigarrenean Matt Damon eta geinua, Harold Bloom gogoan!

      • Aitor Abaroa 2014-08-13 12:02

        Eskerrik asko! Ni egia esan ez naiz oso Williams zalea izan, eta film bat aipatzekotan, One Hour Photo (2002) aipatuko nuke, bi arrazoirengatik:
        .
        1- Robin Williamsekiko izan dezakegun iruditik gehien urruntzen den pertsonaia izan daiteke, eta iruditzen zait oso ukitu berezidun pertsonaia sortu zuela. Gainera, Williamsen perfila ikusita, halako psikopaten albisteak ateratzen direnean ohikoak diren “oso tipo maitagarria zen” edo “mundu guztiarekin zuzena zen” bezalako esaldiek sortzen duten hozkirria ondo ilustratzen du.
        .
        2- Mark Romanek zuzendariaren bigarren film luzea da. Lehena, Static (1985) ez dut ikusi, baina hirugarren eta momentuz azkena, Never Let Me Go (2010), asko gustatu zitzaidan, eta irudipena dut datozen urteetan zeresana emango duen zuzendarietako bat dela. David Fincherrekin batera 80ko hamarkada erdialdetik hona AEBetako musika bideoklip egilerik desiratuenetakoa da, eta Fincherrek zinean egin duena egitea zaila izango den arren, ziur film ederrak ekarriko dizkigula.

    • Pikutara ingelera. Pseudoeuskara eta gaztelaniarekin nik nahikoa dut.

  • Miesker Aitor, arrazoi osoa duzu. Geure irizpidea ere bada zuk diozun hori. Ihes egin digu. Barkamenak, eta ondo segi.

  • Aitor Abaroa 2014-08-12 19:46

    Barkamenik ez behintzat. Hain ditugu barneratuta filmen izenburuak gaztelaniaz, guztioei ere esfortzua eskatzen digula konturatzeak.
    .
    Esango nuke zinearen kasuan diktaduratik mantentzen dugun hizkuntza politikaren ondorioen oso kontziente ez garela, edo baldin bagara, horri aurre egin eta aldatzea ia ezinezkotzat onartzen dugula. 40-50 urte bitarteko jendeak filmak jatorrizko bertsioan ikusi nahi ez/ezin izateko arrazoiak badaudela esango nuke, baina 20-30 urteko gazteen artean jarrera hori izatea kezkagarria, edo behintzat, aztertzeko modukoa iruditzen zait. Eta izenburuen kontua horren isla argia dela iruditzen zait. Noiz hasiko gara gazteak jatorrizko bertsioan hezten? Zinean gaztelaniak guztiz harrapatuta gauzka, eta irudipena dut ez dagoela hori aldatzeko inongo asmorik.

  • Aitor, erabat ados. Ekarri asko!