Noiz eman zuten lehenengo filma?

Abendua 28, 2011 § 0 erantzun § permalink

Gizakien ezaugarrietariko bat da ados jartzeko zailtasuna. Honetarako ere ezin ados jarri eta oraindik ere eztabaida itzela dago batzuen eta besteen artean zinema nork asmatu zuen zehazteko. Batez ere estatubatuarren eta frantziarren artean.  Ofizialki, 1895eko martxoaren 22an jaio zen zinea Sortie des Usines Lumière à Lyon filmaren proiekzioarekin. Lehenengo proiekzio irekia baina, urte horretako abenduaren 28an egin zuten Boulevard des Capuchineseko Grand Café-n. Beste batzuek asmakizuna lehenagokoa dela esaten badute ere, Lumière anaiak izan ziren proiektore bat asmatu zuten lehenengoak (edo behintzat asmakizuna patentatu zutenak). Auguste eta Louis Lumière argazkigintzan arituak ziren eta 1895eko otsailaren 13an zinematografoa patentatu zuten. » osoa irakurri «

Non nago?

Asteazkena, Abendua 28th, 2011 datako artxiboak ikusten ari zara Izan ala ez izan-n.