Munduko Poesia Kaierak

    2014-03-25 Patxi Gaztelumendi

    Aurreko martxoaren 21ean, Munduko Poesia Egunean, Munduko Poesia Kaierak proiektua aurkeztuko zuen Susa argitaletxeak Donostia eta Iruñean. Egitasmo berri honen bitartez, euskarari ekarriko zaizkio munduko poeten lanak, kaieretan bilduta. Kalean dira lehen hiru zenbakiak: Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire. Anton Garikano (Trakl) @bsarasola (zuzendaria) eta @inhigoaranbarri (Cesaire) Munduko #Poesia @Kaierak aurkezten pic.twitter.com/9JQewqjQQr […]

    Iruzkinik ez

     

    Pete Seeger eta bere kantak euskarari ekarriak

    2014-02-03 Patxi Gaztelumendi

    Duela astebete hil zen Pete Seeger kantari eta kantugile estatubatuar handia. Haren itzala begi-bistakoa izan da mundu osoko kantari ugarirengan, baita Euskal Herrian ere. Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri. Azken urteetan ere […]

    2 iruzkin

     

    Musutruk hizkuntzak lantzen

    2013-11-21 Patxi Gaztelumendi

    Astean behin euskara eta ingelesa hitz egiteko geratzekoak gara, Bilbon. Ordu betez hizkuntza batean aritu, eta gero trukean bestean aritzeko laguntza eskainiko dugu. Helburua euskaraz eta ingelesez berba egiteaz gain, Bilboko lekuetara bisitak egin, museoetara joan, solasaldi atseginak izan, jendea ezagutu eta ohiko mintzaltaldeek egiten dutena egitea, bai ingelesez zein euskaraz. Ekimenaren filosofian, guzti hau […]

    Iruzkinik ez

     

    Larrabetzu #eskura mugikorretarako aplikazioa martxan

    2013-10-14 Patxi Gaztelumendi

    Herriko lehenengo aplikazio soziala. Gure herriaren barri, poltsikoan bertan. Agenda bat, albisteak, argazkiak edo behar duzun guztia. Orain herriko informazioa eskura, klik egin eta oso erraz erabiltzeko moduan. Herrian garatutako teknologia, mundu guztiari erakusteko moduan. Bi herritarren artean landutako tresna hau; aurrerantzean, herriko elkarteek, udalak, eskola, kultur taldeek eta gura duen guztiak baliatu ahal izango […]

    Iruzkinik ez

     

    Mahai gainekoak hizketagai

    2011-09-14 Patxi Gaztelumendi

    Irailarekin hasi da ikasturtea. Eskolara doaz ikasleak, lanera hezitzaileak, sukaldariak, zaintzaileak… eta gurasoak iraileko gastuak xahututa, etxean lasai antzean geratzen dira. Irailean gaude, eta solasgai bat daukagu mahaigainean: mahaigainekoak. Ez gara liburu eta testuliburuetaz ari, ez ditugu matematikak aipatuko, ez euskal curriculum delakoa… elikaduraz mintzatzea dugu xede. Jatekoaz, ahoratzen dugun horretaz berba egingo dugu.

    Iruzkinik ez

     

    Literaturia euskal letren asteburua

    2011-06-02 Patxi Gaztelumendi

    Asteburu honetan, Literatura euskal literaturaren plazaren hirugarren edizioa burutuko da Larrabetzun. Liburu aurkezpenak, errezitalak, kontzertuak, antzerki emanaldiak, poesia errezitalak, herri bazkariak, umeentzako literaturiatxue eta beste hamaika ekitaldi gehiago izango dira.

    Iruzkinik ez

     

    Susa, literatura eta sareaz zenbait hitz

    2011-05-26 Patxi Gaztelumendi

    Izagirre beltz, egurra ematen… izenburuko artikulua irakurri ostean (Sustatu, 2001/05/25), lagunarteko mezuren bat edo beste izan ditut. (Pribatuak) Eta nik ere, kulturgintzan eta sarean hacktibista naizen honek, iritzia emateko, hitza hartzeko beta ukan dut. Erantzun bat jarria dut Sustatuko mezu zerrendan, baina gero eta zailagoa egiten zait editorerik gabeko formularioetan berbak idaztea, wordpress software librera […]

    4 iruzkin

     

    Lapiko Kritikoak paperean ere pentsatzen du

    2011-05-11 Patxi Gaztelumendi

    Pentsamendu aldizkari bat sortu da Euskal Herrian, XXI. mendeko pentsalariak batzen dituena. Pentsamendua. Oraingo gazte eroek filosofia eta teoria kritikoa uztartzen dute. Sarean abiatu, eta paperean ere murgildu dira. 145 orrialdeko liburu formako aldizkari trinkoa da Lapiko kritikoa. Den dena testua, dena sakona. Dena pentamendua. Dena euskaldunek sortua, hemen eta han. Euskal Herrian bertan, zein […]

