Donostian aldaketa posible da

    2011-05-20 Eneko Goia

    Hamabost eguneko kanpainaren ondoren, balantzea egiteko eta hausnartzeko garaia da. Oraingo hau hauteskunde kanpaina ezberdina izan da. Ezberdina izan da, lehen aldiz ez delako desio ez dugun protagonistarik agertu eta aukera guztiek eduki dugulako gure iritzia emateko eta eztabaidatzeko aukera. Kazetariek behin eta berriro esan digute kanpaina lasaia izan dela, eta nire ustez halaxe izan […]

    Iruzkinik ez

     

    Loiolako kuartelen eremua hiriaren zerbitzurako berreskuratu behar da

    2011-05-06 Eneko Goia

    Espainian derrigorrezko soldadutza amaitu eta hamar urtera, oraindik ere kuartel militarrek okupatuta daukate Loiolako lur eremu oso garrantzitsu bat. Donostiaren etorkizunerako ezinbestekoa da lur horiek berreskuratzea, Urumearen ardatzean proiektu estrategikoak garatzeko eta militarrek hipotekatzen dituzten terrenoak hiriaren zerbitzura jartzeko. Gure ustez, eremu horretan URUMEA XXI deitu diogun proiektua garatu behar da: gazteentzako etxebizitza gunea eta […]

    Iruzkinik ez

     

    Hauteskunde kanpainarako azken txanpa heldu da

    2011-05-05 Eneko Goia

    Gaur gauean hasiko da hurrengo Udal eta Foru Hauteskundeetarako kanpaina. Dudarik gabe, gaur guztiak gaude Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakiaren zain, horrek markatu baitezake hemendik maiatzaren 22raino biziko duguna, baina baita ere hurrengo urteetan bizi dezakeguna. Kanpaina hastear den honetan, hiru desio adierazi nahiko nituzke: 1.- Herritarrok aukera guztien artean aukeratzeko posibilitatea izan dezagula, eta […]

    Iruzkinik ez

     

    Diario de Odon ala Diario de Patricia?

    2011-05-03 Eneko Goia

    Gaur goizean gosaltzen ari nintzela “el Diario de Odon” delakoa irakurri dut, bertan dio SER irratian berarekin eztabaida izateari uko egin diodala. Joko zikina hasi dela ikusten dut, edo hobe esanda, jarraitzen duela ikusten dut. Aurreko astean Hirigintza zinegotziari ahoa berotu zitzaion, eta gaur zuzen zuzenean gezurrekin hasten gara.

    Iruzkinik ez

     

    Gutun irekia Carme Chacón Espainiako Defentsa Ministroari, Loiolako kuartelei buruz

    2011-03-25 Eneko Goia

    Carme Chacón andreari: 

     

    Jakin dudanez, gure hiria bisitatu duzu Donostiako Udalarekin lortutako akordio bat tarteko. Hain zuzen ere Espainiako ejertzitoak okupatzen duen eta Lore-Toki izenez ezagutzen dugun guneari buruzkoa da lortu duzuen akordioa. Ezin nezake espazio hori berreskuratzeagatik sentitzen dudan poza ezkutatu, hemendik aurrera herritar guztiok gozatu ahalko baitugu urte gehiegiz galarazi zaigun gune batez.

    Iruzkinik ez

     

    Sare sozialen eta enpresaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldia

    2011-03-17 Eneko Goia

    Lurgorri ikasle taldeak sare sozialen eta enpresaren arteko erlazioa izango du aztergai martxoaren 17an EHUren Donostiako campuseko Enpresagintza Fakultatean egingo den jardunaldian. Las redes sociales y la empresa ¿matrimonio perfecto? izenburupean, Igor San Roman adituak hitzaldia emango du. Niri dagokit hitzaldia eta hizlaria aurkeztea, eta benetan gustura egingo dut, asko interesatzen baitzait sare sozialen gaia. […]

    Iruzkinik ez

     

    Donostiako hiri-bilgune berria sortzeko akordioa

    2011-02-16 Eneko Goia

    Atzo arratsaldean, Madrilgo Diputatuen Kongresuan gure taldeak, EAJk, aurkeztutako legez besteko proposamenak aurrera egin zuen PSOErekin akordioa lortuta. Tabakalera proiektua, autobus geltokia eta AHTren geltokia gune berean eta elkar kontuan hartuz integratzeko legez besteko proposamena da onartutakoa. Dudarik gabe, Donostiaren etorkizunerako akordio garrantzitsua da atzokoa eta hiriaren erdigune berria sortzeko aukerak eskainiko ditu.

    2 iruzkin

     

    Donostiak aurrera egin dezan lanean ari gara gaur Kursaaleko konbentzioan

    2011-02-12 Eneko Goia

    Donostia aurrera. Asmo horrekin ehun pertsona inguru lanean ari gara gaur Kursaalean. Donostiaren etorkizuneko erronka nagusien gainean hausnartzen eta irtenbideak proposatzen ari gara. Lau ardatz nagusiren gainean ari gara lanean: Donostiaren nortasuna, ekonomia lehiakorra, hiri irekia eta hiri bizia. Izan ere, Donostiako alkate izateko nire hautagaitza aurkezteko egun hau lanerako eguna da guretzat. Donostiak guztien beharra baitauka aurrera egiteko. Eta guztiok egin nahi zaituztet "Donostia" izeneko proiektu honen partaide zuzenean edo www.enekogoia.com blogaren bitartez.

    Iruzkinik ez