Tekno »
Hilabetetako negoziaketen ostean lortu du CEOP (Erresuma Batuko Adin txikikoen Babeserako Online Zentroaren ingelesezko siglak) erakundeak Facebooken adin txikikoen babeserako neurri hau ezartzea. Honela, Myspace eta Bebo sare sozialei mota honetako web zerbitzuen artean jende gehien erakartzen duena gehitzen zaie.
GAIAK: adin txikikoak facebook segurtasuna
“Desegokia eta lar esplizitua” da Scissor Sisters taldearen azken lan “Night Work”en karatulako argazkia Facebooken begietan.
GAIAK: argazkilaritza artea facebook zentsura
Tekno »
Jakina da sare sozialak gure harremantzeko moduak aldatu dituztela. Ez dakiguna da zenbateraino eta nola, etenik gabe garatzen baitoaz hauek, eta hauekin gure ohiturak. The Inquisitr agerkari digitalak inkesta harrigarria atera du zentzu horretan.
GAIAK: facebook harremanak Teknologia
Tekno »
Mark Zuckerbergek asmatutako sare sozialak pribatutasunarekin dituen hutsuneak ikusita, gozo dago erabiltzaileen parte handi bat. Blogetan eta sare sozialetan facebooken kontrako kanpainak abiarazi dira, eta milaka jendek egin dio uko Zuckenbergerren lagun-tresna erabiltzeari. Denak ez dira haserre ordea!
GAIAK: bideoklipa facebook sare-sozialak
Tekno »
Atzo, maiatzaren 31, ‘Quit Facebook Day‘ eguna izan zen, Facebook-eko kontua ixteko eguna, alegia. 33.000 pertsonatik gora izan ziren ekimenarekin bat egin zutenak. Kopuru adierazgarria, baina nolanahi ere txikia, 500 milioi kontu dituen sare sozialean.
Tekno »
Sare sozialak erabilgarriak edo absurdoak izan daitezke egiten dugun erabileraren arabera. Bada Interneteko bizitzari neurria hartzen ez dionik. Lagun eskaera "kuriosoak" heltzen zaizkigu batzutan. Kasik ezagutzen ez ditugunek "nire laguna izan nahi?", galdetzen digute inolako erreparorik gabe. Hainbati, uneoro, euren bizitzari buruzko xehetasun oro sare sozialen bidez zabaltzea beharrezko zaio, baita ere. Hala, Facebook bizitza errealean (ez birtualean) horrelako absurdoa litzateke:
GAIAK: facebook Internet sare-sozialak
Tekno »
Lehen munduko korronteetatik kanpora geratu nahi ez bazenuen bertan izena eman beharra zenuen, baina orain handik baja emateko deialdia eta eguna ere antolatu dituzte. Jakin al daiteke zergatik ezeztatu beharko nukeen nire facebookeko kontua?
Tekno »
Sare sozial ospetsuenak igarle lanak ere egiten ditu: nazio zoriontasuna neurtzen du. Herrialde bakoitzeko jendeak idazten dituen hitzak negatiboak edo positiboak diren aztertzen dute eta horren arabera "Gross national hapiness"-a (Barne Zoriontasun Gordina) neurtzeko gai omen dira…
GAIAK: facebook Zoriontasuna
Tekno »
Facebook-ek atzokoan 'chat' zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen. Bertan klikatu eta honako oharra agertzen zen: "Facebook chat errorea: Solasgunea ez dago erabilgarri momentu honetan mantenimentuagatik". Aurrez, internet bidez erabiltzaile batek jakin arazi baitzuen facebook-eko norbere kontaktuek euren lagunekin 'chat' bidez zituzten elkarrizketak ikusteko aukera eskaintzen zuela atariak.
GAIAK: facebook pribatutasuna
Kultura »
Joxe Aranzabalek bere Faroan, post interesgarria idatzi du Xabier Silveiraren azken artikuluari erantzun gisa. Bertsolariak internet txakur festa bat zela idatzi zuen eta, Aranzabalen ustez, " zelofan anti-stablishment batez jantzita", beldurra eta kontzientzia txarra zabaldu nahi ditu sarea eta eskuko telefonoa erabiltzen dituztenen artean.