Nafarroako Antzerki Eskola

Otsaila 1, 2012 § 0 erantzun

Ez naiz sekula bertan egon. Baina bertan negar, barre, haserretu, adiskidetu, maitatu… duen jendea ezagutzeko aukera izan dut.

Nafarroako Antzerki Eskola (NAE / ENT) eskola bat baino zerbait gehiago da: Nafarroaren bihotzean kokatuta dagoen programazio egonkordun antzokia. Hainbat antzezlan ikusi ahal izan dira bertako oholtzan sortu zenetik eta 50.000 ikasletik gora izan dituzte 26 urteotan.

Orain, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta Nafarroako Gobernuak eskolaren aurrekontua %90 murriztu du iazkoarekin alderatuta. NAE antzerki eskola bat beharrean futbol talde bat balitz ordea, ez legoke krisirik agintari (eta herritar) hauen begietan. Nola itxiko dugu hainbeste jende entretenitzen duen zerbait? Nola itxi, munduan horrenbeste jarraitzaile duen zerbait? Antzerkiak ez al du entretenitzen ala? Ez al dauka jarraitzaile nahikorik?

Teatroa, pentsarazteko tresna da, komunikatzekoa eta ezjakintasuna helburu den garaiotan, zertarako babestu mundua beste begi batzuekin ikustea amesten dutenak?

Antzerkia beti egon da krisian eta jakingo du ateratzen. Mendeetan bizirik iraun duen artea, zinearen eta telebistaren etorrerarekin desagertu ez zen hura, ez da desagertuko lauzpabost mandatariren interes faltagatik.

Besarkada bat Nafarroako Antzerki Eskolako ikasle, irakasle, ikasle ohi, irakasle ohi eta etorkizuneko ikasle eta irakasle guztioi!

Antzerkirik gabe mundua orain dena baino okerragoa litzatekeelako, urrunera iritsiko gara ametsez beteriko maletak esku artean.

Markatua , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Zer da hau?

Nafarroako Antzerki Eskola irakurtzen ari zara Izan ala ez izan-n.

meta