Etxarri-Aranatzek independentzia babestu du (%94) galdeketan

    2014-04-13 J. Uria

    Nafarroako Etxarri-Aranatz (2.500 biztanle) izan da independentziaz bozkatuko duen lehen herria. Alde egin ere, %94ak baiezko botoa eman dio

    3 iruzkin

     

    Madrilgo prentsa Kataluniako prozesuan

    2014-03-17 J. Uria

    Ezerk harrituko ez gaituela uste dugunean, hara non Madrilgo egunkariek kalamitate handiago bat agertzen duten haien azaletan. “Nazionalismo periferikoei” kaskarreko komunikatiboak ematea dute laket. Euskal Herria baino gehiago, Katalunia da azken urte parean haien hizketagai kuttuna. Horixe bera aztertu du Media.cat fundazioaren txosten batek: “Kataluniako egunerokoa Espainiako prentsaren azalean (2011-2013)”. El Pais, El Mundo, ABC […]

    Iruzkinik ez

     
     

    Nork asmatu du iragarpena eta nork ez?

    2014-02-21 J. Uria

    Badaukagu albistea. Hamaika gauza ezberdin esan dira egunotan, baina errealitatea bat eta bakarra da. Zein hedabidek asmatu du gertatu dena eta zeinek ez?

    3 iruzkin

     

    Hau al da dena, Barcina?

    2014-02-13 J. Uria

    Ustelkeria. Hitz bat gailendu bada UPNk PSNrekin abiatu zuen legealdian horixe da; diru publikoaz aberastu denaren kiratsa. Orain, hari guztiek mataza berera garamate: maiatzaren 25eko hauteskundeetara. 

    Iruzkinik ez

     

    Azkunak ez ditu alkate frankisten koadroak kendu nahi

    2014-02-13 J. Uria

    Munduko alkate hoberena izendatutako Iñaki Azkuna Bilboko alkateak defenditu egin du alkate frankisten koadroak Bilboko udaletxean mantentzea. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, argudiatu du. EH Bilduren eskakizunari ezetz erantzun dio Azkunak, eta abertzaleen aurka egin du: “Orain sumintzen dira hauek 40 urtez manifestazioetan hiltzaileen koadroak erakutsi eta gero?”, “Niri eman nahi dizkidate demokrazia […]

    6 iruzkin

     

    Filtrazio mundialak (edo gure bazterrak nola nahastu)

    2014-01-22 J. Uria

    Ia gatazka bezain zaharra da Espainiako hedabideen eta Barne Ministeritzaren arteko harreman estua.

    2 iruzkin

     

    Giza Eskubideak. Bakea. Konponbidea

    2014-01-10 J. Uria

    Eskerrik Asko Velasco. Tantaz Tantak deitutako manifestazioa debekatu eta gero, EAJ batu zaio Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, LAB eta ELAri. “Giza Eskubideak. Bakea. Konponbidea” lelopean abiatuko da larunbatarekin manifestazio isila La Casillatik, 18:00etan. Geroa Bai ere atxiki zaio egitasmoari. “#eskerrikaskovelasko”(r)i buruzko Txioak

    Iruzkinik ez

     

    Bi txio argi (eta beste bi kafkiano)

    2014-01-08 J. Uria

    EPPKren adierazpen historikoa heldu eta 11 egunera (El Paisek “Los presos se rinden a la ley” titulatu zuela ezin ahantzi) gutxienez zortzi lagun atxilotu dituzte [Informazioa Berrian]. Tartean daude urtarrilaren 4an Durangon preso ohiek egindako prentsaurrekoan parte hartu zutenak. Adierazpen horren edukian sartu gabe —egindako mina aitortuz eta legera moldatuz— , iraganeko egunkariek eta biktima batzuek “No nos […]

    3 iruzkin