Etiketa: aplikazioa

    Buycott, kontsumo koherenterako tresna zure mugikorrean

    2014-08-07 M Ormazabal

    Lau urtean behineko bozak baino eragin handiagoa omen du gure kontsumo joerak. Hala ere, ezjakintasunak zenbaitetan eta prezioak bestetan, zaildu egiten dute norberaren ideiekin bat datozen enpresen produktuak soilik kontsumitzea. Prezioak arazo izaten jarraituko du oraindik, baina Buycott mugikorrerako aplikazioari esker, ezjakintasuna ez da gehiago aitzakia izango.   Funtzionamendua oso erraza da, eta bi pausutan […]

    3 iruzkin

     

    Sukaldean: errezetak poltsikoan

    2014-02-13 Sukaldean

    Android sistema eragileetan eskuragarri dago Sukaldean aplikazioaren 2.0 bertsioa. Ehunka jakiren hamaika errezeta dauzkazu eskura: osagai guztiak eta adituek idatzitako argibideak.

    Iruzkinik ez

     

    Zarautz APP berria: Praktikoa, erraza eta denontzat egina

    2013-09-26 ZuZarautz

    ZuZarautz webgune interaktiboarekin hasitako bidean aurrerapauso bat gehiago eman du Zarauzko Udalak, Zarautz App berriarekin. “Eraldatzeko egindako lan bat hasi dugu, etengabe metamorfosian egongo den aplikazio bat. Zarauztarrentzako eta Zarautz deskubritu nahi dutenentzako egina”, adierazi du Aser Lertxundi udaleko informatika saileko buruak. Zarautz APP berriak “bere barnean bi aplikazio” dituela azaldu du Eneko Agirre Garoa […]

    Iruzkinik ez

     

    Euskal kulturaren ondarea, sakelakoan

    2012-06-14 arkaitz66

    Euskomedia Fundazioak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazioa sortu du. Tresnaren helburua da Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan. Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen […]

    Iruzkinik ez

     

    Poteak eskatzen laguntzeko Androiderako aplikazioa

    2012-05-29 Peru Zarate

      Jai giroan sartu zarete koadrila handia tabernan. Zuk duzu dirua patrikan, baita edariak eskatzeko ardura ere: -Zer eskatuko dugu? -galdetzen duzu. Nahastu besterik ez dizute egin. Denak batera ari zaizkizu, ezinean zabiltza. Erabat ezinezkoa da denen tragoaz akordatzea! Memoriak huts egin dizu. Pikutara doa zure aldarte zoriontsua, eta, gutxi balitz, lagunak ere haserretzen ari […]

    Iruzkinik ez

     

    Bertsoapp. iOS eta Android-entzako bertso aplikazioa

    2012-05-14 abarkatxo

    ——————————- (Hau istoriotxo honen bigarren zatia da, lehenengo zatia, beherago dago) … eta horrela, jenteak iPhone-ik ez zuela eta, Bertsoapp aplikazioa Android sistema eragilearentzako egitea proposatu zidaten. Hara hor emaitza, hilabete batzuk beranduago: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.abarkatxo.bertsoapp Zu ere Androidezalea bazara…. jeitsi ezazu bertsoapp aplikazioa! Nahi izanez gero, betiere! ——————————– Kaixo Zuzeuzaleok, Aspaldidanik faltan botatzen nebala, sagartxo famatuaren […]

    5 iruzkin

     

    Hamaika Telebista mugikorrean ikusteko aplikazioa martxan da

    2012-03-23 HamaikaTB

    Martxoan hiru urte bete dira Hamaika Telebista piztu genuenetik. Urteurrenari loturik hainbat berrikuntza ditugu. Eta gaur, bigarrena aurkeztuko dugu: telebista beste euskarrietan ikusteko aplikazioa, mugikorrean nahiz tablet edo ipad euskarri berrienetan.

    Iruzkinik ez