Kamiseta bat edo dozena bat arrautza erosi, Londoneko hotel bateko gela alokatu, zinemarako sarrerak zein antzerkirakoak erosi… denerik egin daiteke Internet bidez. Askotan entzun dugu Internet etorkizuna dela. Baina ez, ez da etorkizuna. Sarea orainaldia da.
Denerik dago sarean. Antzerkiak ere gaur egungo arora egokitzen jakin du eta hau ere sarean dago. Batetik, hortxe dago http://www.teatro-testuak.com/ webgunea, bertan izenak dioen bezala, teatro testuak deskargatu daitezke. Euskaraz sortuak zein itzulpenak. Beste hainbat kategoriatako testuak ere ikusi daitezke bertan, besteak beste, bakarrizketa, haurrentzako zein eskola antzerkia eta ipuinak. Euskal egile klasikoen zerrenda bat ere badago bertan. Euskarazko antzezlanak eskuratzeko beste webgune bat http://antzerti.armiarma.com/gehiSarr.htm da. Bertan, 1932an sorturiko Antzerti aldizkarian ordutik hona argitaraturiko obrak ikusi daitezke, euskal autore klasikoen lanak, Antzerti Antzerki Eskolak taularatukoak, zein nazioarteko autore klasiko askoren itzulpenak.
Artezblai webguneak ere (http://www.artezblai.com/artezblai/) izen handia hartu du antzerkizaleen artean. Bertan iritzi artikulu ugari aurkitu daitezke, antzerkiaren egungo egoeraren inguruko gogoetak, kritikak… Sektoreko aurpegi ezagunei eta ez horren ezagunei eginiko elkarrizketak; gaika sailkaturiko artikulu, idatzi eta manifestuak; iragarki taula bat, bertan hainbat lan eskaintza, formazio tailer eta abarren inguruko informazioa aurkitu daitezke (http://www.artezblai.com/tablon/). Jendeak modu aktiboan parte hartu dezake albisteak bidaliz zein antzezlanen kritikak eginez. Irakurleek buletin bat jaso dezakete beraien posta elektronikoetan azken albiste, estreinaldi, emanaldi eta abarren inguruko informazioarekin. Elkarte berberak argitaratzen duen ARTEZ aldizkariko edukiak ere eskuragarri daude webgune honetan (http://www.artezblai.com/artez/). Info Artez Euskal Herria doako argitalpena ere deskargatu daiteke bertatik. Bertan ikuskizunen agenda nahiko osatu bat kontsultatu daiteke. Artezblai elkartearena da Yorick Arte Eszenikoen liburudenda ere bai. Denda hau Bilbon badago ere, online erosi daitezke bertako liburu eta bestelako materialak http://www.libreriayorick.com/ webgunean sartuz gero.
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) orain dela gutxi webgune berri bat jarri du sarean: http://www.antzerkizale.com/ Elkarte honen helburu nagusia euskarazko antzerkigintza susatzea zen. Bertan, ekitaldi ezberdinen agenda, albisteak, testu zein irudiak argitaratzen dira eta nahi duenak antzerkizale@antzerkizale.com helbidera bidali ditzake. EHAZEK kontuak ditu gainera facebook, twitter eta bestelako sare sozialetan.
EZTENA izeneko magazine bat ere badago sarean (http://www.eztena.com/), bertan hainbat eta hainbat albiste, testu interesgarri, iritzi eta ikastaroren inguruko informazioa aurkitu daiteke.
Suspergintza elkarteak sarean duen Nontzeberri albistariak ere eszenaren inguruko albisteak argitaratzen ditu http://www.nontzeberri.com/Albiste4.aspx atalean, ikus-entzunezkoak eta musika bezalako beste gai batzuekin batera.
Oier Guillan gazteak antzerki lanen eta antzerkiaren inguruko gogoetak biltzen ditu berria egunkariaren baitan duen Eskuorri galdua blogean: http://www.berria.info/blogak/oier/index.php?blog=20
Euskal Aktoreen Batasuna, EAB. Euskal Herriko aktoreen sindikatua da eta bere webgunean http://www.actoresvascos.com/ Jokulariak izeneko buletina deskargatu daiteke, ikastaroen agenda bat, lan eskaintzak eta berriak aurkitu daitezke. Foro bat ere badago aktoreek beraien artean dituzten zalantzak eta ondoezak argitu ahal izateko. Aktoreen soldata eta akordioen inguruko informazioa ere badago bertan.
Gazteleraz bada ere, http://www.soloactores.com/ webgunean antzerki zein zinemarekin zerikusia duten albiste, kurtso eta deialdiak argitaratzen dituzte bertan.
Antzerki jaialdi eta antzokiek ere badituzte beraien webguneak eta bertan programazioa, antzokiaren historia, argazkiak eta bestelako informazioa kontsultatu daiteke. Hurrengo batean jarriko ditut hemen.
Beste loturarik ezagutzen?

