Gracias Bacaicoa (eskerrik asko)

Ez naiz ni Sakanan euskarak biziraun duen egoeraz kezkatuta dagoen bakarra. Ez horixe.

Baina, hori bai, gutxi gara gertukoen txokotik kanpora salatzera ausartzen garenak.

Hala ere, noizbehinka, batek edo bestek erosotasunaren muga zeharkatu eta ozen esaten du barruak eskatzen dion hori. Honakoa Bakaikuko lagun baten gutuna da. Bakaikuri buruz esandakoak, Iturmendiri, Altsasuri, Olaztiri, Irurtzuni, Uharteri eta Sakanako herri gehienei buruz esan daitezke.

Zona vascófona omen den honetan, oso-oso abertzaleak omen gara, baina euskararik apenas entzuten da, Etxarri, Arbizu eta beste bizpahiru herritatik landa.

Espainiar Estatuaren eta UPN-PP-PSN koalizioaren eragina ukatu ezin den bezala, gure alderdi abertzaleen utzikeria eta borondaterik eza ere salatu beharra dago, herriotan asko egin daiteke-eta euskararen erabilera pizteko, interes pixka bat izango balute.

Honaino nire txapa. Ondoko lerroak Bakaikuko semearenak dira.
Gracias Bacaicoa (eskerrik asko)
Gracias Bacaicoa!!
Gracias por ser tan fieles al idioma de Cervantes, ese idioma que une y vertebra esa gran nación que es España de norte a sur y de este a oeste.
Gracias por darle la importancia al idioma que lo merece y relegar el vascuence a las aulas y para dar ordenes a pintto, beltza y lagun.
Gracias por no hacer nada para que esta situación cambie.
La verdad es que este verano da gusto salir a la calle y comprobar que en vuestras calles solo se escucha Español.

Bai jaun/andereak, Barcina pozik egon daiteke gurekin, gure jarrera euskararekiko tamalgarria da. Bakaikun, euskera desagertzen ari da, eta ez dut behar inungo ikerketarik, entzun besterik ez da egin behar, besterik ez. Haurrak, gazteak eta gurasoak, denak gazteleraz. Eta hau hautaketa pertsonalada, hitz egiten dugu nahi dugun hizkuntzan, eta itxura guztian Bakaikuar gehienek gaztelera aukeratu dugu.
Bakaiku, gaur egun herri erdalduna da, peto petoa.

Buen verano!!

42 pentsamendu “Gracias Bacaicoa (eskerrik asko)”-ri buruz

  • Nafarroako arnasguneak, eta, segur aski, Euskal Herri osokoak, pipiak jota daude. Hori argi dago.
    Baina ez da soilik “hautaketa pertsonala”: gurpil bat da: herri horietan izanen dira zenbait erdaldun, eta beren inguru guzia erdaldunduko dute. Eta herri horietan tabu izaten da horiek euskara ikasi behar dutela esatea. Hedabide gehienak erdaraz dira, eta etengabe aberasten eta elikatzen dute gure erdara. Eta gure euskara, gero eta herdoilduago, eta zenbat eta herdoilduago, orduan eta gutxiago erabiltzen dugu…
    Bestalde, niri oso ongi iruditzen zait bereziki alderdi abertzaleei eztena sartzea, askotan merezi dute. Baina uste dut haiengandik aparte ere egin ditzakegula gauzak, zorionez.

  • Denbora joan ahala, nire azken egunak direla ohartuko naizenean, honako liburua argitaratuko dut:
    “Ahularen elegia”. Melankolikoa izango da, gogorra, garratza. Etortzear zegoen amaiera guztiongandik ezaguna, baina onartu nahi izan ez genuena. Uste duzu, amaitu baino lehen, amaiera eder eta zoriontsua edukiko duela. Baina guztia hasieran espero zen bezala amaituko da, gaizki, euskaldunok desagerturik.

  • Ez dut uste alderdien inplikaziorik gabe egoera iraularazi daitekeenik. Hau ez da Kataluña, eta politikari abertzale gehienak ere, erdaraz dira zoriontsu eta euskaraz totel. Horregatik ez dira euskararen egoeraz jabetzen horietako asko: ez dutelako erabiltzeko ohiturarik.
    Euskalgintza oso ahula da Nafarroan, eta dirulaguntzen gatibu da EAEn. Nahikoa dute nork bere egitasmoa aurrera ateratzen.
    Udal eta mankomunitateetan botere handia dago. Gauza asko egin daitezke euskara zulotik ateratzeko, herriz herri eta eskualdez eskualde, baina euskara ez da zeharlerroa ezker abertzalearentzat, are gutxiago Nafarroan, eta trikitixaren besteko balioa dauka Geroa Bairentzat.
    Aldiz, espainiarrentzat espainiera Estatu arazoa da. Hortxe dago aldea.

    • Hortxe dago gakoa, ezker “abertzalea” ez da benetako alderdi abertzale bat, eta ez da izan eta ez da sekula izango. Honekin ez diot ezker abertzale barruan ez denik zinezko jende abertzalea egon.
      Euskarak behar duena da herri honi freskura eta ideia berriak ekarriko dizkion ideologia 100% abertzalea non lehentasun gorena Euskal Herria eta bere ezaugarri etno-kulturalen biziraupena izango den.
      Euskal Herria hiltzen ari da eta berarekin euskara ere. Eta generazio gutxi batzuen kontua da. Hau ikusten ez duenak itsumenetik esnatu dadila behingoagatik- Eta alderdi guztiak, unionistak eta soberanistak, ezkertiar liberalak zein eskuin liberalak, denak ari dira Euskal Herria hiltzen euren txepelkeriekin.

  • Izen eta abizenez lotsagorritzen ez diren bitartean jai dugu. Egoera gorriak konponbide are gorriagoak ditu. Areago, euskaldunon (euskaradun praktikanteon) alderdi batek inarrosiko ditu lozorrotik, agian.

  • Ez gara hain originalak, ez Bakaikun, ez Bilbon, ezta Glasgown be:

    “Eskozian hizkuntza gutxituen afera ez dago independentziaren eztabaidan”, dio Sion Jobbins-ek, “eta gatazka linguistiko gabeziak bidea errazten die”. Hutsune horren erakuslea da Alex Salmonden Liburu Zuria; hizkuntzen afera ozta-ozta aipatzen du. (Iñaki Larrañaga).

