Etiketa: Eguraldia

    Nolakoa zen ETBren lehenbiziko eguraldi mapa?

    2013-02-07 Peru Zarate

    2013an etorriko dira ETBren eguraldi mapa berriari buruzko zeresanak. Eztabaida ez da izango eguraldia asmatzen ote duten ala ez, marraztuko dituen mugak baizik. Ez dago alferrik 1983an telebistaren mapa nolakoa zen gogoratzea.

    Iruzkin bat

     
    Sinadura

    Euskal konplexuen eguraldi mapa

    2012-12-18 Iñaki Larrañaga

    Berriki Andoni Ortuzar BBBko lehendakariak Onda Vasca irratian esan du EiTBko profesionalek erabakiko dutela eguraldiaren maparen itxura. Ardura bere gainetik kendu eta ustez dagokionaren esku utzi du, labur esanda. Logikoa dirudi: noiztik politikari batek erabaki behar du eguraldi mapa baten diseinua? Herri normaletan ez da halakorik gertatzen. Leku horietan eguraldiaren mapa infografista apal batek egiten [...]

     

    Eguraldia iragartzeko era zentzugabea

    2011-10-10 J. Uria

    Goizero Radio Euskadi entzuten duzun bakoitzean errepikatzen da: “Euskal Autonomia Erkidegoan eguraldia hotza izango da, bla,bla, bla, eta Nafarroako Foru Erkidegoan ez da berorik izango bla, bla, bla”. Noiztik errespetatzen ditu eguraldiak existitzen ez diren muga fisikoak?

    Iruzkinik ez

     

    -12,5 gradu: ideiak ere izoztuta

    2010-12-27 Itziar Martinez

     Gogoan izoztuta gelditzeko tenperaturak izan ziren atzokoak. Agurainen zeropetik 12,5 gradutara jaitsi zen atzo termometroa, Gorbeian -12ra, eta gaur goizean ere ez dirudi askoz gehiago igoko denik. Hala ere, atzokoa ez omen da aurtengo egun hotzena izan.

    Iruzkinik ez

     

    Igandeko azkena: Dans un camion

    2010-05-23 Oier Aranzabal

    Azterketen aurreko astean sartzeko ezinbestekoa dut igande honen mugak igarotzea. Astelehenez Bilbon behar dut egon, azken aste unibertsitario arrunta igarotzeko. Eguraldi onak azterketekin batera hasten dira, ikasleok izorratzeko. Inbidiaren haurrarekin ordaintzeko urte osoan hain ondo bizi izana. Dominique A-ren kantu hau da igande honetako azkena.

    Iruzkinik ez

     

    Aldaketa gehiago EITBko eguraldiaren mapan

    2010-01-15 ZuZeu

    Lopezen gobernuaren aldaketa handiena bezala gogoratuko du hainbatek, EITBko albistegietako eguraldiaren maparena. Espektatiba ugari sortu zituzen sozialistek. Baina aldaketaren ostean, Euskal Herria ikusten jarraitu dugu, hori bai erkidegoak marra zuriz bananduta. Berriz ere aldaketak iragarri dituzte, EITBko mapa famatuan...

    2 iruzkin

     

    Elurra egin du: ez noa lanera

    2010-01-09 Iñakito Garay

    "Nola nahi duzu lanera etortzea, eskien gainean?", galde zezakeen gaur batek baino gehiagok lanera joateko orduan. Baina, horrela al da hori, gera ote zaitezke etxean, lanera joan gabe, elurra egin duela eta? Zenbat elur behar da horretarako, bost, hamar centimetro?

    Iruzkinik ez

     

    ‘Eguraldia’ estreinatu da

    2009-06-29 Mikel Lasa

    Iritsi da hainbeste itxaron dugun eguna. ETBko eguraldiaren maparen estreinaldia. Erosi ditugu palomitak, filmea ikusi aurretik izan dugu solasaldia, eta orain kritikaren unea iritsi da. Zer iruditu zaizue?

    8 iruzkin

     

    Udaberrian kazkabarra

    2009-05-11 Olatz Yarza

    Hego haizea, eta eguzkiaren ondotik, kazkabarra. Eta ez nolanahikoa!!

    2 iruzkin