Kultura »
Iragan mendeko 50eko hamarkadan ekin zion Alberto Schommerrek (Gasteiz, 1928) argazkigintzari. Ordutik, genero ugari landu ditu, garaian garaiko korronte artistikoak bizi izan ditu eta milaka eta milaka argazki egin ditu. Bilboko Arte Ederren museoan, gasteizko argazkilariaren emariaren zatitxo bat bildu dute, 1952tik 2009ra eginiko lanen atzera begirakoan.
GAIAK: Alberto Schommer argazkilaritza Bilboko Arte Ederren museoa