  • Ez dut oso ondo ulertzen zein den gaitz honen eragilea. Ze alde batetik UPSNren politikaren eragina aipatzen duzu, gero alderdi abertzaleek ere ezer egiten ez dutela gaineratu, eta azkenik hizkuntzaren erabilera “kontu pertsonala” dela, eta bakaikuar guztiok aukeratu dugula erderaz egitea. Denak gaiztoak? Zeu salbatzen zara bakarrik?

  • Gaiztoak UPN-PP-PSNkoak. Alderdi abertzaleak arduragabeak, ke saltzaileak.
    Hizkuntzaren erabilera kontu pertsonala dela ez dut nik esan, gutunaren egileak baizik.
    Nik uste dut euskaraz bizitzeko gaur egun borondate oso irmoa behar dela, baldintza gehienak leku gehienetan erdaraz egitera bultzatzen gaituzte-eta. Hor eragin behar lukete alderdi abertzaleek, baldintza horietan eragin euskaraz bizitzea errazteko, posible egiteko. Baina ez da gertatzen ari.
    Hortik aurrera, bere burua abertzale, euskaltzale eta ezdakitzerzale gisa saltzen duena erdaraz bizi bada, gaiztoa ez, baina barregarri geratzen da.

  • Eskerrik asko Itzain.

    Pasadizo batez bat egin nahi nuke zure kezka-miñarekin.

    Duela urte batzuk, ezagutzen dudan Ipar Euskal Herriko militante abertzale prestu bezain jator bat Hego Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Gipuzkoako herri batera hain zuezen ere. Hortik gutxira berarekin topo egin nuen eta zera esan zidan : “sekulako disgustua hartu dut, aurkitu dudanak etsitu nau, hemen apenas inork ez du bere euskaltasuna bizitzen, ez dut ulertzen zuen abertzaletasuna”. Hortik gutxira Lapurdira itzuli zen eta egun hor bizi da.

  • Eskerrik asko zuri, Patxi.
    Herri honetan besteekin oso kritiko izatera ohituta gaude, baina kontuz gure hutsak seinalatzearekin!

  • Kontu bat, Itzain:
    Eta zer neurri hartuko zenituzke Sakanako herri bateko alkatea bazina? Nik, egia esan, ez nuke jakinen zer egin. Hirigintza arloan muga batzuk jarri, biztanle berrien uholderik ez izateko, kultur programazioan euskara sartu -jakina!-, herrira datozenek euskara ikasi behar dutelako ideia zabaldu euskaltzaleen artean behintzat… Baina hortaz aparte?

    • Euskal bikote gazteentzako diru-laguntza funts bat sortu ume euskaldunen jaiotze-tasa igotzeko. Errelebo generazionala da momentu hauetan Euskal Herri euskaldunak duen arazorik garrantzitsuena:

      http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120713/pvasco-espana/mitad-jovenes-vascos-piensa-20120713.html
      http://www.elmundo.es/elmundo/2012/08/13/paisvasco/1344847826.html

      Euskal Herria zahartzen (hiltzen) ari da eta bi generazio barru ez da atzera-bueltarik izango.

      Horrez gain, Sakanak duen arazo handi bat bertoko industriaren deusestatzea da. Krisi honen eraginez Sakanak zituen hainbat eta hainbat lantegi itxi egin dira eta bertoko gazte langileei beste tokietara alde egitea beste irtenbiderik ez zaie gelditzen. Eta bertan gelditzen direnak ez dute diru-iturri nahikoa familia bat sortu eta umee euskaldunak hezitzeko.

      Euskarak duen arazoa bai nafarroan eta bai Euskal Herrian uste bezain larria da. Ez da soilik euskarak gizarte eta kulturan duen botere falta baizik eta bere oinarri fisikoa (euskal autoktonoak) desagertzen ari dira, eta azkenengo honek ez du konponbiderik izango marra gorria igarotzen badugu.

  • Euskal bikote gazteentzako diru-laguntza funts bat sortu ume euskaldunen jaiotze-tasa igotzeko. Errelebo generazionala da momentu hauetan Euskal Herri euskaldunak duen arazorik garrantzitsuena:
    http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120713/pvasco-espana/mitad-jovenes-vascos-piensa-20120713.html
    http://www.elmundo.es/elmundo/2012/08/13/paisvasco/1344847826.html
    Euskal Herria zahartzen (hiltzen) ari da eta bi generazio barru ez da atzera-bueltarik izango.
    Horrez gain, Sakanak duen arazo handi bat bertoko industriaren deusestatzea da. Krisi honen eraginez Sakanak zituen hainbat eta hainbat lantegi itxi egin dira eta bertoko gazte langileei beste tokietara alde egitea beste irtenbiderik ez zaie gelditzen. Eta bertan gelditzen direnak ez dute diru-iturri nahikoa familia bat sortu eta umee euskaldunak hezitzeko.
    Euskarak duen arazoa bai nafarroan eta bai Euskal Herrian uste bezain larria da. Ez da soilik euskarak gizarte eta kulturan duen botere falta baizik eta bere oinarri fisikoa (euskal autoktonoak) desagertzen ari dira, eta azkenengo honek ez du konponbiderik izango marra gorria igarotzen badugu.

  • Euskal bikote gazteentzako diru-laguntza funts bat sortu ume euskaldunen jaiotze-tasa igotzeko. Errelebo generazionala da momentu hauetan Euskal Herri euskaldunak duen arazorik garrantzitsuena:
    – Correoren arabera euskal gazteen erdiak ez du umerik eduki nahi
    – Euskal Herria da Europako demografia tasa baxuenetako bat duen herria
    Euskal Herria zahartzen (hiltzen) ari da eta bi generazio barru ez da atzera-bueltarik izango.
    Horrez gain, Sakanak duen arazo handi bat bertoko industriaren deusestatzea da. Krisi honen eraginez Sakanak zituen hainbat eta hainbat lantegi itxi egin dira eta bertoko gazte langileei beste tokietara alde egitea beste irtenbiderik ez zaie gelditzen. Eta bertan gelditzen direnak ez dute diru-iturri nahikoa familia bat sortu eta umee euskaldunak hezitzeko.
    Euskarak duen arazoa bai nafarroan eta bai Euskal Herrian uste bezain larria da. Ez da soilik euskarak gizarte eta kulturan duen botere falta baizik eta bere oinarri fisikoa (euskal autoktonoak) desagertzen ari dira, eta azkenengo honek ez du konponbiderik izango marra gorria igarotzen badugu.

