Beste batzuek sakonago aztertuko dute gaur ETAk Garari bidali dion komunikatua, baina osorik irakurri ostean, eta premiazko iritzi bat emateko orduan, puntuetako batek jotzen du begian, funtsean horrexetan bilbatzen baita ETAk egin asmo duena.
GAIAK: bake prozesua ETA politika
Azken Portuko (Zarautz) jai batzordeak, abuztuko jaietan ez ezik urtean zehar ere auzoari bizitza emateko ekimenen baitan, politika eta kazetaritzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu aurten, lehen aldiz.
Azken urteotan maiatzean antolatutako literatura asteak segida izango du aurten ere, baina lehenago beste ekimen interesgarri bat ere antolatu du jai batzordeak: ‘Politika, kazetaritzaren bideetatik’ jardunaldiak.
Euskal politikan gaur-gaurkoak diren hiru gai hautatu, eta Zarauzko hiru kazetarirekin horiei buruz solasean aritzeko aukera izango da.
GAIAK: jardunaldiak kazetaritza politika
Okzitaniako Tolosako gorputegian ei dago iazko apiriletik. France 3 kateak eman du berria aditzera. Frantziako eta Espainiako iturriek ia ziurtzat ematen dute Jon Anza berarena dela gorpua[Eguneratua]
GAIAK: Euskal Herria Jon Anza politika
El Mundon, Jesus Egigureni elkarrizketa; Deian, Tasio Erkiziari; Berrian, Rufi Etxeberriari; Diario de Noticias de Navarran, Txelui Morenori; El Correon, Joseba Egibarri… Gaurko egunean hamaika elkarrizketa eta zutabe interesgarri argitaratu dira, hedabide guztietan ezker abertzaleak plazaratutako 'Zutik Euskal Herria' agiriarekiko iritzi positiboak gailendu dira eta badirudi zerbait badabilela.
GAIAK: Aralar EAJ ETA ezker abertzalea HB hedabideak politika
Tercera informacion agerkariaren blogean agertzen da grafika hau. Begira jarriz gero, gauza interesgarriak ikusten dira. Bertan Espainiako parlamentuan ordezkaritza duten alderdien bozkak adinaren arabera sailkatuta dituzu. Jakina dena ikusiko duzu, gazte eta helduek botu aukera ezberdinak egiten dituztela. Baina baita bestelako konturik ere!
GAIAK: adina Alderdiak hauteskundeak jendea politika
Ezker Abertzaleak egindako ZUTIK EUSKAL HERRIA dokumentua, gustatu ala ez, erabakigarria da. Noizpehinka politikari begiak jartzen dizkion honek badu —zuetako bakoitzak bezala—, bere ikuspegi propiala eta lotsarik ez agerian esateko. Iruditzen baitzaio abagunea egundokoa dela. Bai, egundokoa.
GAIAK: Batasuna ETA ezker abertzalea politika
Dela Euskobarometroa dela Espainiako CIS inkesta, sarri galdetzen zaie herritarrei politikariez duten iritzia. Voota.com ataria zabaldu zutenek, bitartekaririk gabe galdetu nahi diete herritarrei ordea. Bertan, politikariez duzun iritzia eman dezakezu bozkoen bidez. Dirudienez, Rubalcaba da atariaren erabiltzaileentzat politikari estimatuena.
GAIAK: balorazioak politika politikariak
Kultura »
Daniel Montero Bejeranok "La Casta" argitaratu berri du. Liburu honetan, Espainiako klase politikoa errepasatzen du, eta atera duen ondorioa zera da: talde itxi eta homogeneoa da "Kasta", eta oinordeko edo jaraunsleek bide luzea egiteko beta daukate.
Sebastian bat bada zeruan, Donostia bakarra munduan… eta eskerrak! Odon Elorza Donostiako alkateak, San Sebastian egunaren biharamuna jaiegun izatea proposatu baitu. Broma iruditzen zaizula? Proposamena serioa dela esan du eta haren onurak azaldu ditu.
GAIAK: jaia Odon Elorza politika
Gaur helduko diote Egunkaria auziari berriz eta lekukoek hartuko dute hitza oraingo honetan. Epaiketaren jarraipena egin dezakezu hemen twitter bidez 10:00etatik aurrera. Lekukoen adierazpenak, aretoan gertatzen dena eta zure iritziak ere bai, jakina.
GAIAK: Egunkaria auzia justizia politika
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: