Munduko loreak bideo berria

    2013-11-21 Askapena

    Euskal Herriko Pailazorik jatorrenak izan ziren 2012ko internazionalista egunean Askapenak antolaturiko urte urrenean. Bertan, Altsasuko eta Sakanako haurrekin batera mural bat margoztu zuten, askatasuna eta herrien arteko xamurtasuna uztartuz. Irudi horiek baliatuz Munduko loreak bideoa egin dute. Haurtxoek eta herriek libre izan behar dute! Hamaika herri borroka bakarra!

    Iruzkinik ez

     

    Igor Goikolea brigadistaren testigantza Uhintifada irrati saioan

    2013-10-28 Askapena

    Aste honetako saioan Igor Goikolea izan dugu gonbidatuta Uhintifadaren microfonootan. Gasteizko gazte mugimenduko kideak Askapenak antolatutako brigadetan parte hartu zuen iragan udan Palestinan. Zisjordanian manifestazio batean parte hartzen ari zela Israelgo armadak atxilotu eta handik bi egunetara deportatu egin zuten. Harekin gertaera horretaz solasteaz gain, brigaden garrantziaz zein han eta hemen Palestinarekiko elkartasunean burutu beharreko […]

    Iruzkinik ez

     

    Elkartasun topaketak Lemoan larunbatean

    2013-10-15 Askapena

    Datorren larunbatean elkartasun topaketak izango dira Lemoan. Hain zuzen, EHL-etako (Euskal Herriaren Lagunak) kideak gure artean izango ditugu asteburu osoan. Larunbat arratsaldean, 19:00etan Kalejira internazionalista izango da, ondoren ekitaldia egingo da Lemoako plaza gorrian eta 21:00etan afaria egingo da Lemoako Karabie gaztetxean. Jarraian festarako aukera ere izango da bertan. Afariko txartelak nahi izatera Lemoako gaztetxean, […]

    Iruzkinik ez

     

    Argentinaren historia brigadisten begietatik

    2013-10-10 Askapena

    Kirchnerismoak hainbat urtetan zatitu eta indargabetu duen herri mugimendua berpizten ari da, gorakada epe bat sumatuz auzo eta kaleetan Internazionalismoa lantzen duten eginkizun eta praktikek berebiziko garrantzia dute, atzo bezala gaur ere, munduko herri langileak eta askapen prozesuak elkar elikatzeko Ia hilabete iraun duen brigada honetan, denbora gehiena Argentinan eman dugu. Bertan, herrialde honek duen […]

    Iruzkinik ez

     

    Pakitori omenaldia Arrasaten astelehenean, bere erailketaren 29.urteurrenean

    2013-09-29 Askapena

    Datorren astelehenean, hilaren 30ean, Pakito Arriaran arrasatear internazionalistaren erahilketaren 29. urteurrena izango da eta Pakito omentzeko hitzaldi-proiekzioa antolatu dugu Arrasateko Irati tabernan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, El Salvadorren grabatu berri duten De Arrasate a Chalatenango-De Chalatenango a Arrasate bideoaren proiekzioa izango da eta jarraian, Julio Cesar Monje euskal internazionalistaren parte hartzeaz gozatu ahal izango dugu.

    Iruzkinik ez

     

    Estradiziorik ez! Asier Guridi askatu!

    2013-09-23 Askapena

    Euskal errefuxiatua den Asier Guridi Venezuelan atxilotua izan ondoren, Askapenak ondokoa adierazten du: Askapenako kide internazionalistontzat prozesu bolibartarra saihestezina den erreferentzi iraultzailea da, sistema kapitalista-inperialistari aurre egiteko duen determinazioagatik eta era berean gizarte aske bat eraikitzeko erakusten  duen apostu garbiagatik. Horren adibide argiak dira Venezuelako oligarkia eta transnazionalei aurre eginda, herri sektoreek eta herri sektoreentzako […]

    Iruzkin bat

     

    Khalida Jarrarri elkarrizketa

    2013-09-15 Askapena

    Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen (PAHF) kidea, Palestinako Kontseilu Legegilean diputatua, eta Palestinako Kontseilu Legegilearen Presoekiko Komitearen presidentea. Palestinan dagoen Askapenaren brigadak Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen kidea eta Palestinako Kontseilu Legegilearen diputatua, elkarrizketatzeko aukera izan du. Khalida Jarrarri elkarrizketa Gaur 8-n argitaratutako elkarrizketa Elkarrizketan zehar herri palestinarraren egungo egoeraren eta okupazio sionistaren […]

    Iruzkinik ez

     

    Eraso inperialistarik ez Sirian!

    2013-09-04 Askapena

    EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatsuen aurrean, Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke: Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia Kapitalista-Inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde […]

    9 iruzkin

     

    Bi herri, desio bakarra: Independentzia!

    2013-08-07 Askapena

    Saharako uztaileko brigadaren azken kronika. Lehen asteko egunen abiadura azkarrak moteltzera egin du Ramadanaren eraginez, fenomeno erlijioso honek egunerokotasuna erabat baldintzatzen duela esan beharrean gaude. Eguneroko bizpahiru bilerak amaitu egin dira Sahara okupatuan, mugimendua etenda dago hirian arratseko zortziak hamargutxiagora arte, eta bazkaltzea bera ere zaildu egin zaigu. Orain ulertzen dugu beraz, bilera guztiak lehen […]

    Iruzkinik ez