  • Zergatik ez dira ume gehio jaiotzen? Soldatak miseriazkua diralako? Laguntzak hutsaren hurrena diralako,lan kontziliaziorik ez daolako? Jendeak umeak nahi ditu izan,gauza da ezin dutela,ta ahal dutenen artean askok ez dira ausartzen,ez dakitelako biar lana izango duten ala ez. Hurrengo pausua? Konformatuko nintzateke euskaldunak diranak euskara erabiliko bazuten. Ala ere euskara ikastea guztiz dohainik izatea ondo legoke,alkate bezala ahal diran postu guztietan eskatu, gazteleradunen aurrean euskaraz ein,berdin du haserretzen diran ala ez eo familia diran ala ez. Ta funtzionaruo izateko derrigorrekua izqngo bazan,urte gutxitan gehienak euskara erabiltzeko gaitasuna eskuratuko zuketen. Ta diru gutxi gastatuz ta denbora laburrean.. Espero dut ulergarria izatea. Mobiletik ezin bait dut ondo ikusi zer idazten dudan.

    • Ondorio errazegia iruditzen zait zurea nahiz eta arrazoi zati bat izan. Krisiak tendentzia honi azken ukitua eman badio ere, lehenagotik datorren kontu bat da Sugar. Bada garaia begiak irekitzeko.

      Jaiotze tasa suizida honen erantzunkizuna euskal herria goitik behera kutsatu duen ideologia liberala da. Alexander Duguinek ondo azaltzen duen bezala liberalismoaren oinarria gizabanakoa da, sozialismoarena klasea eta faxismoarena nazio-estatua den bezala; eta ideologia guztia gizabanakoaren, indibiduoaren, inguruan orbitatzen da. Horrela gizabanakoaren edo talde gutxiengoen eskubideak eta interesak nortasun kolektibo ororen gainetik daude: pertsonaren eskubideak herri baten, etnia baten, klase sozial baten, arraza baten edo edozein nortasun kolektiboren interesen gainetik daude. Zuk zeu duzu ideologia liberala guztiz barneratua: “Bukatzeko, naiago dut denak pikutara juten bagea, nere gizatasuna galdu baino len ta norbaiten aurka egin beste leku batean jaio delako soilik.”
      Eta zu bezala euskal jende gehiengoak pentsatzen du horrela. Modu hontan, jendeak nahiago du bizitza eroso bat izan familia baten erantzunkizuna eduki baino, emakumeek nahiago dute “liberatuak” izan eta “familia patriarkalera” lotuko dien umeak ez eduki, gazteek nahiago dute juergan atera, bidaiatu, bizitzaz gozatu, carpe diem… umeak eduki baino, zeren horrek lan asko eskatzen du eta nori axola dio Euskal Herriaren etorkizuna hilda egongo banaiz?? Eta ez dezagun familia bat osatzeari buruzko beldurraz hitzegin, izan ere dibortzio tasen, infidelitateen eta konpromezu zein leialtasun faltaren tendentzia izugarri igo da azken hamarkadatan.
      Gure aitno-amonen garaian Elizaren doktrinaren bitartez familia goraipatzen zen eta ez zegoen traba ideologikorik umeak eduki eta familia bat osatzeko, horrela herriaren ondorengotza zihurtatzen zen, eta hori txiroak zirela eta diru-sarrera apala izaten zutela. Baina ez ziren juergan ateratzen, ez zuten opor guztietan bidaiatzen, ez zituzten azken puntako teknologiak erosten…
      Gaur egun lanpostu falta, langabezia eta diru-iturri eskasiaz gain, bada erroko beste arazo bat: kontzientzia nazionalaren gabezia, nortasun kolektibo eza. Ez dugu talde, tribu edo herri kontzientziarik; ez dugu Euskal Herria eta Euskal tribuaren ondorengotza lehensten eta nahiago dugu gure ekintzak norberaren interes hutsaletara mugatu. Gure asaba Karlistek heroi moduan borrokatu zuten Liberalismoak irabazi egin du ideologikoki, politikoki eta ekonomikoki. Eta galera honen prezioa Euskal Herriaren heriotza izango da.

      • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-21 00:08

        HiltzenHil, arrazoi osoa duzu. Jaiotza tasa baxuaren arazoa uste baino larriagoa da. Ondorio larriak izango ditu euskaldunongan.
        Jaiotza tasa baxuenak munduan, leku hauetan dira: Europan eta Asia ekialdean. http://en.wikipedia.org/wiki/Listofsovereignstatesanddependentterritoriesbyfertility_rate
        Baina horien artean, EHkoak Europako baxuenen artean daude. Honi immigrazioa gehitzen badiozu: ba-boom!! EHan hondamendi demografikoa dugu. Eta horrek, euskaran eragin zuzena.
        .-
        Baina Berria, Argian, Garan… inoiz ez da gai hau azaltzen edo eztabaidatzen. Politikariek ez dute tutik esaten. Ni txundituta nago. Badirudi ez duela ezker ideologiarekin bat egiten… Ezta politikoki zuzena denik…
        .-
        Baina nahi izanez gero, bada egoera hobetzerik. Adibideak: Irlanda, Israel, Norbegia… Horiek jaiotza tasa TFR=2 inguruan dago. Horrekin, gutxienez geure biztanleriari eutsi diezaiokegu. Gainera, jaiotza tasa ez da EH osoan handitu behar. Soil-soilik euskaltzaleon artean. Espainiarrek ere tasa baxua dute (bueno Andaluzia, Kanaria… eta holakoetan altuxeagoa dute).

        Munduan biztanleria gutxitzea guztiz onuragarria da (pobrezia gutxitzeko, ingurugirorako…). Gurea kasuan ordea, suizidioa.

        Baina politikari eta hedabideen joera aldatzerik ez badago, aurreikuspen okerrenak beteko dira. Euskaldunontzat zorigaitza izango da.

  • Peru Dulantz 2014-08-21 08:30

    “Gainera, jaiotza tasa ez da EH osoan handitu behar. Soil-soilik euskaltzaleon artean.” ???? !!!!!! Harri eta zur, zur eta lur, txundituta… goizeko ordu alfer hauetan amaitu zaizkit sinonimoak azkenaldian Zuzeun irakurtzen ari naizen hainbat iritzik eragiten didaten egoera deskribatzeko… Benetan erotu gara, edo zer kristo gertatzen ari da? Norbaitek droga arraroren bat sartu du Euskal Herriko urtegietan? Frenopatikoan Zuzeun idaztea gomendatu dute tratamendu gisa? Sentsazio hau duen bakarra naiz? Neu naiz eroa? Ez dakit jada zer pentsatu…

    • Zertan da ba erokeria kakotxen artekoa?

