Sinadura

    Unibertsitate ikasketak bost fasetan

    2014-04-15 Lander Arretxea

    Ongi bidean, ibilbide unibertsitarioa (oraingoz) amaitzen ari naizen honetan, ezin izan diot unibertsitatea hizpide duten lerro batzuk idazteko tentazioari eutsi. Datorren urtean zein bide hartuko duten erabaki ezinik izango dira makina bat nerabe. Horiek izutu edo argitzeko, hona unibertsitatearen deskribapena, lau urtez etxetik kanpo eta letretako gradu batean murgilduta aritu den ikasle baten begiradatik: Unibertsitatera […]

     

    Futbol estadio berrien ertzak

    2014-04-09 Lander Arretxea

    Atzo aurkeztu zuen Jokin Aperribay Realeko presidenteak Anoeta futbol estadioa birmoldatzeko proiektua. Baliteke proiektuak beste batzuekin lehiatu behar izatea, lehiaketa publikoa egingo baita, baina ez dirudi hala izango denik. Proiektu berriarekin estadioa borobildua izango da, ertzik gabea; eta 40 milioi euro inguruko kostua izango du. Proiektuaren baitan daude miniestadioaren birmoldaketa eta hockey zelai baten eraikuntza […]

    5 iruzkin

     
    Sinadura

    Tortura eraginkorra da

    2014-04-04 Lander Arretxea

    Tortura eraginkorra da, ongi egiten denean batez ere. Era guztietako umilazioak, eraso psikologikoak eta aztarnarik utziko ez duten zigor fisikoak behar bezala uztartzen direnean, ez du sekula hutsik egiten. Eraginkorra da, besteak beste, ETAkide bat atzeman eta inkomunikazio egoeran ezarri ostean, bestela inondik inora emango ez zukeen informazioa lortzeko; eta eraginkorra da, nola ez, nahi [...]

     

    Independentziaren atarira, Diagonaletik

    2014-04-03 Lander Arretxea

    Miloi eta erdi laguneko uholde kontrola ezinak independentziaren bidea hartzera behartu zuen Mas; 400 km-ko giza katearen indar erakustaldiak Madrilgo gobernua izutu eta Kataluniaren aldarrikapena mundura zabaldu zuen; eta hirugarren Diadak, balizko erreferendumaren bezperatan, berau gauzarazi eta baiezko bikoitza nagusitzea lortuko du, kataluniarrak independentziaren atarira eramanez. Hori da, bederen, azken urteotan mugimendu independentista gidatu duen ANCk […]

    Iruzkinik ez

     

    7 bitxikeria How I Met Your Mother telesailaz

    2014-03-31 Lander Arretxea

    Azken urteotan, zuotako askok Mad Men, Breaking Bad, The Wire eta antzerako telesail goraipatuak ikusten zenituzten bitartean, nik askoz axalekoagoa den ‘How I Met Your Mother ’ edota ‘Como Conoci a Vuestra Madre’-ri eskaini dizkiot aisaldi, ikas, eta lan orduak. Zergatik aitorpena orain? Bada, 20tik gora ataleko 9 denboraldiren ostean, gaur bertan –ameriketako diasporarentzat, atzo– […]

    2 iruzkin

     

    Egiguren: “EAJren nazionalismo sabinistatik aldendu behar da ezker abertzalea”

    2013-08-15 Lander Arretxea

    Jesus Egiguren PSEko presidenteak ETAk behin-betiko su-etena iragarri osteko egoera aztergai duen liburua argitaratu berri du: Ven y cuéntalo: El oasis vasco. 2011n Luis Rodriguez Aizpeolearekin batera idatzi zuen ETA, las claves de la paz liburuaren jarraipena da.

    8 iruzkin

     
    Sinadura

    Zerrendak eta errelatoak

    2013-05-14 Lander Arretxea

    Miresten ditut iritziak xehetasun, aipu eta dataz atontzeko gaitasuna dutenak. Nire memoria alperregia da, ezgauza. Ipuin-liburuak dira horren erakusgarri; kontakizun bat irakurri orduko, apenas gogoratzen dudan aurrekoaren amaiera. Akaso horregatik dut  zerrenda eta oharrez betetako koadernoak pilatzeko ohitura kontrola ezina. Ezjakinok interneten laguntza estimagarria dugun honetan ere, badaezpada bildutako dokumentuz mukuru dago nire ordenagailua. Gogoratzeko [...]

     
    Sinadura

    Zerrendak eta errelatoak

    2013-05-14 Lander Arretxea

    Miresten ditut iritziak xehetasun, aipu eta dataz atontzeko gaitasuna dutenak. Nire memoria alperregia da, ezgauza. Ipuin-liburuak dira horren erakusgarri; kontakizun bat irakurri orduko, apenas gogoratzen dudan aurrekoaren amaiera. Akaso horregatik dut  zerrenda eta oharrez betetako koadernoak pilatzeko ohitura kontrola ezina. Ezjakinok interneten laguntza estimagarria dugun honetan ere, badaezpada bildutako dokumentuz mukuru dago nire ordenagailua. Gogoratzeko […]

     

    Ikasi?

    2013-04-11 Lander Arretxea

    Une honetan bertan, ez dira gutxi izango datorren ikasturteari begira jarriak direnak, unibertsitatera lehen aldiz -edo enegarrenez- joateko asmoz. Beste askok ostera, gurasoek behinola gomendatutakoa ikastearen frustrazioa jada horren miresgarri ez zaien horditze ostegundar batekin itotzen dihardute ziur asko. “Lehenengo ikasketak, eta gero gerokoak“. Esaldi honen oihartzunpean egin dugu hainbatek nerabezaroko bide labainkorra. Zentzuz jantzitako [...]

    Iruzkinik ez