Etiketa: hotza

    Sinadura

    Negua hirian

    2012-10-28 Marina Landa

    Ilun da, bihotza ilun du. Burua leihotik ateraz: farolik gabeko kaleak, distirarik gabeko begiak, emoziorik gabeko hitzak, amodiorik gabeko kateak. Hirian, gaur, dena da ilun. Burua itzuliaz: negua du barruan, hotza du lagun. Itzaletan jaioa, hor doa, burumakur. Masailean malkoa, ezpainetan “agur”, isilean urruntzen, buruan zu, zu.

     

    Neguko hotzaz kexuka

    2011-01-22 Maite Olano

    Gaur egun, ez galdetu niri zergatik, hotza albiste da. Aste honetan hotz egingo omen du. Hainbat egunkari eta webgunetan nabarmendu egiten dute. Hotza neguan albiste baldin bada, kazetaritza zer den esplika diezadatela. Hotzagatik kexatzea bezain zentzu bakoa da hotza albiste izatea.

    Iruzkinik ez

     

    -12,5 gradu: ideiak ere izoztuta

    2010-12-27 Itziar Martinez

     Gogoan izoztuta gelditzeko tenperaturak izan ziren atzokoak. Agurainen zeropetik 12,5 gradutara jaitsi zen atzo termometroa, Gorbeian -12ra, eta gaur goizean ere ez dirudi askoz gehiago igoko denik. Hala ere, atzokoa ez omen da aurtengo egun hotzena izan.

    Iruzkinik ez

     

    88 egun hotz, zakar eta lehor iragarri dituzte

    2010-12-22 Itziar Martinez

    Gaur sartu gara neguan, eta 88 egun eta 23 ordu iraungo ditu. Hain epe luzerako iragarpena egitea zaila den arren, eguraldi-iragarleek negua hotza, lehorra eta zakarra izango dela aurreratu dute, udazkena gutxi izan balitz bezala.

    Iruzkin bat

     

    Ustea, erdi ustela.

    2009-11-23 Ane Alonso

    Uste nuen, bihotzez sinetsi.

    Iruzkin bat