Eta orain Errusia

    2014-04-02 I. Larrea

    Irak, Afganistan, Libia,  Mali … bata bestearen atzetik etortzen ari dira Mendebalarentzako ezerosoak diren gobernu eta herrien aurkako inbasioak, estatu kolpeak, ezegonkortze kanpainak eta mota guztietako ekintzak eta azpijokoak. Eta orain, indar erakustaldi gisa hiru eraso batera hiru kontinente desberdinetan; Siria, Venezuela eta Ukrania. Barruko kontraesanez eta gabeziez baliatuz, estatu bakoitzeko eta mundu osoko indar […]

    25 iruzkin

     

    Ahotsak behar ditugu

    2014-02-06 I. Larrea

    Ekimen interesgarria jarri dute abian Nafarroan herri mugimenduaren bozgorailua izango den komunikabide digitala sortzeko, eta helburu horretarako diru bilketa herritarrari ekin diote. Ekimen honek zerikusirik zuzena dauka 2013ko azaroan Audientzia Nazionalak agindu zuen Ateak Ireki komunikabide digitalaren itxierarekin. Itxiera horrekin batera www.egindezagunbideadonostia.com, www.etengabe.wordpress.com eta zarauzkoherrira.wordpress.com blokeatu zituen. Ez dira lehenengoak ezta ezagunenak ere baina azken […]

    2 iruzkin

     

    Espainia erreakzioaren eredua Europan

    2014-01-24 I. Larrea

    Azken asteotan Espainiako Erresumaren Gobernuaren ekimen eta adierazpen batzuek nazioarteko oihartzuna izan dute. Abortua Joandako urtarrilaren 19an  Parisen abortua eskubidearen aurkako manifestazioa burutu zuen Frantziako eskuin muturrak. Frantziako Asanblada Nazionalean abortua eskubidea errazteko eztabaidatuko diren bi proposamenen aurkako jarrera agertu nahi zuten manifestazio horrekin. Baina mobilizazio horren deigarriena “VIVA ESPAÑA”ren  oihuak eta pankarten leloa izan […]

    Iruzkinik ez

     
     

    Zergatik? Zertarako?

    2014-01-12 I. Larrea

    Sekulako ezuste politikoa izan zitzaigun joandako ostirala 10 EAJ, EH Bildu, Geroa Bai, LAB eta ELAk hurrengo egunerako manifestazio dei bateratua ezagutzera eman zutenean. Aurreko egunetan gertatutakoak ez zuen iradokitzen halako zerbait gerta zitekeenik. Batetik asteazkena 8a EAJk bere beso armatua bidali zuen Bilbora Guardia Zibilari laguntza ematera zortzi abokatuen atxiloketak gauzatzen, eta beti bezala […]

    25 iruzkin

     

    Le Journal du Pays Basque – Euskal Herriko Kazetak atea ixten du

    2013-12-20 I. Larrea

    Ipar Euskal Herriko kioskoetan 12 urtez egon eta gero bihar abenduak 21 argitaratuko du bere azken zenbakia frantsesez idatzitako Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Kazetak (LPB-EHK). Hegoaldean Gararekin batera dohainik banatuko dute bihar kioskoetan. Sud-Ouest egunkariaren monopolioari aurre egiteko eta Euskal Herriko borrokak eta ikuspegiak zabaltzeko asmoz sortu zuten LPB-EHK. Sud Ouest egunkariaren jabeek […]

    Iruzkinik ez

     

    Espainiaren batasuna Jaungoikoak aginduta

    2013-12-14 I. Larrea

    Ez dute ordu gehiegi behar izan Espainiako apezpikuek Kataluniako kontsultaren aurka agertzeko eta Espainiaren batasunaren aldeko aldarrikapena egiteko. “La conferència episcopal espanyola considera ‘moralment inacceptable’ i inadmissible la consulta” BIDEOA (0:34″): Jose Maria Tamayo. Espainiako Apezpikuen Batzarraren Idazkari Nagusia. Ez dugu Frankoren garaietara joan behar aurrekariak aurkitzeko. Duela zazpi urte antzeko zerbait egin zuten Euskal […]

    Iruzkin bat

     

    Gutxigatik

    2013-12-11 I. Larrea

    Denbora pasa moduan, besterik gabe, hemen duzue bideo ikusgarri hau. Trafiko istripuen kalte ordainak jasotzeko Errusian dagoen pikarokeriak eta Aseguru Etxeen baldintzek errusiarrak behartu dituzte bideo kamerak kotxeetan eramaten. Horri esker irudi harrigarriak ere grabatzen dituzte, esaterako, joandako otsailean Uralak aldean  700 zauritu inguru utzi zuen meteorito euriak. Bideo honetan hainbat trafiko istripu ikusi dezakegu, […]

    Iruzkinik ez

     

    Nire geneak ezkerrekoak eta independentistak dira. Eta zureak?

    2013-11-09 I. Larrea

    “Gizabanako bakoitzaren ideologia politikoa geneen menpe dago, hein handi batean” Harrituta utzi nauen aurreko esaldia ELHUYAR aldizkariaren joandako martxoaren alean agertu zen “Animalia kontserbadoreak, Animalia aurrerakoiak” izenburuko artikuluan irakurri dut, eta nahiko ondo laburbiltzen du artikuluaren mezua. Beren egileek, Arantzadi Zientzia Elkarteko Maider Iglesias Carrasco eta Carlos Cabido Quintas biologoek paralelismo bat marrazten dute hainbat […]

    3 iruzkin