ehmusikariak

MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak,musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.

Musika Bulegoaren aurkezpena

Datorren Ostegunean, Ekainak 11, Musika Bulegoa aurkeztuko da Bilbon, Stage Live aretoan (Uribitarte 8). Kontzertuak doan!! 20:30ean Hego Haizea + Ainara Ortega. 21:00etan Travellin' Brothers...