Batzuen delirioa, besteen arrenkura den estatu honetan. Batzuen legezkotasuna besteen hobi den España honetan. Zer bide ditu nazio batek nazio izateko. Zer bide nazio bezala dagozkion eskubideak gauzatzeko, legezkoak diren bideak jarraitzearen perogrulladaz gain.
Jendaurreko bi agerpen txiki baino ez ditu egin Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak, Gasteizen gobernu aldaketa egin zenetik. Gainerakoan ezkutuan dabil. Gustura egingo genizkioke oraintxe pare bat galdera. Zuk ez?