Mintza Eguna izango da larunbatean Izarran

    2014-05-28 Euskaltzaleen Topagunea

    Euskal Herri osoko mintzalagun eta euskaltzaleek jai giro ederra izango dute larunbat honetan Izarran (Urkabustaiz, Araba). Zuia kuadrillako mintzalagun eta lagunek egun osoko egitaraua antolatu dute gerturatu nahi duten guztientzako, eta herriko gazteen eskutik gauerarte luzatuko da Mintza Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]

    Iruzkinik ez

     

    Martxan da hiztegitxoak.eu webgunea

    2014-01-16 Euskaltzaleen Topagunea

    Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea jarri du martxan. Bertan, euskaratik 35 hizkuntzatarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du. Honela, egunerokotasunean hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean “zubi hizkuntza” euskara izatea bultzatu nahi da. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar […]

    Iruzkin bat

     

    Motibazioari buruzko “topaldia” izango da urtarrilaren 30ean

    2014-01-15 Euskaltzaleen Topagunea

    Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia antolatuko du urtarrilaren 30ean, Durangoko Elkartegian. “Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen” izeneko jardunaldian, motibazioa izango da gai nagusia. Erabilera sustatzea izan da ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako euskaltzaleen Topaguneetan. Euskaraz bizitzeko guneak sortzea, elikatzea. Erabileraren garrantziaren berri gizarteratzea, horren aldeko baliabideak, diskurtsoak  eta legeak aldarrikatzea. Aurtengo jardunaldietan, ordea, euskara […]

    Iruzkin bat

     

    Abian da Supermintzalagunen 20. promozioa

    2013-09-24 Euskaltzaleen Topagunea

    Gaur goizean 2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditugu Euskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen elkarteak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturunean izan da izen emate kanpainaren aurkezpena, eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak, eta Aitziber Gurutzeaga Donostiako Bagera elkarteko kideak hartu dute parte. Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, “egunerokoan euskararen alde beren alea jartzen duten supermintzalagunak omendu nahi ditu aurtengo […]

    4 iruzkin

     

    Larunbatean Mintza Eguna izango da Elgoibarren

    2013-05-27 Euskaltzaleen Topagunea

    Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Elgoibarren izango da larunbat honetan. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute eguna, Elgoibarko Udalaren, euskaltegien eta beste zenbait kultur eragileren laguntzarekin. Esan bezala, zortzigarren edizioa ekainaren 1ean izango da, eta Euskal Herri osoko 300 mintzalagun inguru elkartuko dira Elgoibarren. Mintzalagun, berbalagun zein mintzakide guztien jaia da […]

    Iruzkin bat

     

    Bost mila eta bostehun

    2013-04-30 Euskaltzaleen Topagunea

    Astean behin, auzoko taberna batean sartu eta bost laguneko taldetxoa egoten da bertan. Ez dute hutsik egiten, eta ez dago zalantzarik: berbalagunak dira. Belarria jarri nuen lehen aldian ohartu nintzen. Freskagarri bat eskatu, eta ondoan esertzen naiz batzuetan. Asteburuari buruz hitz egiten dute, gizarte arazoei buruz, Athletic-i buruz… hitz egitea baita euren helburu nagusia, euskaraz […]

    3 iruzkin

     

    20 herritan izango da LABURBIRA film laburren zirkuitua

    2013-02-27 Euskaltzaleen Topagunea

    Martxoaren 4tik 29ra izango da LABURBIRA film laburren zirkuituaren 10. edizioa. Aurtengoa Erandion hasiko da, datorren astelehenean, eta hilabete bukaerara arte 20 herritan izango da. Euskal Herrian izango dira emanaldi gehienak, baina baita Londresen eta Parisen ere. Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira. Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko […]

    Iruzkinik ez

     

    Euskarak Araban sustapena behar du, ez murrizketa gehiago

    2012-12-18 Euskaltzaleen Topagunea

    Arabako herri eta Kuadrilletan euskararen erabileraren sustapenean ari garen euskara elkarteok kezkaz hartu dugu Arabako Foru Aldundiaren gobernuaren 2013ko aurrekontu proposamena. Kezkaz hartu dugu, euskara sailean 2013rako aurreikusi diren murrizketek, 2012an ezarritakoekin batera, azken 30 urteetan jarri ditugun oinarriak kolokan ipintzen dituztelako. Izan ere, Araban euskarak eta euskaldun komunitateak azken hamarkadetan izan duten garapenean, nagusiki, […]

    Iruzkinik ez

     

    Benito Ansola saria, Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxorentzat

    2012-12-03 Euskaltzaleen Topagunea

    Ia urtebeteko ibilbidearen ondoren, larunbatean jakin genuen, Lekeitioko Zine Bilerako amaiera ekitaldian, nork irabazi duen aurtengo Benito Ansola (ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko) saria. Bigarren edizio honetan, Maria Elorzak (Donostia, 1988), Maider Fernandezek (Donostia, 1988) eta Aitor Gametxok (Lekeitio, 1989) lortu dute saria, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” proiektuarengatik. Ikus-entzunezko lana ekoizteko 4.000€ jasoko dituzte, eta film laburra […]

    Iruzkinik ez

     

    Ostiralean hasiko da Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua

    2012-10-31 Euskaltzaleen Topagunea

    Bizkaiko antzokietara euskarazko formatu handiko produkzioa hurbiltzen duen kultur zirkuitua, UDAGOIENEKO OSTERA, ostiral honetan hasiko da Elorrion. Sei ikuskizun egongo dira 13. edizio honetan, Bizkaiko sei udalerritan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen. Udagoieneko Osteraren helburua aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea da. Izan ere, euskaraz bizitzeko aukera emateaz gain, gozamenaren bidez hizkuntzaren erabileran eragiten […]

    Iruzkinik ez

     

    “Baliabide mugatuekin ere imaginatu dezakegun edozer gauza sortu daiteke 3D teknikarekin”

    2012-07-27 Euskaltzaleen Topagunea

    “Arazo nabariena labur bat egiterako orduan finantziazioa izaten da. Dirua nondik atera. Sariarekin arazo hori konponduta geneukan.” (David Zabala, Benito Ansola Sarietako lehen edizioko irabazleetako bat) Irailaren 28an bukatuko da Benito Ansola Sarietan ikus-entzunezko proiektu idatziak aurkezteko epea. Parte hartzen duten lanen artean, ikus-entzunezkoak ekoizteko 4.000€-ko bi sari banatuko dira. Informazio guztia www.kameratoia.com/benitoansola webgunean aurkituko […]

    Iruzkinik ez

     

    Xirimiri taldeak irabazi du Kameratoia

    2012-05-28 Euskaltzaleen Topagunea

    Larunbat honetan, maiatzaren 26an, bukatu da KAMERATOIA, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 100 lagunetik gora bildu ziren parte hartzaileen lanak ikusi eta irabazleen izenak jakiteko. Lehenengo saria (1.500€), Xirimiri taldeak jaso du, “Ondoezik” lanarengatik. Bigarren saria (1.200€), M-taldearentzat izan da, “Goitik behera” ikus-entzunezkoarekin. Eta hirugarren saria (900€), “Koproskilos eta Unai” taldeak lortu […]

    Iruzkinik ez

     

    TOKIKOM jardunaldiak, ekainaren 15ean Arrasaten

    2012-05-25 Euskaltzaleen Topagunea

    Hedabideen krisiak eta ekonomikoak ere xaxatuta, aldaketak handiak gertatzen ari dire euskal hedabideen munduan. Tokiko hedabideek TOKIKOM SL sortu zuten martxoan elkarlana bideratu eta estrategia komunak garatzeko. Garapen hori gauzatzeko bideak adostu nahian, TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 15ean, tokiko hedabideen etorkizuna marrazten hasteko.

    Iruzkinik ez

     

    Herri ekimeneko euskal hedabideek diagnostikoa aurkeztu diote Jaurlaritzari

    2012-04-25 Euskaltzaleen Topagunea

    Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa […]

    Iruzkinik ez

     

    Ostegunean hasiko da LABURBIRAren bederatzigaren edizioa

    2012-02-28 Euskaltzaleen Topagunea

    2012ko LABURBIRAk 30 emanaldi eskainiko ditu herriz herri, martxoaren 1etik apirilaren 2ra bitartean. Gehienak Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen ere izango dira proiekzioak.

    Iruzkinik ez