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-21 09:18

      PERU DULANTZ: Erokeria al da hedabide euskaldunentzat (ZuZeu barne), expreski diru-laguntzak egotea? Erokeria da euskararen aldeko diskriminazio positiboa? Edo elbarrien aldekoa? Edo baztertutako kolektiboen aldekoa?? Erokeria da euskara lanpostu batzuetan eskatzea, non erabiltzaileen %3 baino gutxiagok eskatzen duen zerbitzua euskaraz?
      -.
      Zure erantzunaren zain.
      -.
      Euskarak laguntza handia behar du. Lan handia egiten dugu askok euskararen biziraupena bermatzeko, erabilera sustatzeko. Euskaltzale gabe ez dago euskararik. Euskaltzaleon bultzada gabe euskara hutsaren hurrengo.
      -.
      Beraz, euskaltzaleen hurrengo belaunaldi sendoa, handiagoa -PROPORTZIONALAKO eta absolutoki- ezinbestekoa da. Zu horren aurkakoa zara?
      Zure erantzunaren zain.
      Eskerrik asko.

      • Peru Dulantz 2014-08-21 18:57

        Errealitatea:

        Iruzkina ez zen zuretzat bakarrik. Agian ez dut ondo jokatu zu multzo baten barruan sartuta (azkenaldian, Zuzeun, nire ustez xelebreak -modu leunean esateko- diren iritziak ematen ari direnena). Eske, hau flipantea dok, txo! Batetik, Khonsthithuzionhearhen aldekoak, haien harrikadarekin, bestetik euskal etniaren ezaugarrien defendatzaileak (ez dakit belarrien zabaleraz edo sudurren luzeraz edo zer letxetaz ari ote diren), gero euskararen berezko inferioritatearen aldarrikatzaileak…. eta orain, falta zena: natalista selektiboak!! Nik Zuzeu komunikabide seriotzat neukan, eta bertan paratzen ziren iritzi gehienak zentzuz eta interesez betetzat jotzen nituen, baina azkenaldian xelebrekerien kalejira bihurtuta ikusten ari naiz.

        Bestalde, ez dut uste erantzunik merezi duzunik, zure ideia hain da absurdoa eta irrazionala, ez naiz eztabaida horretan sartuko.

        • Beraz Peru, zure pentsamendu ezkertiarretik ateratzen den oro xelebrea, frikia edo mezprezagarria da ez?? Hemendik aurrera erne baino erneago irakurriko ditut zure iruzkinak, ea zure ideiak zeintzuk diren.
          Europako inmigrazioa epe luzerako operazio geopolitiko eta soziokultural bat da, eta diruaren jabedunek, hau da kapital handiaren jabe direne kapitalistek eragina da. Proba ugari iruzkindu baditut ere prest nago behar diren PROBAK aurkeztea zeren egia nire alde daukat. Eskatu besterik ez duzu, apalki noski.
          Horrela, komunikabide nagusien bitartez eta Borg, Sarkozy, Cameron, Merkel, Zapatero, Rajoy edo Pablo Iglesias bezalako urdanga politikoen bitartez, patronal guztien onikusiarekin, banku nagusien laguntzarekin eta ONG subentzionatuen bitartez lortu dute Europa eta Euskal Herriaren inbasio inmigrantea.
          Zer bilatzen dute honekin?
          – Globalizazio mundialistan berrestea nortasun nazionalen suntsiketa bitartez.
          – Divide et impera. kohesio eta batasunik gabeko langile masa bat.
          – Maila kultural eta intelektualaren beherakada eragin erdi-klase europearra “tercermundializatuz”
          – Eta patronala eta empresariek gehien gogoko dutena: hirugarren munduko proletalgo eskirola erakarri horrela makinaria produktibo kapitalista mantendu ahal izateko eta autoktonoen jaiotze tasa igoarazteko eta hezitzeko ekimen garestietan dirurik ez jartzeko. Gainera, familia tradizionala suntsitzen dute eta emakumeak lan munduan mantentzen dituzte.
          Eskaintza eta eskaera legea: milaka eta milaka langile erreserba soldaten jeitxiera sistematikoa esan nahi du, eta ondorioz euskaldunontzako txirotasuna eta miseria.
          Eta ez esan europarro errua dela beraiek kolonizatu genituelako. Guk, europar langileok, ez dugu erantzunkizunik orain 150 urte gure asabak lantegietan explotatzen zituzten kapitalisten abentura kolonizatzaileekin. Baina langileok nozitu behar ditugu etorkinen inbasioaren ondorioak. Zein ongi.
          Etorkin asko pertsona bezala jende zintzoa izan daiteke. Nik etorkin bat edozein pertsona bezala epaituko dut, bere ekintzen arabera. Baina gehiegizko inmigrazioaren FENOMENOA bai salatzen dut, eta ez hori bakarrik, bere aurka borrokatzeko asmo tinkoa dut.
          Inmigrazio masiboaren aurkako jarrera Kapitalisten estrategia globalistaren aurkako jarrera esan nahi du, alde batetik, eta gure nortasun nazionalaren aldeko jarrera. Bere burua sozialista eta abertzaletzat duen orok egin beharko lukeena.
          Operazio honek europar gizartearen suntsiketa bilatzen du zeren Europa da mendebaldean kontzientzia nazional gehien duen lurraldea. Eta euren diktadura globalistarentzat traba nabarmena da. Europa Brasil edo Kolombia erraldoi bat bihurtu nahi dute.
          Orain esan txepelkeriak direla nire hitzak, baina argudiatu faborez, desiatzen nago zure argudioekin puntuz puntu akabatzeko

        • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-22 01:20

          PERU DULANTZ: Nik galdetutakoari ez diozu erantzun:
          -Euskaltzale gehiago edo gutxiago nahi dituzu EHn? Gizartearen % handiago edo gutxiago errepresentatzea nahi duzu?
          -.
          Galdera erraza.
          Erantzun erraza. -euskara defendatzen baduzu-
          -.
          Zure erantzun eza, zure argumentu faltaren islada.
          Zu bezalakoekin, euskarak ez du etorkizunik hurrengo belaunaldietan.
          -.
          Nola bultzatu jaiotza tasa euskaltzaleen artean? Kanpainak abiatu, haurtzaindegiak bultzatu… arnasguneetan. Eta arnasguneetan ez denean, euskaltzaleen kanaletan.
          Oso erraza da, PPko Urquijo-ek edo zu bezalakoek muturra sartzen ez duten bitartean.

