Lehengoan egunkarian irakurri nuen datorren astean ETB telefilm bat euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean grabatzen hasiko dela: “Anfitrioi berezia”.
Eszena bakoitza euskaraz eta gazteleraz grabatu behar omen dute.
Hizkuntza batean grabatzen amaitu ondoren, bestean grabatzen hasiko dira. ETBko ordezkari den Julian Pavonek “esperimentu interesgarri” bat dela esan du.
Dudak ditut baina ez ote da esperimentu hutsean geratuko. Filme bakarra bi hizkuntzatan barik, ez ote diren bi ezbedin aterako? Muntaia ezberdina izango da eta aktoreek ‘ama’ edo ‘madre’ esatean ere ezberdin jokatuko dute… edo hori uste dut… Emaitzari itxaron beharko… Animo!

