Ekologia »
Baleazale japoniar batzuek, Sea Sheppherd, itsasoak babesteko elkartearen AdyGil, ontzia matxuraturik aurkitu dutenean, eraso egin diote bere baitan eskifaia zeukanean. Ondoren alde egin du begiratu ere egin gabe zer kalte eragin dituen. Hori guztia ozeanoaren erdian.
GAIAK: baleak itsasoa Sea Shepherd
Egunotan itsasoa notizia bilakatu zaigu. Batetik Somaliako uretatik datorzkigu berri lazgarriak, azken egunotan piratek bahitutako Alakrana ontziko marinelak askatzeko negoziazioak gaiztotu egin baitira. Bestetik gurean ere itsasoari begira jarri gara, kantauri itsasoa haserretu egin baitzaigu nonbait eta olatu garaiek argazki politak marraztu baitituzte, beste behin. Baina itsasoa notizien iturri soilik ez dugu, baita hainbat eta hainbat kantu ederren inspirazio iturri. Hona itsasoari buruzko zenbait kantu.
GAIAK: itsasoa
Ekologia »
Zetazeoak dokumentaletan ikustera ohituak gauden arren, gure itsasoan ere maiz agertu ohi dira jolasean. Hona hemen Uztailean filmatutako bideo eder bat.
GAIAK: Getaria Gizurdeak itsasoa kantauri natura Zarautz zetazeoak
Euskal Herria / Kirola »
Urtero, uda iritsi orduko, Zarauzko herria kanpotarren betetzen da. Kanpotar hauetatik asko bertako olatuengatik dator, Surfaz gozatzera, kirol hawaiarra praktikatzera kantauriko uretan. Nolabait zarauztarren kulturaren parte handi bat hartzen du praktika honek, aspaldidanik baita ohitura taula gainean olatuetan dantza egitea. Atzo jokatu zen 16 urte azpiko Europako Quicksilver Surf Txapelketaren Finala, eta herrian ikusi ahal izan ziren etorkizunean punta-puntako surflariak izango diren gaztetxoak.
GAIAK: Aritz Aranburu Europako gazteak itsasoa olatuak quicksilver surf surfa txapelketa Zarautz
Atzo ospatu zuten Joan Sebastian Elkano itsasgizon getariarraren lehorreratzea. Berezia izan zen, izan ere, 800 urte bete ditu Getariak Gaztelako Erreinuak hiribildu izendatu zuenetik eta , hori gutxi balitz, lehen aldiz ‘Nao Victoria’ untziaren erreplikak bota du aingura herriko portuan.
GAIAK: Elkano itsasoa Juan Sebastian Kultura lehorreratzea Nao Victoria
Kultura »
Abuztuaren 6an iritsiko da Nao Victoria, munduari bira lehen aldiz eman zion gizonaren untziaren erreplika, Getariara. Horrela, bidaia luze horren inguruko kontu guztiak ezagutarazi nahi dituzte: Zer istorio bizi izan ote zituzten? Nola bidaiatzen zuten? Nortzuk?
GAIAK: 800 desenbarkoa Getaria itsasoa Joan Sebastian Elkano lehorreratzea lurra Munduari bira urteurrena
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: