Dagoeneko denok ezagutuko duzue 2012ko Pulitzer sarietako argazki irabazlea. Massoud Hossaini France Press agentziako argazkilariak eraman du irudi ikaragarri baten bitartez. Bertan, Tarana Akbari, 12 urteko neskatxa, garrasika ikus dezakegu bere infernuan, jendetza baten erdian suizida batek eragindako leherketa eta gero. Kabul hirian izan zen, 2011ko abenduaren 6an.
Michigan aldeko gudaria
Urtarrila 16, 2012 § erantzun 1 § permalink
Gaurko hau ez da batere grafikoa. Behin abisua botata, hemen duzue bitxikeri bat.
Frikiak edonon badirela soberan badakigu. Orain arte ezezaguna nuen Jonathan Soper honen parekorik aurkitzea, hala ere, ezustekoa izan da. Beñat Zarrabeitiaren eskutik izan dut honen berri.
Bere webgunean informazio gutxi aurkitzen ahal dugu bere inguruan: Bakarlari gisa artizen dela, Michigangoa, eta musikan folka, bluegrassa, bluesa, old jazza eta antzekoak jotzen dituela. Horretaz gain, bi diska ditu salgai bere zibertxoko horretan.




