Orain arte bermatu gabeko gurasoen hizkuntz eredua hautatzeko askatasuna bermatu behar omen zuten. A ereduaren emaitza txarrak ikastetxeek aukera hori eskaintzen ez zutelako omen zen, ez, gainerako ereduetan ez bezala, ikasleek euskararen ezagutzarik lortzen ez zutelako. Lau ikasle berritik hiruk, ordea, euskara hutsezko eredua hautatu du EAEn. Eta gobernuak aitortu behar izan du hizkuntz ereduen gaia "puztu" egin dela.
EAEko biztanleen artean Eustat-ek burutu duen azken inkestaren arabera euskal gizartean konfiantza gutxien eragiten dutenak politikariak eta militarrak dira. Gertutik jarraitzen diete ordea kazetari eta apaizek, egiaren jabeek…
GAIAK: EAE Estatistika eustat lanbideak
Lehendakari berriak hartu dituen erabakiak eta egindako aldaketa "normalizatzaileak" ikusirik, zalantza bat pizten zaigu: Norentzat ari da gobernatzen PSEren jaurlaritza? Zein helbururekin? Zaila egiten zait pentsatzea, horrelako jarrerarekin, EAEko gizartearen bozka aldatzeko asmoa dutela.
GAIAK: Ares atxiloketak EAE Ertzaintza Euskadi saria Eusko jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Madison Avenue Madrid Patxi López Zapatero
Aita, ez dakit nola eta non, jaurlaritzak (email bidez) banatzen duen 'Euskal (virtual) Etxeak' izeneko astekari digitalera harpidetu zen. Gaur lehen aldiz jaso du "Nº343, Semana del 11 al 15 de enero de 2010" alea eta harriduraren harriduraz niri bidali dit irakurtzeko esanaz. Hasieran irriparrea atera zait, ondoren serioago pentsatu eta kolokialki esanda "flipatu" egin dut. Panfletoak 9 albiste ditu, hona hemen astekari honen mamiaren laburpena titularretan; hitz batean esanda: Harrigarria.
GAIAK: cav diaspora diktadura EAE Euskadi euskal etxea Euskal etxeak eusko Eusko jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Gezurra iruzurra Patxi López propaganda PSE
Zenbat aldiz ez ote dut entzun Bartzelonan bizi izandako urteetan “zuek bai zortedun”. Kontzertu ekonomikoari “inbidia” diete katalanek eta hor ari dira euren Estatut-arekin EAEko edo Nafarroako “pribilegio”-ak lortu nahian, eta beti “gutxiegi” eskuratzen… Baina ez da inbidia gure sistema ekonomikoak sortzen duen sentimendu bakarra gure mugetatik at. Atzo, Pilar del Olmo Gaztela eta Leongo Ogasun kontseilariak solidarioak ez izatea egotzi zigun.
GAIAK: EAE Espainiako finantza sistema Estatut foru sistema Katalunia kontzertu ekonomikoa nafarroa
Xaia »
Eusko Jaurlaritzak 2006 urtean jasotako datuen arabera egindako mapa soziolinguistiko honetan EAEko egoera soziodemografikoa, biztanleriaren hizkuntza gaitasuna, hizkuntza transmisioa eta etxeetan Euskararen erabilera zein den aztertzen da.