          • Peru Dulantz 2014-08-22 09:48

            Politika natalistak zalantzan jartzen ditut, oro har. Zertarako nahi ditugu jaiotza gehiago gero jaiotzen diren horiek hemen lanik aurkitu ez eta kanpora joan behar badute? Orain dela 20 urte jaiotze-tasa oso apala zen, jada, Euskal Herrian, eta zer gertatzen ari zaie gaur hemen 20 urte inguruko gazteei?

            Baina politika natalista “selektiboak” proposatzea (balizko gurasoen “euskaltzaletasunaren” arabera!!!) guztiz onartezina iruditzen zait, etikaren ikuspuntutik. Gainera, arnasguneak? Non? Euskal Herri osoa izan daiteke arnasgune, edo basamortu, euskararentzat, norberak nola planteatzen duen. Non daude arnasgune horiek herri txiki honetan? Nork egiten du bere bizitza eskualde berean aste osoan, handik atera gabe? Gero eta normalagoa da herri batean bizi, beste batean lan egin, astean zenbait aldiz hirugarren batera joan kirola egitea, eta astean behin probintziako hiriburuan parrandan ibiltzea. Jendearen mugikortasun eta nahasketa horren emaitza garbi dago: batetik, “inoiz” euskaraz hitz egin ez den leku askotan euskara dezente entzuten da orain, baina gaztelania ia entzuten ez zen beste batzuetan gero eta gehiago erabiltzen da. Gaurko egunean posible da herri “erdaldun” batean bizimodu nagusiki euskalduna izatea (ni hala ari naiz), baina ez dago inolako arazorik, ezta ere, arnasgune deitzen diozun herri horietako batean euskaraz jakin gabe lasai-lasai bizitzeko.

          • Peru, orduan zertarako etorkinak ekarri eta mantendu? Azken finean hemen lanik ez badago ez du sentsurik jende gehiago ekartzea, ezta?

    • Hau da esaten nuen ideologia liberalaren eredu bat. Soilik euskaldunak eta euskal jatorri etnikokoen beharrak bilduko dituen ekimen edo ideia “erokeria” bat da zeren “arrazista edo xenofoboa” dirudi eta hobe da edozer gauza izan arrazista etiketa gainean eraman baino, ez da horrela?
      Tribu, etnia edo herri nortasuna izango bagenu (juduek, libanesek, armeniarrek edo ijituek duten moduan) euskaldunon interesak beste interesen gainetik lehenestea ez litzaiguke erokeria irudituko. Japoniarrek demografia arazo bat badute zer zentzu du etorkin txinatarren demografia tasa sustatzea?? Horrek ordezkapen etniko bat suposatuko luke, eta ba ote du zentzurik??. Ez bagara gu geure arazoetaz arduratzen ez dizkigu inork konponduko, Mohamed edo Asaf euskaldunaren ideia gezur hutsa da, saldu diguten fantasia. Kataluinan bizi izan naiz urte luzez eta ez dut integraziorik ikusi inon. Kanpotarrek euskara ikasiko dute soilik gutxi badira eta integratu beste erremediorik ez badute, herri txikitara iritsi ziren lehenego etorkinen kasuan bezala. Orain uholdeka datoz eta gure herriak nahikoa arazo baditu belarrimotzak euskalduntzeko zer espero dezue herri arrotzagoetako kanpotarrekin??
      Horregatik diot, ez dira soilik baldintza materialak euskaran eragiten dutena. Ez da soilik krisia, diru-laguntza falta edo Espainiar zein frantziar homogeneizazio kulturala. Guzti horren aurka egiteko nahikoa energia eta indar badago gure barnean. Mendeak daramatzazkigu munduaren aurka borrokan bizirauteko. Arazoa utzikeria da, ideologia liberalak eragindako utzikeria berekoi eta materialista. Nazio etnikoaren kontzientziaren disoluzioa ezkerreko ideia liberal, multikultural eta zentzugabeetan. Orain urte batzuk txoznetako pankartetan “independentzia eta sozialismoa” bezalakoak irakur zitezkeen, gaur egun “babosorik ez ” bezalako tontakeriek ordezkatu dituzte. Argi eduki: kontzientzia nazionala hodeietaraino igoaraziko duen benetako ideologia abertzale berriturik gabe akabo fandango. Euskal Herriaren heriotza oraitxe bertan ari gara denon artean sententziatzen

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-08-21 09:20

    “PROPORTZIONALAKO” ez “PROPORTZIONALKI” esan nahi nuen.

  • Hiltzen hil. Gutxiengua ez da gizabanakua ta mesedezten dam gutxiengo bakarra gutxiengo aberatsa da. Zuk esaten dezuna Espainiak esaten dunaren antzekua da. Nola egingo da Euskaldunak nahi dutena Espainiatar ta Frantziareen artean gutxiengua badira? Hau Regan ta Tacherrekin hasi zan. Beraiek hasi ziran langileriarri zuzenbideak ta laguntzak kentzen ta aberatsei depresio haundia ta geo ezarri zieten zergei. Hortik aurrera zerga bilketetan pisu gehiago izaten hasi ziran langileriari kobratutakua aberatsenei kobratutakua baino. Duela 35urte langile batek zun erosahalmena izateko,mileurista batek ia 3000mila euro irabazi beharko zitun. Ez dezu aldea ikusten. Ta nik naio det dena pikutara jutea putakume bat izan haino(ez da zugatik). Hori ez du esan nahi jendeari zerbait eskatu behar ez zaionik. Baina hemengo ta kanpikoei. Nitzako ahalmena izango banu 15 urtetan euskara ez dakina ez zun lanik izango. Hori bai guztiei ereeztasunak jarriz ta klaseak dohainik izanda. Gaztelerarekin gertatzen dan modua. Gauza da al delako asko produzitzen delako,soberan daolako,inoiz inor baino gehio ez gealako jendea bizi duina izatearen alde eotea,ta heste bat pertsona hoiei nahi dutena ein dezaten alde eotea. Ea ulertzen dan ze nik ez dut ikusten.

  • Hiltzen hil esanda:
    Hortaz, Lewisen legea delako (i)logika erabiliaz, Israelek Gazan egindako erasoen inguruko artikuluetan azaltzen diren iruzkinen arabera Israelen jarrera guztiz justifikatua dago.
    Arrazismoa, wikipediaren arabera: Talde etniko baten oinarri arrazialaren defentsa da, eta ez gainontzeko arrazen aurkako mezprezua. Hau da, beste hitzetan, gure herriaren oinarri biologikoaren eta oinordekotasun genetikoaren babeste eta mantentze borondatea.
    Eta zergatik gure herriaren oinordekotasun genetikoaren mantentze borondate hori??
    Erraz azaltzeko: oinordekotasun genetikoak gizabanakoaren izaera edo pertsonalitatea 60% batean determinatzen du. Beste hitz batzuetan, zure pertsonalitatea 60% batean aurre-determinatua dago.

    Sugar: Gauz bat da zurea defendatzea ta bestea ezberdina denarekiko mesprexua, uste dut zuk esan duzula arrazista zarela (gaizki gogoratzen ez badut), ta hori guztiz iguingarria da.

    Genetika ez du pertsonalitatea %60an aurredeterminatzen, hori bizitakua egiten du ta % haundiago baten.

    Esaten duzu Japonian Txinatar origena dutenak ezdin dutela japoniarrak ordezkatu guztiz ezberdinak izango ziralako,.
    Berriro oker zabiltza ta benetazku adibide bat jarriko dizut.

    Duela pare bat urte Estatu batuetan Gazteleraz emititzen duten talde latinuak, Ingeles emititzen haste pentsatzen hasi ziran.
    Zergatik?
    Ba Gaztelerazko ikusleak mantentzeko Estatu batuak amerika latinatik jasotako etorkinak urte guztietan jaso beharko zuketelako , Estatu batuetara juten diran etorkin gazteleradunak, 3garren generazioan Gaztelera galduta bait daukate.

    Ta zer dira? Estatu batuarrak, estatu batuarrak dituzten ohiturekin ta estatu batuarrak hitzegiten duten hizkunzarekin, beraz jada ez dira Latinuak (jatorriz bai, vaina kulturaz ez), beraz bai, berdin du pertsonaren jatorria.

    Euskaldunzahar bikote batek, jatorri txinatarra dun umea adoptatzen dute, euskaraz hezitzen dute euskal herriko herri euskaldun baten.
    e izango zan ume hori ? Euskaldun peto petoa, kultur Euskalduna duna, ta nik hori nahiago dut 30 abizen Euskaldun ta milaka urteko jatorri euskalduna duen edozein gazteleradun baino gehio.

    Britaniarrak hemendik datozte, vaina zerikusia dute (genetikaz aparte) gurekin? Ez, duela milaka urte veste kultur ta hizkuntza hartu bait zuten.

    Odola berdin du, ez du hontan zerikusirik.

    Ta Euskaldunen jaiotzen tasa txikia bada ta inmigrazioa ez bada onartzen ditugun politika ekonomiko ta sozialekin, hamarkada batzutan, bai ez dala inor egongo Euskaraz hitzegiteko.

    Ume gehio izaten ez badegu ez da zuk uste dezunarengatik.

    Gazteetaz esan deuna adibidez, kotxea ta farra nahiago dutela.
    Erratua berriro, Gazteek lan duina soldata duinarekin nahi dute, etxea bat erosi ta duintasunarekin bizi, vaina ikusten dutenez ez zaiela ailegatuko, ailegatzen zaionarentzako prestatzen dute visita, hau da,etxea ordaintzeko ez dut izango baina kotxe bat bai neskarekin egoteko, ba kotxea erosten du.

    Nik Bartzelonan bizi izan naiz ta arrazismoa herri txikietan zekaten, ta hori etorkin guztigo daudela herrietan, beraz…
    Ta bartzelonan Katalana entzuten nun barra barra ala ere, ta lagunak ditut han ikasitkauak hemendik juandakuak, ta denak ikasi behar izan zuten Katalana han ikasteko, horrexegatik katalanazko irrati, telebista, aldizkari… hain salmenta onak dituzte.

    Berdin du guk munduko programaziorik hoberena izatea euskaraz, jendea euskara ez badaki ez du ikusiko, gutxigo ulertzen dun hizkuntza baten baldin badago gauz hori.

    Beraz derrigorrez, euskararen ezagupena behar da, ta umeak izateko, Suedia da adibide ona, baita Alemania ere nahiz ta gero ta gutxiago.

    Han kontziliaio politikak askoz hobeagoak dira, lanaldiak murrizteko laguntza onak daude, lan egiten jarraitu nahi badezu umeak uzteko lekuak ere (ta dohainik)….

    Jendea orokorrean ez ditu umeak izaten ezin dulako, ta hori hórrela da gustoko izan ala ez.
    Ongi izan guztiak.

  • Nundik datozte gaur egun ditugun gaitz asko:

    http://www.vnavarro.org/?p=6841
    http://www.vnavarro.org/?p=5900
    Pentsiekin ere berdina egiten digute, dena datu partzialekin edo faltsukin, hórrela sinestarazi nahi digute ezin dela pentsio publiko duinarik izan, vaina frogak ta datuak zer diote?

    Bizi esperantza (gehio bizitzen dugula), gezur hutsa, aberatsak bizitzen dira gehio batik bat, ta txiroak pentsioak lan ona dutenei pordainduko diete.

    http://www.vnavarro.org/?p=5222

    Pruduktibitateari buruz:
    http://www.vnavarro.org/?p=5157

    Bukatzeko, depresio haundia izan zanen, zer egin zuten? Aberatsei beraien ondasunetatik ordaindu behar zutenekua %91ra igo zutela, ta aberatsak izaten jarraitu zuten, ta Aurrera egin zuten ere. Ta Estatu batuak? Inoiz izan dute egoera ekonomikorik hoberena izatea (biztanleria orokorrean ez gutxi batzuk) lortu zuten, ta depresiotik ateratzea.
    http://profesionalespcm.org/_php/MuestraArticulo2.php?id=16232

    Ta Navarroren estekak jartzen ditut, nahiko irakurtzen dudalako ta bilatzeko errezago zaidalako, vaina berak esaten duna esaten duten ekonomista mordo daude, ta oso onak.

    Datuak diote gaitza aberatsak dirala, beraiek egiten bait dituzte legeak, beraiek esklabutzara kondenatzen gaituztelako… Baina arazoa etorkinak omen? Ezta guztiagorik ere, gutzigo hemen hain etorkin gutxi egonda.
    Gainera diasporan dauden Euskaldunak ta haien ondorenguak ona bidaliko bazizkiguten, hemen ginan sartuko, milioi dexente bait dira.

  • Vaina hori uste nun aldatu nula baina ez, mina egiten dit begietara, kar kar.

  • Kaixo Sugar.
    Nire iruzkina gaizki ulertu duzulakoan nago. Arrazakeria arrazaren defentsarako borondatea esan nahi du, eta ez gainontzeko arrazekiko mezprezua. Nik ez dut gainontzeko herri eta arrazei zorte txarrik opa, soilik nirearen, euskal etniaren, biziraupena goraipatzen dut.
    Bigarrenik, oinordekotza genetikoak gizabanakoaren pertsonalitatearen 60%a erabakitzen du azken ikerketa zientifikoen arabera. Eta ikerketa horren berri ematen zuen lotura jarrri nuela uste dut, hortaz ez da nire asmakizuna. Ez da zure hitza nirearen aurka.
    Hirugarrenik, Estatu-batuar hispanoen adibidea ez dut estrapolagarria bezala ikusten. Nik ameriketako Sioux, cherokee edo navajo tribu indigenen adibidea erabiliko nuke. Beraiek ziren ipar-ameriketako herri zein arraza autoktonoak, euskaldunok europa zaharreko herri autoktono garen moduan. Beraiek ere frantziar, britainiar edo espainiar kolonizazioa nozitu zuten guk nozitzen dugun moduan. Eta beraiek ere, europatik zetorren etorkin inbasio bat jasan behar izan zuen guk afrikatik, asiatik eta ameriketatik jasaten ari garen etorkin inbasioaren moduan hain zuzen. Beraien jaiotza tasa euren aberastasun iturri ziren bufaloen sarraskiaz edo jasan behar izan zituzten gaixotasun berrien eraginagatik joan zen pikutara, beste gauzen artean. Gure jaiotza tasaren suntsiketa ordea beste arrazoiengatik bada ere finean berdintsu gaude.
    Etorkin berriak indigenen hizkuntza, kultura eta nortasunera egokitu ziren?? EZ.
    Herri ezberdinak aldi berean biziraun izan zuten? EZ
    Herri indartsuek herri ahula suntsitu zuten, beti gertatu ohi den bezala, eta gurearekin gertatuko den bezala
    Horrela inbaditzaileek tabula rasa bat egin eta EEBB deritzon herri berri bat sortu dute kultura autoktonoa guztiz deuseztatuz. Orain EEBB etorkinen herri bat da, herri guztiz multikulturala errotikan, historiarik gabe, nortasun artifizial batekin eta gure herriarekin zer-ikusirik ez duena. Beraz zure alderaketak ez dit balio.
    Orain jarri zaitez Sioux baten lekuan, bere herria nola desagertzen ari dela ikusirik, bere lurrak nola inbadituak direla ikusirik, bere kultura sistematikoki nola mezprezatua eta erasotua dela ikusirik, ez zaizu guztiz normala iruditzen bere nortasun etniko eta arrazialean berrestea? Euren bizirautearen alde borroka egitea? Hori ez al da arrazismoa?? Arrazismoa da lagun, arrazaren defentsa.
    Eta etorkin irlandar, italiar, britainiar edo alemaniarrek bertako indigenen kulturara egokitu izan balira zuk uste, gaur egun, herri indigena berbera izango zirela? Guztiz ezberdina izango zen, beraz hizkuntza bat jakiteak edo ez jakiteak ez du ezer sententziatzen.
    Ba orain pentsazazu Euskal Herrian. Ez gaude oso egoera ezberdinean, ez dezu uste?

  • Peru Dulantzi:
    Kaixo! Badaezpada ere, “arnasguneetan hirigintza mugatzearena” azalduko dut:
    Esan nahi nuen, besterik gabe, 500 biztanleko herri euskaldun batean ezin direla 2.000 etxebizitza berri eraiki, besteak beste euskararengatik.
    Hori esanik, uste dut euskararen arnasguneak edo oro har euskaraz bizi diren herriak oso inportanteak direla euskararako. Ez da gauza bera ingurune erdaldun batean gure zirkulu txiki euskalduna izatea.

  • Hiltzen hil, geneak ez dute determinatzen gure pertsonalitatea ezta %1an, predisponitzen zaituzte % baten hala edo holakua izatera, vaina zure giro soziala, edukazioa… dira zure pertsonalitatea ta izateko era determinatuko dutenak, gauz arraz ezberdinak dira.

    Ta ikerketa asko ere esaten dute predisposizio hori %33an dela besterik ez.

    Bestela esaidazu, nolatan europako herri asko hemen bizitzen ziran jendearen ondorenguak izanda, nola dira hain ezberdinak, bai fisikoan , ohituretan, izateko eran…

    Gure “arraza” mendeetan zehar nahasi da, gauz bat da gure genetan duela milaka urte egon ziran jendearen geneen ezaugarriak izatea ta beste gauz bat, bakarrik hoien ezaugarriak izatea, berriro arras ezberdina da gauza.

    Sioux ta besteak akatuak izan ziran ia ia, ta erreseban sartuak, orain jada etatu batuak ez dute zerikusirik len ziranarekin, baina estatu batuak mende hauetan zehar ezaugarri batzuk, ohitur batzuk… desarroilatu ditu ta etorkinak ez dituzte kolokan jarri, ezta gutxiagorik ere.

    zeatik? Ba legeak beraiek egiten dituztelako. Erraza gero e?
    Estatu batuak 200 urte daramazki arrazismoarekin, esaten ez dela jende gehio han kabitzen, ta gezur hutsa da besterik ez.

    Ta guk bai errua degula hemengo kapitalistak han egin dutenarekin, hemengo kapitalistak hemengo dirua izan dutelako, hemengo jendearekin kontatu dutelako (ta kontatzen dutelako), beraz bai, erru asko daukagu egin zietenekin ta egiten ari dienekin.

    Ez da inolako arraza Euskaldunik babestu behar, bai ordea Euskal Herria, cultura ta hizkuntza, berriro arraz gauz ezberdinak.

  • Ez dakit ze demontre gertatzen zait vaina B ta V aldatzen ditut, albuan teklatuan daudelako izango da, edo nire geneak hórrela jokatzera bultzatzen nautelako agian. Kar kar.

