Mundua »
Kolonbiako FARC gerrillak babesle eta militante berriak bilatzeko izan dituen azken ideien artean, hainbat kantu biltzen dituen disko bat grabatzea bururatu zaiola zabaldu zuten berri agentziek atzo. Eta dirudienez, hau dute aurrerapen kantua.
Mundua »
Uriberen berrautaketa ahalbidetuko duen Konstituzioaren erreformarako tramiteak onartu ditu Kolonbiako senatuak. Beraz, kolonbiarrek euren egungo presidentea datozen bozetara aurkeztu ahal izango den edo ez erabaki ahal izango dute. Evo Morales, Hugo Chávez eta Manuel Zelayak antzerako bidea burutu zuten, ez oztoporik gabe, ordea. Azkena estatu kolpe bidez kargutik kendu eta bere herrialdetik bota zuten.
GAIAK: Alvaro Uribe Erreferenduma Evo Morales Hugo Chavez Kolonbia
Mundua »
Hegoamerikako Nazioak biltzen dituen goi-bilera, Unasur, atzo hasi zen Kolonbiak AEBrekin lortu dituen akordioen eztabaidaren erdian. Kolonbiako lurretan estatubatuarrek base militarrak jartzea hitzartu dute eta horrek Hegoamerikako herrialde askoren haserrea eragin du. Chavezek “probokazioa” salatu du eta gerra hotsak entzun daitezkeela iragarri du.
GAIAK: AEB Hego Amerika Hugo Chavez Kolonbia Michelle Bachelet Rafael Correa Unasur
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: