Etiketa: Europa

    Katalunia independiente bati Espainiak ezin dio betoa jarri

    2012-11-21 Xigor Gezala

    Miguel-Anxo Murado: “Idependentzia lortzen erraza dela uste dutenak bezain ezjakinak dira, Europar Batasuna Espainiako batasunaren garante izango dela uste dutenak” Miguel-Anxo Murado  idazle eta kazetariak Huffington Post agerkari digitalean idatzitako artikulu batek hautsak harrotu ditu Estatuko kobazulo ilunenetan. Arrazoiz harrotu ere, Madril aldean vox populi den Kataluniaren Europar Batasuneko irteera “automatikoa” gezurtatzen baitu taxuzko argumentuekin. […]

    Iruzkin bat

     

    Europako Batzordeak euskarari buruz egindako txostenaren balorazioa egin du Lurdes Auzmendik

    2012-10-29 ZuZeu

    “Konpromisoa hartzen dugu hutsuneak hauteman diren alorretan, osasunean eta justizian bereziki, lanean jarraitzeko eta pixkanaka egoera aldatzen joateko”. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ohar baten bidez adierazi du Europako Batzordeak joan zen astean euskarari buruz argitaratutako txostenean. Jaurlaritzatik azpimarratu dituzte Batzordeak aintzat hartutako “neurri positiboak” eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Itunaren inguruan “modu eredugarrian hartutako konpromisoak”. […]

    Iruzkinik ez

     

    Negozio honek ez luke gurean funtzionatuko

    2012-10-18 Iñaki Larrañaga

    Haiek europarrak dira, gu, onerako eta txarrerako, ez hainbeste. Ez behintzat haiek -europaren bihotz geografikoko biztanleez ari naiz- europar izateko moduaren gisako europarrak. Austriako hiriburuan (berdin Kopenhagen edo Rotterdammen) herritar “zintzoak” daude han eta hemen; taberna mahaian xuxurlaka dabiltza algaraka ibili ordez, haurrak eskutik helduta doaz bazterrak nahastu beharrean, metroa ordaindu egiten dute nahiz eta doan […]

    6 iruzkin

     

    “Pilota Europaren teilatuan ere badago”

    2012-09-05 Ilargi Galarraga

    Pilota Estrasburgon dago. Presoen eskubideen aldeko taldeak eginiko ekintzak ez du zalantzarako lekurik utzi: “The ball is in your court”. 613 pilota jaurti dituzte, preso adina. Europak Euskal presoen aurkako salbuespen neurrien amaieran duen ardura irudikatu nahi izan dute. Ateak Ireki-k Twitter bidez erakutsi duen bezala, poliziak ekintzaileak geldiarazi ditu. Datozen hilabeteetan erabaki behar du […]

    Iruzkin bat

     

    “Espainiako Gobernuak akats larria egingo luke Eskoziako erreferendumaren eragina gutxietsiko balu”

    2012-06-14 Iñaki Larrañaga

    Alex Salmond SNPko buruzagia 2007 urtean Eskoziako lehen ministro izendatu zutenetik, independentziaren bideari irmo heldu diote eskoziarrek. Berandu baino lehen, 2014 urteko udazkenean ziurrenik, independentziaren galdera luzatuko dio Eskoziako Gobernuak gizarteari. Eta, Euskal Herritik begiratuta deigarriena zera da: Erresuma Batuak erreferenduma ontzat hartu du eta erabakia onartuko duela adierazi. Europaren bihotzean, XXI. mendean, nazio batek […]

    Iruzkinik ez

     

    Europa Erdi Arotik gaur egunera arte

    2012-05-21 Elena Barandiaran Liden

    Time lapse harrigarri honek Europaren bilakaera erakusten du Erdi Arotik gaur egunera. Herriak nola sortu, handitu, txikitu, batu eta banatu diren ikus dezakegu. Etengabe. Historiak ez du atseden txikirik ere hartu. Nola izangoa da biharko Europa?

    Iruzkinik ez

     

    Europa euskaldunen arabera

    2012-04-03 ZuZeu

    Estereotipoak mapa batean jarriko bagenitu, nola irudikatuko genuke Europa? Ariketa intelektual eta umoretsuarekin egindako Europako mapa bolo-bolo dabil sarean; Europe according to the basques.

    2 iruzkin

     

    Euskararen alorrean egiten den lana azaltzera joan da Eusko Jaurlaritza Europako instituzioetara

    2012-03-01 ZuZeu

    Jaurlaritzak nabamerndu du “Euskadik, Nafarroak eta Akitaniak” bere indarrak batu dituztela misio honetan. Izan ere, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Euskarabidea eta Euskararen Erakunde Publikoko Maximino Gomez eta François Maitiarekin batera egin du bisita. Bruselan kokatzen diren Europako instituzioen aurrean egindako lanaren inpresioa “baikorra” izan dela azaldu du Auzmendik: “lehenengo misio bateratu hau aurreranzko urrats […]

    Iruzkinik ez

     

    “Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?”

    2012-01-25 Iñaki Larrañaga

    “300 urtean eskoziarrek hartuko duten erabakirik garrantzitsuena”. Halaxe definitu du Alex Salmond Eskoziako Gobernuko buruzagiak 2014. urtean burutu nahi duen erreferenduma. Galdera: “Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?”. Erantzuna “Bai” ala “Ez” besterik ezingo da izan.

    Iruzkin bat