Kultura »
EHBEk martxan jarri duen Hezkuntza Deialdiaren baitan kultura eta hezkuntzarekin lotutako 13 pertsonek Amets Arzallusek eginiko testuarekin bat egin dute. Honako hau da agerraldiaren bideoa.
Higatuta sumatzen duzu zure burua? Sentitzen duzu zure lana ez dela behar bezala konpensatzen eta ahituta zaudela iruditzen zaizu?
GAIAK: hezkuntza osasuna sentimenduak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, irailetik aurrera eskolaratuko diren 2 urteko haurren gehiengoak euskaraz ikasi dezaten hautua egin dute guraso gehienek. Celaa andereak zuzentzen duen Hezkuntza sailak, ahaleginak eta bi egin dituen arren A eredua -gaztelania hutsezkoa- goratu dadin, porrota ikaragarria izan da. Gobernuan dauden alderdiek euskara eta hizkuntzaren alde sekulakoak eta bi esan dituzten arren, hedabideek euskaraz ari diren ikasleak gutxietsi eta iraindu arren, gurasoon erabakia irmoa izan da.
Zein da gaur egun hezkuntzaren oinarria? Zein da unibertsitarion kezka nagusia? Bai jauna, aprobatzea. Bide horretatik, jakintza ez bada oinarri bezala ipintzen, zaila izango da kalitatezko unibertsitate bat sortzea.
GAIAK: azterketak EHU eredua hezkuntza unibertsitatea upv
Bilboko Branka komunitateak, gurasoak, seme-alabak A ereduan matrikulatzeko presioak pairatzen ari direla salatu du. Bitartean, Isabel Celaa hezkuntza sailburuak dio, orain arteko A ereduaren emaitza txarren arrazoiak honakoak direla: ikastetxeetan aukera hori egiten zutenei "borondatea aldatzen zitzaiela" edo ez zitzaiela aukera hori eskaintzen.
Mundu bat plazan. Eta Galicia fala en galego dioen egunkariaren azala. Mundu bat inposaketa eta dekretuen kontra. Korrika bukaera bat nahi baduzue, baina Galizian mugitu egin dira. Gurean, mugitzea kosta egiten zaigu, ez bada festa bat. Mugitzen gara bai, baina errepresioaren indarrez, jaiaren deiaz… hizkuntza eta hezkuntzak egiten ari garena baino gehiago merezi dutelakoan.
GAIAK: bibazuek galizia hezkuntza hezkuntza deialdia hizkuntza
Euskararen egoera, curriculum arrotzak, unibertsitatearen merkantilizazioa, haur eskolen egoera, TIL eredua, Celaáren azken erasoak, Euskal Herria hitza testu-liburuetatik desagerraraztea… asko dira egun Euskal Herriko hezkuntzak pairatzen dituen erasoak. Horri buelta emateko asmoz Hezkuntza Deialdia antolatu du EHBEk, eta lehenengo zita larunbata honetan: Batzar Irekia.
GAIAK: ehbe hezkuntza hezkuntza deialdia
Ereserki moduko bat argitaratu dute bideo batean eskerrikaskoandereño.com gunean, euskarazko hezkuntzaren oinarri eta motore izan ziren andereñoen omenetan. Eurak es omen dira zomorroak, eta zu?
Bi tesi defendatuko ditut artikulu honetan: bat, aurten EAEko ikastetxe guztietan egin diren diagnosi-ebaluazio probek ez digutela, egin den esfortzuarekin, argi handiegirik ekarriko hizkuntzen didaktikarako; eta bi, hezkuntza publikoa eta hitzarmenduna hiru hizkuntz eredutan bereiztea oso kaltegarria izan dela hizkuntzen didaktikarako eta batez ere, gizarte eraikuntzarako.
GAIAK: A eredua hezkuntza hizkuntzak komunikatzeko gaitasuna
Euskal Herria / Tekno »
Berriki ospatu dugu EHUko Leioako campusean Josu Bilbao Fullaondo eta Pepe Aizpuru irakasleen azken agurra. Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiteari utzi diote batera irakasle biek. Josu Bilbao argazkilaria erretiratu egin da. Bilbao Fullaondo ospetsua izan zen Francoren garaian Segoviako ihesaldian hanka egin zutenetakoa izan zelako. Urte asko izan dira kazetari belaunaldi berriei klaseak ematen Josu [...]
GAIAK: Aizpuru bilbao EHU hezkuntza irakasleak
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: