Etiketa: bertsolaritza

    Bertsomovieda 2014 abian da!

    2014-02-10 bertsomovieda

    Bi aldiz ederki atera denak hirugarrena behar duenez, aurtengo bertsomovieda aurkeztera gatoz. Zer den ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta geuri horren berri ematean datza lehiaketa.  Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, […]

    Iruzkinik ez

     

    Amets Arzallus hizlariaren seiko motzekoa

    2014-01-07 Sanagustin-Azpeitia

    Gaur Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolari txapeldun berria eta kazetaria izan dugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, ‘Aho bizarrik gabe’ solasaldi zikloan. 190 lagun bildu dira. Hemen Arzallusen seiko motzekoa:

    Iruzkinik ez

     

    Bertso-porra Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

    2013-12-11 Euskal Kultur Mintegia

      Dakizuen bezala, datorren igandean, abenduaren 15ean jokatuko da BEC-en (Barakaldon) Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Hori dela eta, Euskal Kultur Mintegiak lehiaketa txiki batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Egin ezazue zuen finaleko bertso-porra, eta bidali iezaguzue! Asmatzen duenak edota gehiena hurbiltzen denak Gabonetako saski bat irabaziko du! Lehiaketan parte-hartzea oso erraza izango da. Nahikoa duzue, zuen ustez, […]

    4 iruzkin

     

    Bertso-Bazkaria ostiralean (ekainak 14) Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

    2013-06-10 Euskal Kultur Mintegia

    Datorren ostiralean, ekainak 14, emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari urtero egin ohi dugun bertso-bazkariaren bidez! Egun osorako festa ziurtatuta dago, beraz, anima zaitezte!! Hauxe da ostiralerako prestatu dugun egitaraua: 12:30etan, Donostiako Easo plazan elkartuko gara eta triki-poteo baten bidez emango diogu hasiera festari, pixkanaka unibertsitaterantz goazen bitartean. 14:30etan hasiko da bertso-bazkaria Unibertsitateko kafetegian. Aurtengo gure […]

    Iruzkinik ez

     

    Orioko taldekako 3. bertsolari txapelketa

    2013-03-14 errikotxia

    Martxan da Orioko 3. Taldekako Bertsolari Txapelketa. Larunbatean jokatuko da eta egunean zehar hiru saio izango dira. Eguerdiko hamabitan Kolon Txiki tabernan eta arratsaldeko seietan Errusta tabernan, finalerdiak jokatuko dira eta hemendik garaile ateratzen diren bi taldeek finala jokatuko dute gaueko hamaiketan Kalakari tabernan. Gonbidatuta zaudete!

    Iruzkinik ez

     

    Puntutan bertso denda

    2013-02-14 puntutan

    Bertsoak, barruak puntuz puntu jazten dituen bezala; puntuz puntu jantzi nahi du, PUNTUTAN dendak azala ere. Bertsoak, hitzak, esaerak… hizkuntza bera oinarri hartuta sortuko diren diseinuekin marraztuko ditugu erropak. Puntuak harilkatuz koloreztatuko ditugu hitzak. Bertsolariak, puntuz puntu osatzen dituzte bertsoak. Esaera zahar eta berriek, hitzen harian izkutatzen dituzte puntuak. Jostunak, puntuz puntu harilkatzen ditu ohialak. Puntuz puntu […]

    Iruzkinik ez

     

    Bertsoa bada eta bertsoa gara

    2012-12-17 Ander Barinaga-Rementeria

    Bertsoak badu zerbait berezia. Lau ordu pasatxoan 5000 bat lagun, isil-isilik edukitzeko gai da. Atezuan. Bertsolariak zer esango duen asmatu guran. Barreak eta negarrak. Txaloak zein txistuak. Denetarik entzun zen zapatuan Bilboko Miribillan. Zortzi bertsolari oholtza gainean. Jone Uria gazteak hasierako agurrean laburbildu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelkatako finaleko panorama: “Lau emakume final berean / gaur [...]

    Iruzkinik ez

     

    Uxue Alberdi. Osteguna 22, iluntzeko 19:00. Bilboko Foru Liburutegian.

    2012-11-21 Alberdania argitaletxea

    Bihar, osteguna, azaroak 22, arratsaldeko 19:00 etan Uxue Alberdi solasean egongo da Bertsolaritza: begirada feminista bat, gaiaren inguruan. Hitzaldia Bilbo Foru Liburutegian izango da. Diputazio kalea 7. Bilbo

    Iruzkinik ez

     

    Bertsoapp. iOS eta Android-entzako bertso aplikazioa

    2012-05-14 abarkatxo

    ——————————- (Hau istoriotxo honen bigarren zatia da, lehenengo zatia, beherago dago) … eta horrela, jenteak iPhone-ik ez zuela eta, Bertsoapp aplikazioa Android sistema eragilearentzako egitea proposatu zidaten. Hara hor emaitza, hilabete batzuk beranduago: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.abarkatxo.bertsoapp Zu ere Androidezalea bazara…. jeitsi ezazu bertsoapp aplikazioa! Nahi izanez gero, betiere! ——————————– Kaixo Zuzeuzaleok, Aspaldidanik faltan botatzen nebala, sagartxo famatuaren […]

    5 iruzkin