Ezin okerrago hasi zuen Alfonso Ussiak La Razón egunkariko zutabea astelehenean. Irainetara ohituta gauzka “kazetariak”. ‘Loros’ izeneko iritzi artikuluan lumarik matxistena azaleratu zuen Ussiak, beste behin.
Nazkatuta. Ezer ez esan nahi eta idazten. Isilik egotea nahi izatetik, eztarria urratu arte oihu egiten. Horrela nago. Eguneroko berriketak, eztabaidak, tertuliak… Beti betikotan. Zerbait aldatzea nahi, etxeko sofa erosoan murgildurik gaudela.
GAIAK: betikoak hausnarketa iritzia nazkatuta
Kultura »
Lagunok, hementxe duzue Zuzeu berria. Irakuterrazagoa, erosoagoa eta erabilera aldetik sinpleagoa egitea izan dugu helburu. Baina zeuek esango diguzue ea asmatu dugun. Irakurri, saltseatu, idatzik, eta kontaiguzue zer iruditzen. Zuen iritzia jakin nahi dugu.
Ekonomia / Zeure Kasa »
Zer da aurrera egiteko behar dena, tarteka ilusio apur bat ez bada. Garaiotan itxaropena bere kasa ez datorrenez neuk dabilkidan amarrua azalduko dizuet. Agian, zuetakoren bat ni bezala bere burua saldu nahian dabil, delako CVa ahalik eta leku gehienetara bidaliz. Eta zain dago, auskalo nondik etorriko den dei horren zain. Hauxe nire proposamena:
Azken aldian vasco-español libertadoreek abertzaleak naziekin parekatu dituzte hedabideetan. Hau behin eta berriz irakurrita eta Tarantinoren ‘Malditos Bastardos’ pelikula ikusita, pelikula berri baterako argumentua otu zait Alejandro Amenabarrentzat!
GAIAK: ETA iritzia Patxi López politika PSE Rodolfo Ares Tarantino
Ez zabaldu kalean, baina konfesatuko dizuet zein den azken astetan gogoeta denbora gehien hartu didan hausnarketa-ildoa.
Alfama auzoan kaleak estu, zalapartatsu; arropa balkoietan zintzilik, jendearen asotsa nabarmen… Ederra da tranbia Lisboan, zirraragarria. Gauak egiten du berezi tranbiaren musika, ametsezko bidaia da. Badu oraindik ere galtzeko moduko txokorik hiri honek. Ezaugarri modernoenaren ondoan, beste bizimolde bateko zantzuak sentitzen dira sarri, kale txiki eta hutsetan barrena.
Ekologia / Ekonomia / Mundua / Zeure Kasa »
Gaur, sukaldean endredatzen nenbilen bitartean, irratia piztuta eta Mugagabeko Albaitariak taldeko neska baten ahotsa entzuten nuen. Nafarroako zainzuriei buruz egindako ikerketa bati buruz ari zen. Nafarroako zainzuri gehienak, zioen, Perun edo Txinatik ekarri egiten dira gaur egun. Nola da posible? Nafarroako soroak txiki geratu dira ala?
GAIAK: Ekonomia iritzia Zeure Kasa
Atzo egin zuen lehen 100 egunen balorazioa Patxi Lopez “lehendakariak”. Orain arte esandakoa errepikatu zuen; bla, bla bla… ez zen inolaz ere gidoitik atera, eta ez zuen esperantzarako biderik ireki. Nazionalista espainolek hartu dute Ajuria Enea, armadak Gorbeako tontorra hartzen duen eran.
GAIAK: 100 Balorazioa EAJ egun iritzia Patxi López PNV politika PP PSE
Egunei buruz, denboraren jario iraunkorrean ematen diren gune hesituen inguruan berba egiten du, erreflexio antzu honek. Adjetiboz beteriko aurreiritzien munduko kontu bat gehiago…
GAIAK: bakardadea egunak erreflexioa gaua iritzia subjetiboa