Etiketa: España

    Rajoyren kontura barrezka, Eskozian

    2013-11-29 J. Uria

    Eskoziako auzi politikoan agertu da Espainiako presidente Mariano Rajoy. Oso modu komikoan egin ere. Alex Salmond lehen ministroari “Espainiaren betoaz” galdetu zion oposizioak.  Salmondek ez zuen asko behar izan Rajoyren jarrera barregarri uzteko.

    Iruzkinik ez

     

    Sanz Roldanen kontzeptuak eta irriparre maltzurra (I eta II)

    2013-11-07 Oier Aranzabal

    Espioitza modan dago. Egunkari guztiek atera dute haien azaletan; hala AEBek Espainiar Estatuko hiritarrak espiatu omen dituztelako, nola El País egunkariak esan duelako ezker abertzaleko politikariak CNIren lupapean daudela uneoro. Snowdenen papelek askotarako ematen dute.

    Iruzkinik ez

     
    Sinadura

    Peru II: Nork deskubritu zuen amerika?

    2013-06-03 Oier Aranzabal

    Peru Nafarroako Erresuma baino 26 urte berantago konkistatu zuten Francisco Pizarro eta bere lakaioek. Urrez apainduriko lur “berri” hura zapaldu zuten, irmoki zapaldu ere hitzaren zentzu guztietan, Quechuen zibilizazio oparo eta hazkorra errotik deusezteraino. Inca buruzagiak zuzenduriko jendartea garatua zen oso; hidraulikan ez zuten parekorik (badira oraindik ere ura isurtzen jarraitzen duten ubideak), baita eraikuntzan [...]

     

    Wert legearen zirrikituak eta hezkuntza ereduen eztabaida

    2013-05-17 Xigor Gezala

    Azkenean atzera bota zuten espainiar estatuko Hezkuntza Ministroaren abizenez ezaguna den LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) legea onartzeko saiakera maiatzaren 10ean. Estatuko hezkuntza eragileek planto egin zioten PPko ministroak bultzatu legeari, %70-75eko jarraipena izan zuen grebarekin.  Baina zeintzuk dira lege honen puntu klabeak? Eta zein eredu planteatzen du?

    Iruzkinik ez

     

    Nolakoa izango da Post Espainia?

    2013-01-27 Oier Aranzabal

    Crack egin zuen sistema finantzieroak eta honek Espainiako ekonomiaren gainbehera ekarri, ‘trantsizio’ garaitik inoiz kalkulatu ez ziren zifretara itzuliz. Bost milioi langaberen langa igarotzean, lau milioi langaberena igarotzean sentitu berdina sentitu zuten herritarrek. Eta telebistan arrakasta izugarria zuten krisia gora, krisia behera, Jordi Evole kazetariak egindako erreportajeek. Krisi ekonomiko finantzieroak saltzen du.

    Iruzkin bat

     

    Espainia Plaza ala Plaza Berria?

    2012-12-03 Iñaki Larrañaga

    Espainia Plaza du izen ofiziala. Gasteiztar askok, aldiz, Plaza Berria deitzen dute. Espainiari fobia ala arrasto frankistak? Nondik dator Plaza Berria izena?

    4 iruzkin

     

    Independentismoa ahitzeko haurrak espainolizatu

    2012-10-11 Iñaki Larrañaga

    Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministroak bere nahia “Kataluniako haurrak espainolizatzea” dela aitortu du Espainiako Kongresuan.  Noiz eta independentistek inoiz baino babes zabalagoa dutenean, eta hauteskundeen atarian. Werten estrategia anti-independentista espainiar doktrina politikoa eskoletan hedatzea da.  Lehen Jose Antonio Primo de Rivera, orain 1978ko Konstituzioa. “La letra con sangre entra” estilizatua Wertena. Independentismoa hezkuntza sistemaren […]

    3 iruzkin

     

    ETAkide izan nahi duzu?

    2012-08-13 Xigor Gezala

    ‘Counter-Strike: Global Offensive’ abuztuan 21ean aterako den bideo jokoak ETAkide izateko aukera emango dio edozein bideo jokalariri. ETA izena ez da inondik ageri, horren ordez ‘separatist’ izenpean aterako dira, eta ez zaie txapela eta aurpegi estalki zuririk faltako. Beraz laster madrildar ume batek kaputxa zuria eta txapela jantzita poliziak akabatu ahal izango ditu bere kontsola edo […]

    Iruzkinik ez

     

    Justiziak eta Japón Sevilla

    2012-04-03 Oier Aranzabal

    Serio, gai honekin trailer bat egin daiteke (Epic trailer): “De los creadores de ‘Estado de Derecho’. De los productores de ‘Estado de Derecho 2′ y ‘La justicia funciona’. Llega, ‘La compensación, batalla final”. Españako justizia Undiano Mallencoz eta Japón Sevillaz beterik dago. Ez da broma. Españako justizia broma bat da. Gustu txarreko broma bat, botere [...]

    Iruzkinik ez

     

    Tortura Euskal Herrian (bideoa)

    2012-03-22 Markos Jutsuriaga

    Euskal Herrian torturatu egiten da. Euskaldunok badakigu hori, baina hemendik kanpo ba al dakite? Nahi dute jakin? Hona hemen gure herrian indar armatu arrotzek sistematikoki erabili duten torturen inguruko dokumentala (ingelesez azpitituluekin). Ziur ez duzula oraindik ikusi, edo ezagutzen duzula ikusi ez duen inor.

    Iruzkinik ez

     

    Amaiurren emaitzak Espainiako iritzi publikoa “nahastu” duela dio Iñaki Gabilondok

    2011-11-29 J. Uria

    El Follonero programaren Año Mariano erreportajean Jordi Evolek pare bat galdera egin zizkion Iñaki Gabilondo kazetariari euskal auziaren harira. Espainian Euskal Herriko errealitatea ulertzeko dagoen gaitasun eza nabarmendu zuen Gabilondok.

    Iruzkinik ez

     

    “Arantzarik-gabeko Españie nai du, Bat, Aundie ta Librea”

    2011-10-27 Peru Zarate

    Pello Urquiola Leitzako bertsolariak abestu zuenaren zati bat da, Naparra ta Españico eskuñe alderdiaren mitinean, 2011ko maiatzean.  Joxe twitterlariak aurkitu du aho bete hortz uzteko edozer delako hau. 

    9 iruzkin

     

    Zapatero eta Titaniceko banda

    2011-08-03 Markos Jutsuriaga

    Azken egunetan askotan entzun da, burtsaren azken kolpea dela eta, Europar Batasunak Espainiar Estatua erreskatatu beharko duenaren zurrumurrua. Datozen orduetan bilduko da Zapatero ekonomiaz arduratzen den bere musika bandarekin egoera tamalgarria aztertzeko. Hondoratuko al dira?

    2 iruzkin

     

    Asturias ez da Espainia!

    2011-08-02 Markos Jutsuriaga

    Edo bandera asturiarra Espainiaren batasunaren aurkako ikurra dela uste zuen Espainiako 19 urte azpiko futbol selekzioko hautatzaile Ginés Meléndezek. Juan Muñiz asturiarra selekzioaren garaipena ospatzen ari zen bere herrialdeko, probintziako, autonomiako edo nazioko (deitu nahi duzuen moduan) banderarekin Meléndezek lepotik kendu zion arte. Marcakoek ere gehiegizkotzat jo dute, atera kontuak!

    Iruzkinik ez