
[Afari bat Berlinen (I)]
Volkswagen Beetle beltza kale ilun batean gelditu zen. Nahiz eta udaberria izan, Berlingo gauak ikaragarri hotzak ziren. Airean zebilen Gerraren Mamuak ohi baino hotzagoa egiten zuen giroa eta txoko guztiak beltzez eta grisez margotzen zituen bere izara krudel eta amaigabeaz.
» osoa irakurri «

–Hau erokeria hutsa da, Helmut. Ez dakit zer ari garen hemen. Surik bai?
–Gogoko ditut erokeriak, Helen. Tori sua.
–Ez naiz erokeria mota horri buruz ari. SS-koak agertzen badira, lepoa moztuko didate eta zuri, barrabilak. Gutxienez. Benetan, Helmut, batzuetan hain zara bakuna…
» osoa irakurri «