Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

    2014-06-18 Peru Zarate

    Tristea da besteen miserien kontura poztu beharra… baina ze arraio, besterik ez dugu. Euskal futbol selekzioa ukatzen duen taldeak heldu bezain laster egin beharko du hanka Brasildik. Munduko txapelketatik at gelditu den lehenbiziko selekzioa izan da. Horren kontura barre pixka bat egiteko prest sarean bolo-bolo dabiltzan irudiekin?

    4 iruzkin

     

    Euskal hirietako lau monumentu sinboliko

    2014-05-06 Peru Zarate

    Jainkoak eraikitzea omen da estatua erraldoiak egitea. Horrelako handikiak badaude gure hiriburuetan:

    3 iruzkin

     

    Heriotza zigorrarekin hildako gehiago 2013an

    2014-03-27 Peru Zarate

    Amnesty Internationalek urteroko heriotz zigor eta exekuzioen txostena argitaratu berri du. Txina, Iran, Irak, Saudi Arabia eta AEB dira, hurrenez hurren, epaileen erabakiz heriotza eragin duten estatu nagusiak. 2012tik 2013ra zerrenda beltz honetara batu zaizkie beste lau herrialde: Vietnam, Nigeria, Kuwait eta Indonesia.

    Iruzkinik ez

     

    Piperpotoaren tokian Nafarroako bandera jarri dute arrantzaleek Donostiako udaletxean

    2014-02-28 Peru Zarate

    Arrantzaleak itzuli dira. Iruñetik Donostiara egin dute bidea. Oraingoan espainiar bandera kendu eta nafarra jarri dute bere tokian. Otsailaren 27an igotako bideo batean erakutsi dute balentria. Negu Gorriak-en Gora Herria! abestiaren doinuarekin egin dute bideoa. Igeldo eta Aiete bisitatu zituzten udaletxe parean dagoen piperpotoa kendu aurretik. “Irudimena eta desobedientzia” aldarrikatu dute arrantzaleek.  

    Iruzkinik ez

     

    “Frontón”, esku pilotako bideojokoa iPhone-ean

    2014-02-24 Peru Zarate

    Bainet eta Pulsar Concept-en eskutik, “Frontón” jolasa heldu berri da App Store-ra. Esku pilotaren emozioa sakelekoan txertatu al dute? Hurrengo lerroetan daukazu jolasaren analisi xehea. Ez da ohikoa esku pilota bezalako tokiko kirol batek bideojokoen mundura jauzi arrakastatsua egitea. Ez da saiatu ez direlako, ez baita frontoia hiru dimentsioetara eraman den lehenbiziko aldia. Aurrez, ordenagailuetan […]

    Iruzkin bat

     

    Asmatu 15 euskal abesti Whatsappen (eta +)

    2014-02-06 Peru Zarate

    Ez dakigu euskal esaera zahar ‘watsapeatuen’ egileek eginak diren ala ez; gutxienekoa da. Sakelekotik beste asmakizun sorta batzuk dabiltza bolo-bolo: euskal abestiak eta euskal musika taldeak. Motza baino motzagoa da post honen egilea, eta zuzeularien laguntzaren bila dator. Den denak asmatzeko gai zara? Euskal abestiak:   Euskal Herriko musika taldeak: Gozatu blogetik ateratakoa da euskal […]

    5 iruzkin

     

    Bideo honek neuronak urtuko dizkizu

    2014-01-28 Peru Zarate

    Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak dauzka bideo honek: bizkortasuna, kolore deigarriak, geometria aldakorra… 14 taldek sortu dute animazioa, bakoitzak 12 segundu independienteki landuz. 48 orduz egin zuten jarraian lan, zu 3 minutu pantailatik begirik kendu gabe egoteko. “The Ecstatic Energy of Geometry” esaldi ulergaitza eta […]

    Iruzkinik ez

     

    Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak

    2014-01-21 Peru Zarate

    “Asier eta Biok” aretoetan eman berritan, euskal gatazka biolentoa mintzagai duten ikus-entzunezko lanak udazkeneko perretxikoen tankeran ari dira hazten.

    5 iruzkin

     

    Munduko emakume zatarrenaren hitzaldi ederrena

    2014-01-20 Peru Zarate

    “Lizzie, egiguzu fabore bat zeure buruari tiro bat emanda”. Horrelakoak irakurri eta entzun behar izan ditu Lizzie Velasquezek bere bizitzako 24 urteetan. Jaiotzetik duen gaixotasun arraro baten erruz bere gorputza ez da gizentzeko gai, eskuineko begitik ez du ikusten, eta azala erabat zahartuta dauka. “Munduko emakume zatarrena” izenburupean bere irudia eskegi zuten youtuben. Gaur egun, […]

    Iruzkinik ez

     

    Ikasten ez despistatzeko (sasi)gomendioak

    2014-01-10 Peru Zarate

    Buru-belarri etxera kalabazarik ez eramateko? Jo eta su sudurra liburutik altxa gabe? Asteburutan ere etxean? Eta, hala ere, gelditzen zaizkizun azterketetan zulora joango zarela uste duzu?

    Iruzkin bat

     

    Odolik ez da faltako: Zumalakarregi Vs Agirre

    2014-01-08 Peru Zarate

    ‘Ataun of the Dead’ zonbien filmak segida izango du. Bigarren zatiak Joxean’s Hileben darama izenburu, eta Jose Antonio Agirre lehendakariari egiten dio erreferentzia. Urtarrilaren 17an estreinatuko da, eta trailerra gaur eman dute argitara.

    Iruzkinik ez

     

    5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko

    2014-01-07 Peru Zarate

    Opari egunak pasata askok telefono adimendun berria izango duzue patrikan. Autobusean edo komunean jesarri zarela, denborapasa ibiltzeko tresna ezin hobeak ere badira sakelekoak. Jarraian dauzkazu behin hasita ezin eten daitezkeen doako bost jolas. Dibertigarriak izanagatik, hobe lukete engantxatzeko arriskuari buruzko oharra balute. Baduzu beste proposamenik?

    3 iruzkin

     

    Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?

    2013-12-22 Peru Zarate

      Gabonen aurreko sukarretan gaude, kaleak argiz beteta, familiak tradizioaren legez elkartzekotan eta opari batzuk ere jasotzeko itxaropenez. Geuk badugu oparigile partikularra: Olentzero ikazkina. Baina, nor da geure mugetatik at ardura hori dagokion pertsonaia?

    7 iruzkin

     

    Emaiozu muturrekoa Francori!

    2013-12-16 Peru Zarate

    Patxi zaharrak ohetik infernurako bidea hartu zuenetik nahikoa euri egin du. Egundoko samin arrastoa utzita joan zen. Horren mendeku artistikoa Eugenio Merinok prestatu du: Punching Franco du izena, eta artistari salaketa bat irabazteko balio izan dio.

    Iruzkin bat

     

    Ikusi nola ezabatu duten Jang Song-thaek dokumental batetik

    2013-12-09 Peru Zarate

    Ipar Korea “munduko herrialde itxiena” izateko informazio ugari heltzen da mendebaldera. Azken eskandalua: Kim Jong-Un “lider maitatuaren” osaba eta goi kargua bota dute “bizitza gaiztoa” eramatearren. Telebistako dokumental baten errepikapenean betiko desagerrarazi dute Jang Song-thaek.

    Iruzkinik ez