Rota la norma

Otsaila 26, 2012 § 0 erantzun § permalink

Erdaraz titulatuz ZuZeuko “muga” bat gainditu dut; “euskaraz izatearena”. Hori dion arau bat jarri beharra egoera baten sintoma da.

Baina, ez okertu, ez da nire asmoa arauen aurka egitea. Are gutxiago euskarazko kazetaritzan erabiltzen diren arauen kontra. Arau horietaz idatzi dizut, baita lanbidearen beste ikuspuntu batzuez ere. » osoa irakurri «

Jose Ignacio deitzen naizela diote

Otsaila 13, 2012 § 0 erantzun § permalink

-Kaixo.

Begirazuna jarri zuten nire agurra entzun bezain laster. Estrategia aldatu nuen.

- Soy de prensa, vengo a cubrir la comisión de las 12.

- Dame el número del DNI.

Atsegintasun eskolarik ez du jaso Gasteizko udaletxean harrera egiten duen udaltzain pareak. Zenbakia eman eta berehala ordenagailuko pantaila irakurtzeari ekin zion.

- Jose… -nire izenean hormaren bat aurkitu eta Jose hartan gelditu zen-

- Me llamo Joseba Iñaki.

Orduan piztu zitzaion poliziari Holywoodeko sheriff-en aldarte harroa.

- Vamos, te llamas Jose Ignacio, el de toda la vida.

Barretxoa egin zion besteak. Irteerak, ordea, ez zuen nire garuneko umore eremurik kitzikatu. Edukazio txarraren mugan ari ziren jolasean. Kopeta ilundu nien, baina kexarik ez.

- ¿por dónde se va a la comisión?

Gogo txarrez, ulertezinezko abiaduraz, isekaz, adarra jotzen erantzun zidan:

- Subes, a la izquierda, luego a la izquierda, izquierda, izquierda (…)

Esaldiari akabera eman zion.

-(…) y eso que las soluciones están en la derecha.

Espainola, eskuinekoa eta umorista izateko ustel irtena. Baina, batez ere, bere ogibide erraza behar bezala egiteko ezgauza.  2 minutuan irabazi zuen azalore txapela.

Bizkarra eman eta “Ya preguntaré a otra persona” ozen esanda igo nituen eskilarak batzar gelara bidean.

Bejondeiela udaletxeko udaltzain pareari!

 

Non Nago?

euskara etiketakin markatutako sarrerak bilatzen ari zara Harriak errekan-n.