20 urtez Freddie Mercury gabe

    2011-11-24 N. Lazkano

    Gaurko egunez, duela 20 urte, nazioarteko rockaren ahotsik onenetakoa betiko itzali zen: Farrokh Bulsara, Freddie Mercury ezizenaz ezaguna, hil egin zen hiesaren ondorioz okertutako pneumonia batek jota. Queen taldeko kantaria azkeneko momentura arte egon zen taula gainean eta pasa den maiatzean BBC 2k emititutako dokumentalean (“Queen. The Days Of Our Lives”), bere azken emanaldia ikus […]

    Iruzkin bat

     

    Rouco Varelak esana

    2011-11-23 N. Lazkano

    Espainiako apezpikuen osoko biltzarreko irekieran, Rouco Varelak krisia eta egungo familia eredua aipatu ditu. Ez da ohiko diskurtsorik apur bat ere aldendu, abortua eta ezkontza homosexualak kritikatu ditu. Eta ezetz asmatu zein izan den krisiaren arrazoia?

    Iruzkin bat

     

    Zenbat paper xahutzen da hauteskunde kanpainan?

    2011-11-18 N. Lazkano

    Egunotan postontzia hauteskunde-propagandaz bete zaigu –batez ere 18 urte gorako jende asko bizi bada etxean– eta , azkenean, ezertarako balio ez duen paper mordoa pilatzen dugu. Papera birziklatzeko erabiltzen dudan ontzia ikusten dudan bakoitzean, sastada mingarri bat sentitzen dut bihotzean. Benetan, paper zarrastelkeria hori guztia ekidin daiteke; batez ere, gaur egun herritar gehienon eskura dauden […]

    Iruzkin bat

     

    Adimen artifiziala eta GPSak euriteak aurreikusteko

    2011-11-08 N. Lazkano

    Asteburuko euriteak hondamena eragin du Euskal Herriko hainbat puntutan. Euria egingo zuela aurreikusi zuen Euskalmetek, baina horrenbeste…  ez. Euria egingo duen edo ez aurreikustea erraz samarra da meteorologia agentzientzat, baina prezipitazioen intentsitatea eta momentua ezagutzea, aldiz, ez. Hala ere, hemendik aurrera hori posible izango da, Berrikuntzarako Ibermática Institutuak (i3B) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak asmatutako sistemari […]

    Iruzkinik ez

     

    Zabortegi elektronikoak herrialde pobreenetan barreiaturik

    2011-11-02 N. Lazkano

    Ordenagailu berria erosi duzu, arinagoa, indartsuagoa, ederragoa eta txundigarriagoa, eta “zaharra” zakarretara bota duzu. Bihar azken belaunaldiko telefono mugikorra erosiko duzu, merkaturatutako azken modeloa eta berdin egingo duzu “zaharrarekin”. Baina, ba al dakizu nora joango den zabor elektroniko hori guztia?

    Iruzkinik ez

     

    Windows XPk 10 urte bete ditu

    2011-10-31 N. Lazkano

    Windows XP sistema eragilea duela 10 urte merkaturatu zen. Ondoko infografian, duela 10 urte eskaintzen zituen aurrerapenak eta gaur egun Windows 7k eskaintzen dituenak konparatzen ditu. Interesgarria da batzuetan atzera begiratzea horren denbora gutxian gauzak zenbat aldatu diren ikusteko.

    Iruzkinik ez

     

    Astean zehar hartzen duzun kopa bakoitzak ekonomia kaltetzen du

    2011-10-25 N. Lazkano

    Ziur azken aldian lanetik irten ondoren lagunekin edo lankideekin trago batzuk hartzera joan zarela, eta oso posiblea da ere denbora oharkabean pasatzea eta etxera gauerdia pasata iristea, nahiz eta hurrengo goizean lanera joan behar. Ba jakin ezazu, astean zehar eguzkiak alde egin ostean hartzen dituzun kopa horiek guztiak eragina dutela diru-kutxa publikoetan, enpresetan eta, oro […]

    Iruzkin bat

     

    Euskal Herria gaurtik aurrera

    2011-10-21 N. Lazkano

    Nolakoa izango da Euskal Herria gaurtik aurrera? Nolakoa izatea gustatuko litzaiguke? Zer da euskaldunok merezi duguna?

    Iruzkinik ez

     

    AEBetako herririk txikiena salgai

    2011-10-14 N. Lazkano

      Buford herrixkan (Wyoming, AEB) pertsona bakarra bizi da, Don Sammons. Semeak herria uztea erabaki zuenetik, Buford AEBetako herririk txikiena da. Orain Sammons da alkatea eta postetxeko, dendako, tabernako eta gasolindegiko jabea. Baina erretiratzear dago eta alkatetza berrirako hautagai eta hautesle faltan, herria salgai jartzea erabaki du.

    Iruzkinik ez