    Iruzkinik ez

     

    Internazionala munduko 47 hizkuntzatan

    2011-05-01 Patxi Gaztelumendi

    Maiatzaren lehena gaur. Munduko langile guztion eguna. Mundu osoan, langileriaren eskubideen alde, ahotsa altxatuko da gaur. Kaleetan, manifestazioetan, sindikatu, langabetu, ikasle eta emakumeen deialdietan. Sarean ere, gero eta gehiago ikusten ditugu langileriaren inguruko albisteak, protestak, mobilizazio berriak. Harresiak eta hormak erori diren arren, langile klasea bere horretan da. Batzuk patroi dira, besteak menpeko. Batzuk agindu […]

    Iruzkinik ez

     

    V for Bildu abiatu da Euskal Herrian

    2011-04-30 Patxi Gaztelumendi

    Sarean zabaldu da, sarean ari da hedatzen. Oso ordu gutxitan, munduari bira emango dio deialdiak. Debekuen gaineko irudimen sorta, filme ezaguneko irudiak eta euskarazko ahotsari Rubalcabaren mehatxua gehitu zaio. V de Bildu izenarekin zabaldu da ekimena. XXI. mendeko debekuei, bestelako erantzunik eman dionik bada inguruan. Hacker kulturak, desobedientzia zibilarenak eta abertzaletasun berriak bat egin dute.

    Iruzkinik ez

     

    Txikia zuen guda izena

    2011-04-14 Patxi Gaztelumendi

    Eustakio Mendizabal Txikia gogoratzen hasi dira Algortan, 1973ko apirilaren 19an poliziak hil zuen herrian. Orduan jaiotakoa naiz ni, eta gaurkoan memoria astintzeari ekin diot. Sarean abiatu naiz dauden dokumentu, sarrera, biografia, kantu eta bideoak biltzen. Pantxo eta Peioren kantua abestutakoa naiz, urteotan... txikitatik beste asko bezala. Txikiaren poemak irakurri nituen bere garaian, baina konturatu naiz, gutxi dakigula gure historia hurbilaz. Gure ondoan hil eta hil zituztenen gainean.

    3 iruzkin

     

    Esteban Muruetagoiena, hurbilpen herritar bat torturaren gaiari

    2011-03-24 Patxi Gaztelumendi

    Hiritar foro bat antolatu berri da Iruñean, Esteban Muruetagoienaren oroimenean. Ekitaldi ezberdinak eta oso deigarriak antolatu dituzte Golem zinemetan asteburu honetarako. Esteban Muruetagoiena, medikua izan zen, 1982an torturen ondorioz hil zena. Nire artikulu honen helburua, Esteban gertuagotik ezagutzea izan da. Interneten aurkitutako informaziotik abiatuta, osatu dudana. Foroak berak, zelan ez, gai eta hizlari interesanteak ditu. Gonbidapen bat ere bada, irekia.

    5 iruzkin

     

    liburu-e: batez ere irakurtzeko direlako

    2011-01-29 Patxi Gaztelumendi

    249 liburu elektroniko gehiago sarean. Klik bakarrean, klik egin eta irakurtzeko moduan. 249 liburu epub edota pdf formatuetan. Irakurgailu elektronikoetan irakurtzeko moduan. Euskarara ekarritako klasikoak, euskaraz sortu eta dagoeneko klasikotzat ditugunak. Armiarma.com gunean, liburu-e nahi beste.

    3 iruzkin

     

    Orsai aldizkaria eskuetan hartuta

    2011-01-04 Patxi Gaztelumendi

    Hernan Casciari blogariak sarean iragarritako aldizkaria, eskuartean daukagu jadanik. Saretik sortutako argitarapena da, paperean mundu hispano osoan banatuko dena, toki bakoitzean prezio edo salneurri ezberdin batekin. Aldez aurretik egindako harpidetza erosketa handien bitartez, eta Euskal Herrira ere heldu da dagoeneko. Eskuartean daukagu, Bilbon osatu dugun taldeko irakurleok ere.

    4 iruzkin

     

    Zelan joan da urtea? albisteak 2.0 10

    2010-12-20 Patxi Gaztelumendi

    Urteak hamaika egun ditu. Bukatzeko. Eta hamaika hilabete eta gero, badugu amaitzeko hamaika arrazoi ere bai. Gogoratzeko beste horrenbeste, edo gehiago. Guk, Hamaika telebistan aurtengo azken saioa egin dugu. Eta google zein youtubek urteari egin dioten errepasoak erakarrita, kazetari eta lagunei ere urteaz galdetu diegu.

    3 iruzkin