AIk justizia sozialaren murrizketa nabarmendu du urteko txostenean

    2010-05-28 Ixa Larrazabal

    Amnesty International-ek, urtero legez, giza eskubideen egoerari buruzko urteko txostena egin du eta gobernu indartsuen erruz justizia soziala murriztu dela ondorioztatu du. Giza eskubideak krisi larrian daudela dio.

    Iruzkinik ez

     

    Bost olatu, bost kontinente

    2010-05-19 Ixa Larrazabal

    Amets batek jarri du Kepa Acero bidean. Munduari bira emango dio, bost kontinenteetan barrena, bost olaturen atzetik. Lehen geralekua, Namibia.

    Iruzkinik ez

     

    Komunikabideak eta manipulazioa

    2010-05-12 Ixa Larrazabal

    Felipe Lopez Aranguren soziologoak komunikabideek informazioa manipulatzeko erabiltzen dituzten trikimailuen inguruko hitzaldia eskaintzen digu bideo honetan. Hedabide batzuen estrategia nabarmena da, baina soziologoaren arabera larriagoa da, ustez neutroak diren komunikabideek gure pertzepzioan eragiteko duten ahalmena. Zeintzuk dira ordea gure iritzian eragiteko komunikabideek erabiltzen dituzten estrategiak?

    Iruzkinik ez

     

    Kasualitatea?

    2010-05-10 Ixa Larrazabal

    Deiak azalean dakarren argazkia esanguratsua da oso. Askotan ezkutatzen denak erakusten denak baino esanahi handiagoa duela esaten dute. Kasu honetan zati bat erakustea, ez da irudiaren erabilera sotila, mezu bat igortzeko trikimailu nabarmena baizik. Deiako azalean halako irudia kasualitatea denik ez baitu inork sinetsiko...

    Iruzkin bat

     

    Torturaren kontaketa

    2010-05-04 Ixa Larrazabal

    Iragan apirilaren 8an, Sergio Polo, euskal preso politikoa jipoitu zuen guardia zibil batek. Hona hemen Polok berak, gertaturikoaz egiten duen kontaketa (gazteleraz):

    Iruzkin bat

     

    Prentsa askatasunaren eguna

    2010-05-03 Ixa Larrazabal

    Maiatzaren 3a, 1993. urtetik, prentsa askatasunaren nazioarteko eguna dugu. NBEk duela 17 urte prentsa askatasuna sustatzea erabaki zuen, gizarte demokratikoen oinarria izan behar baitu prentsa askea, pluralista eta independenteak.

    Iruzkinik ez

     

    ETAkideak eta euskaldunak AEBtako telebistaren arabera

    2010-04-30 Ixa Larrazabal

    NBCn emititzen duten Chuck telesailean, protagonistak, CIAko agenteak, ETAkide baten aurka borrokatzen du. Juan Diaz Arnaldo ez da nolanahiko ETAkidea, gainera, azentu latinoa baitu adierazgarri gisa. Bere borroka kideak txapelarekin ageri dira, noski...

    Iruzkinik ez

     

    Ezjakintasuna argudio

    2010-04-28 Ixa Larrazabal

    Ezjakintasuna ohi dute euskaraz egin nahi ez dutenek bertako hizkuntza ez erabiltzeko argudio nagusi. Guztiek gazteleraz jakinda, zertarako egin euskaraz hitz egiteko esfortzua? Horixe dio euren logikak. Zentzu gutxiko logika da hori, ordea.

    Iruzkin bat

     

    Bidaia birtuala Sixtina Kaperan barna

    2010-03-29 Ixa Larrazabal

    Aste Santutako oporretan kanpora joateko aukerarik ez baduzu, bidaia birtualak egin ditzakezu. Asko dira, urtero urtero Vatikanora bisita egiten dutenak eta bertan Sixtina Kapera bisitatzen dutenak. Hara joan ezin dutenek ordea, badute orain Aita Santuaren egoitza nagusiko altxor hori ezagutzeko aukera.

    Iruzkinik ez

     

    Bush eta Clinton, Haitin

    2010-03-25 Ixa Larrazabal

    Clinton eta Bush AEBtako presidente ohiak, Haitin egon dira, aste honetan bertan. Lurrikarak suntsitu duen herrialdea berreraikitzeko laguntza eskaintzea zuten xede. Miseriari aurre egiteko bi presidente ohiek eraman zituzten proposamenek, ordea, ez dute interes berezirik piztu. Sarean bolo-bolo dabilena, Bushek, haitiar bati eskua eman ostean, Clintonen alkandoran garbitzeko egiten duen keinua biltzen duen bideoa da. Hona hemen Bushen keinua:

    Iruzkinik ez

     

    Alferrik galdutako talentua

    2010-03-19 Ixa Larrazabal

    Asko dira, langabezian geratu eta, berriz ere, liburuetara jo duten gazteak. Ate gehiago irekitzeko ikasten jarraitzen dute askok eta askok. Gazteak gehiegi formatuta daudela diote orain adituek, eta gerora lortzen dituzten lanetarako ezagutza "gehiegi" dituztela.

    Iruzkinik ez

     

    Gazako Gernika

    2010-03-17 Ixa Larrazabal

    Pablo Picassok 1937an margoturiko koadro famatuari esker Gernikako sarraskia munduaren begietara heldu da. Bonbardaketan hartan gertaturikora hurbiltzen gaitu. Gazako 25 artistek 30 metroko luzera duen horma irudia margotu dute. Koadroari, Gernikako Gaza deitzen diote, bertako sarraskia irudikatzen duelako. 1.400 hildako, horietatik 431 haurrak, 5.000tik gora zauritu... Horma irudi hori izan da "nahikoa da!" esateko artista gazteek bilatu duten modua:

    Iruzkinik ez

     

    Kazetaritza gizatiarraren alde

    2010-03-11 Ixa Larrazabal

    Kazetaritza gizatiarra defendatzen duten blog batean honako froga egin dute: "Zergatik nahi duzu kazetaritza gizatiar bat?" galdera luzatu dute, eta erantzunekin artikulu bat idatzi dute. Emaitza, 200 pertsonen artean idatzi duten artikulua.

    Iruzkinik ez

     

    Google: bilatzaile bat baino gehiago

    2010-03-10 Ixa Larrazabal

    Google ez da munduan gehien erabiltzen den bilatzailea soilik. Azken urteotako hazkundearekin, 'Don't be evil' leloa betetzea geroz eta gehiago kostatzen zaion enpresa da Google. Guk uste baino leku gehiagotan dagoena, guk uste baino gehiago dakiena eta jakin nahi duena. Bideo honek erraldoiaren dimentsioak konprenitzen lagunduko digu:

    Iruzkinik ez

     

    Alfonso Ussía, La Razón-eko altxorra

    2010-03-07 Ixa Larrazabal

    La Razón egunkariko irakurleen %10ak egunkari horren hautua Alfonso Ussía zutabegilearengatik egiten omen dute. Haren idatzirik ez balego, ez lukete La Razón erosiko eta horrexegatik egunkariko altxorra, bermea bilakatu da Ussía. Egunkari eskuindarrak erabateko babesa ematen dio idazle madrildarrari eta haren idatziak azalera ekartzen ditu sarri. Zer da La Razón-eko irakurleek Ussiarengan bilatzen dutena?

    Iruzkinik ez