  • Petu, zuzeun denetik dago, zorionez. Ez da gutxi, herri prakestu samsr honetanunrak.
    Arnsgneak… desagertuz doaz. Azkenarkin desagertuko da euskara kaletik. Ez duzu knparatuko Ondsrru ets BilbSegura eta Beasain, Arbizu eta Altsasu…
    Besterik da eremu erdaldunduetn ere arnssguneak sortu ezean jai dugula, edo hedabide euskaldun indartsuak sortu ezean…

  • Peru Dulantz 2014-08-23 09:34

    Bai, noski, denetik dago, baina azkenaldian ideia xelebre asko irakurtzen ari naiz, gehienak faszismo usain ikaragarria dutenak, gainera. Bestalde, arrazoia duzu, noski; badaude herri euskaldunagoak eta erdaldunagoak, eta, teorian, errazagoa da euskaldun gisa bizitzea herri euskaldun batean, baina faktore hori indarra galtzen ari da; batetik, herri erdaldunak euskaldunduz eta euskaldun hutsak zirenak erdaldunduz joan direlako, eta, bestetik, jendearen mugikortasunagatik eta komunikabideen eta teknologia berrien presentziagatik; horregatik, gero eta gehiago, norberaren esku dago euskaldun edo erdaldun gisa bizitzea. Eta, jakina, “arnasguneei” (edo, norbaitek esan duen bezala, “euskaltzaleei”) bereziki zuzendutako politika natalistak proposatzea erokeria hutsa baino ez da.

  • Peru.

    • Hortaz umeak eduki edo ez edukitzearen erabakia Merkatuaren beharren araberakoa da zure aburuz. Merkatuak langileak behar baditu umeak eduki daitezke, eta ez baditu behar ezin dira eduki?? Hori da kontua?? Nik ordea, nire ikuspuntu abertzaletik umeak edukitzea zinez beharrezkoa dela iruditzen zait. Gure komunitate etno-kulturala den Euskal Herriaren etorkizuna belanualdi berriengatik soilik bermatu daiteke.

    • Hortaz, lehenago esan dizudan moduan, lanik ez badago zertarako ekartzen dituzte etorkinak etengabe hirugarren mundutik?? Erantzuna esan dizut lehenago ere, egia ikusi nahi ez baduzu zure kontua da. Lana badago eta lana sortu daiteke, baino gehiago interesatzen zaie kanpotar eskirolez betetzea lan-merkatua jaiotze tasa autoktonoa sustatu baino.

    • Ez dut ulertzen zergatik den erokeria bat: Japonek demografia arazo handia du eta familientzako, bikote gazteentzako eta umeak dituen edo eduki behar dituen japoniar ororentzako diru-laguntza ehuneko handi bat ezartzen dute euren aurrekontuetan. Eta berdina gertatzen da Hego-korean, Israelen eta herri askotan. Gazako mezkitetan ere emakumeei umeak edukitzeko esaten diete, izan ere hori da palestinarrek Israeleri aurre egiteko duten arma nagusia, super-poblazioa. Eta Gazan bai direla txiroak, baina badute nazio-kontzientzia bat. Eta horregatik Israelek akatzen ditu horrenbeste ume, bertako emakumeei zuzendutako abixu gisa.
      Eta horren urrutira jun gabe, Extremadurako herri txikiak hustu ez daitezen amatasunarentzako 1400eurotako diru-laguntza sustatu du Extremadurako gobernuak.
      http://www.europapress.es/extremadura/noticia-ninos-nacidos-pueblos-menores-3000-habitantes-enero-2014-recibiran-ayuda-1400-euros-20140312130807.html

    • Niri erokeria ideologia progresista iruditzen zait, etikotasun faltsuaren ideologia. Niri erokeria iruditzen zait Kanpotarrentzako diru-laguntzetarako 142. 000.000. euro baino gehiago bideratzea eta umeak eduki nahi dituzten famila autoktonoentzako diru-laguntzarik ez izatea. Niri erokeria iruditzen zait 21.450.000 euro bideratzea aurrekontuetatik emakumeen aurkako “genero” indarkeriaz bizi diren negozioak (erakunde feministak etabar) finantziatzeko, eta “genero indarkeriaz” hildako gizonezkoentzako 0.00 euro bideratzea (2009.ko datuen arabera 26 gizon hil ziren euren bikoteengatik 59 emakumeren aurrean CISen arabera). Hori bai da erokeria.

    Historia ez da klase-borroka eterno bat. Historia HERRIEN arteko borroka eternoa da. Biziraupenaren aldeko borroka. Indartsuek irabazi egiten dute, eta gu bezelako herri ahulak pikutara joaten dira. Indarra ez dago soilik giharrean, ez dago soilik baldintza material eta ekonomikoetan. Indarra barnean dago, izpirituan, borondatean, gogoan eta ausardian. Herri hau kosta ala kosta bizirauteko borondatean. Euskal Herriak aspaldi galdu zuen bere izpirituaren indarra ideologia liberal eta progresistaz kutsatua.

  • Ez daudela laguntzak umeak dituztenentzako? Hemen bai,laguntza hbeagoak egon zimtezke ere baina baadaude. Ta jasotzen dutenei (bertakuak gehienak), ez zaie eskatzen ezer,ez prestatzea,ez lanik bilatzea…. Ta Gazan ez dute jateko beraz gutxigo kondoi batentzaku edo abortatzeko. Gauz asko ez dira Gazan sartzeen Israelek uzten ez dietelako. Ez dago gaizki emakumeak jasaten duten birtitzkeria ez jasateko edo jasan dutenei kaguntzeko,gaizki dago gizonentzaku ez izatea (ez badaude,nik ez dakit ta). Baina emakumeak mufitzen diran modun hori lortzeko,gizonak ere mugitu daitezke hori lortzeko.

  • Herri erdsldunduak apenas euskaldundu diren. Baina duela 40 urte zero entzuten zen lekuan bi entzutea dekulako. lorpen gisa saltzen da sarri, hutsaren hurrengo izanagatik. Harnasguneetatik etorriko da berreskuratzes, edo ez da etorriko.

  • Lehengoan nafarroako mendialdeko herri bateko taberna batean (gara eta berria zuten):

    “bi ebaki mesedez”

    Erantzuna: Poker aurpegia zerbitzariak.

    Ondorioa: ez jabe euskaldunak ez bezero euskaldunak ez diote inoiz esan zer den “bi ebaki” eta ez diote azaldu euskaraz minimo batzuk behar dituela manejatzeko. Bereziki jabeak.

    Ondorioa2: jabeei hartu behar zaizkie kontuak, ez langileei.