Zerbait mugitzen ari dela esanda zegoen, baina dirudienez laster zabalduko da aldi berri bat euskal jendartean. Bai. Badator aldi berri bat eta arduratsu jokatu beharko dugu; arduratsu historiarekiko, herri honekiko eta etorkizunarekiko. Zailena urrutira begiratzea baita, hurbileko mendiek estaltzen duten haran zabal horretara.
GAIAK: Aralar autodeterminazioa bakea Basagoiti EA ETA ezker abertzalea PP PSE Rubalcaba
Harrituta geratu naiz GARAn Patxi Zabaleta, Rebeka Ubera eta Jon Abrilek idatzitako artikulua irakurri dudanean. Bertan hausnarketa sakona egiten dute eta Ezker Abertzalearen bidea zein izan behar den argitzen dute. Baina harritzen nauena azken paragrafoa da: Aralarreko ordezkariek bide politiko-militarra hobetsi dute.
GAIAK: altsasu Aralar ezker abertzalea politika
Kinka larrian dago Nafarroa Bai koalizioa, barne liskarrek protagonismoa irabazi dute, ordezkatzen duen herriaren kaltetan eta posible zen aldaketa hura, ilusioarena, azukre koxkor bat esnetan bezala disolbatu daiteke… Bi aukera dituzte alderdiek: Nafarroa bai ala Nafarroa ez.
GAIAK: Aralar EA nabai Patxi zabaleta
Egunkariak irakurrita ezer gutxi atera daiteke garbian. Zalantza asko eta baieztapen gutxi daude dena den, 2011ko hauteskundeetara abertzaleen Nafarroako koalizioa aurkeztuko den.
El Mundon, Jesus Egigureni elkarrizketa; Deian, Tasio Erkiziari; Berrian, Rufi Etxeberriari; Diario de Noticias de Navarran, Txelui Morenori; El Correon, Joseba Egibarri… Gaurko egunean hamaika elkarrizketa eta zutabe interesgarri argitaratu dira, hedabide guztietan ezker abertzaleak plazaratutako ‘Zutik Euskal Herria’ agiriarekiko iritzi positiboak gailendu dira eta badirudi zerbait badabilela.
GAIAK: Aralar EAJ ETA ezker abertzalea HB hedabideak politika
Aste honetan polemika gai bihurtu zaigu hauteskundeen aniztasuna eta proportzionaltasunaren inguruko eztabaida klasikoa. Alderdi popularreko Leopoldo Barreda eta Iñaki Oyarzabalen eskutik etorri da matraka. 2000. urtean muga hau ehuneko bostetik hirura jaitsi izana EAJren trikimailu elektoraltzat jo dute eta geroago gobernukide izango zuen Ezker Batuari laguntzeko espreski hartutako neurria izan zela kritikatu. Nahiz eta EAJ eta PSEtik etorri diren ezetzek hauteskunde legearen erreformarik ez dugula ikusiko aurreikusten duten, legezko mugaren balizko aldaketa batek ondorio guztiz negatiboak ekarriko lituzke momentu honetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza testimoniala duten alderdi txiki ahulentzat.
GAIAK: abertzaletasuna Aralar EA ezker batua hauteskunde muga hauteskundeak
Aralarreko eta Iratzarri gazte erakundeko militanteek Durangoko euren kide Markel Ganboak asteburuan jasotako “mehatxuak” salatu dituzte. Etxeko postontzian eta ateko oin-zatarrean utzitako gutun bi jaso ditu Ganboak ‘Comunista de mierda’ eta ‘Maricón de mierda’ bezalako esaldiekin, eta bere izena zein Aralar eta Iratzarri diana baten barruan sartuta, azaldu dutenez.